Eremu elektrikoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,41 KB

1.Karga elektriko baten gainean eremu magnetiko baten eragina. Azal bitez eman daitezkeen kasuak, irudikapenen laguntzaz.

Karga elektriko baten gainean eremu magnetiko batek eragiten duen indarrari Lorentz-en indarra deritzo. Formula honako hau da,                       eta bere modulua:

Baina lau kasu desberdin egon daitezke:

o Karga geldi badago, honen abiadura (v) zero izango da eta beraz indarra zero izango da. o Partikula abiadura bat badu, hau da, higitzen da; baina higidura hori eremu magnetikoaren paraleloa da. Beraz, abiadura eta eremu magnetikoaren bektoreek ez dute angelurik osatzen eta indarra nulua izango da.

o Partikula higitzen ari da abiadura jakin batekin eta eremu magnetikoan perpendikularki sartzen da. Hau da, abiaduraren eta eremu magnetikoaren bektoreek 90ºko angelua osatzen dute. sin 90º=1 denez, indar magnetikoaren formula honako hau izango litzateke:                                                                           

Kasu honetan, partikulak higidura zirkularra izango du eta horren erradio kalkulatu ahal daiteke:

o Azken kasuan, partikula higitzen ari da abiadura jakin batekin, aurreko kasuan bezala, eta eremu magnetikoan sartzen da. Kasu honetan edozein angelu osatu dezakete abiaduraren eta eremu magnetikoaren bekoreek, beraz formula hasierako berdina izango litzateke:                  Kasu honetan, partikulak higidura helikoidala izango du.



Karga batek, eremu magnetiko baten eraginpean higitzen denean, Lorentz-en indarra jasaten du. Sin título-1

Lorentz-en indarraren modulua hauxe da: Sin título-1 ,non α angelua eta          bektoreen arteko angelua den.

Lorentz-en indarraren norabidea                  biderkadura bektorialak determinaturikoa da. Hau da, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren perpendikularra da. Noranzkoa ezker-eskuaren arauaren bidez zehazten da.

Kargari indar magnetiko bat eragiten dio eta suposatuko dugu kargaren abiadura beti dela indar horren perpendikularra; hau da, ibilbidearen perpendikularra. Beraz, karga elektrikoaren  gaineko indar magnetikoak ez du lanik egiten. Beti                bektorearen perpendikularra denez, indar magnetikoak ezin dezake aldaraz kargaren abiaduraren modulua. Hala ere, aldarazi egin dezake norabidea. Hortaz, q karga positibo bat eremu magnetiko uniforme batean sartzen bada eremuarekiko perpendikularra den abiaduran, Lorentz-en indarrak higidura zirkular uniformea burutzera behartuko du.

Entradas relacionadas: