Ehunak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,36 KB
Ehuna: Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Ehun epiteliala bata bestetik oso gertu dauden zelulek osatzen dute; forma geometrikoak izan ohi dituzte eta elkarri lotzen zaizkio, geruzak osatuz. Estaldura-epitelioa: Muki-mintzak|Endotelioak|Epidermisa. Guruin-epitelioa: Exokrinoak|Endokrinoak|Mistoak. Ehun konektiboa osatzen duten zelulek ez dute espezializazio handirik eta zuntzak dituen zelularteko substantzian barreiatuta daude. Ehun-konjuntintiboa|Gantz-ehuna|kartilago-ehuna|Hezur-ehuna. Gihar-ehuna gihar-zuntz izeneko zelula luzangek osatzen dute. Gihar-zuntzek dituzten zuntz-proteinak arduratzen dira giharrak uzkurtzeaz eta erlaxatzeaz. Gihar-ehun leuna|Gihar-ehun ildaskatua|Bihotzeko gihar-ehuna. Nerbio-ehuna kanpo- eta barne-inguruneko aldaketak hautematen ditu, eta aginduak bidaltzen ditu organismoan zehar. Neuronak|Zelula glialak.