Descartes punto 2

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,36 KB

PLATONEN DUALISMO ANTROPOLOGIKOA: gorputza eta arima. Arimaren teoria.Platonen gizakiari buruzko ikuskera dualista Sokratesengandik eta Pitagorikoen doktrina filosofiko eta erlijiosoetatik dator: gizakia arimaz eta gorputzaz osatuta dago. Arima arrazoimena eta biziaren emaile da. Gizakia,gorputz batean espetxeraturik dagoen arima hilezkor eta eternoa da. Haien ustez arrazoimenak gure nortasunaren zeregin kontrolatzailea eta gidatzailea betetzen du./Platonek hiru arima zati azatzen ditu://1.Arrazoi gogoa: hauxe da arrazonatzen eta pentsatzen duena, gizakia gobernatzen eta zuzentzen duena.Jakituria edo zuhurtzia da bere bertutea.//2.Arima haserrekorra edo suminezko gogoa: berorretan arimaren sentimendu eta joera nobleenak kokatzen dira. Ausardia eta kemenaren bertutea du.//3. arima grinatsua edo irritsezko gogoa: bizirik iraunteko sena, sexusko apetitua plazerra eta mina kokatzen dira. Neurritasuna bere bertutea da.//Nortasun orekatua duen pertsona, zati bakoitzak berezko duen zeregina betetzen duenena, bertutetsua edo justua da. Horregaitik justizia pertsonari dagokion bertute orokorra da.//Sofistek bertute politikoa irakastean boterea eta arrakasta nola lortu irakasten zuten. Platonek aldiz, justiziaren eta onaren ideal unibertsalak irakastearen alde zegoen. Bere ustez, politiko ona jakituriaz jokatzen duena da eta hoiek jakintsuak ,filosofoa, ziren.

Entradas relacionadas: