Eremu magnetikoak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

1.Eremu grabitatorioen eta eremu elektrikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.Antzekotasunak: Masa puntualak sorturiko eremu grabitatorioa eta karga puntualak sorturiko eremu elektrikoa eremu zentralak dira. Eremu-lerroak irekiak dira eta simetria erradiala dute. Eremu kontserbakorrak dira, beraz, eremuarekin elkarturiko energia potentziala eta zinetikoa dituzte. Eremuaren aurka buruturiko lana energia potentzial modura pilatzen da, halako moldez non, nahi izanez gero, osorik berrezkura daitekeen. Eremuaren intentsitatea eremua sortzen duen masa edo kargaren zuzenki proportzionala da, eta masa edo karga horren eta eremua kalkulatzen deneko puntuaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala. Desberdintasunak: Indar elektrikoak erakarleak (aurkako kargen artekoak) edo aldatzaileak(zeinu berekoen artekoak) dira. Eremu lerroak beti hasten dira karga positiboaetan eta negatiboetan amaitzen. Indar grabitatorioak beti dira erakarleak. Eremu lerroek beti dute eremua sortu duen masaranzko norantza.K konstantea ingurunetik ingurunera aldatzen da. Hau da, eremu elektrikoaren balia ingurunearen araberakoa da. G konstantea unibertsala da. Hots, eremu grabitatorioak ez du zerikusirik ingurunearekin.



3.Definitu indar-lerroak eta gainazal ekipotentzialak eremu elektrostatikoan. Aplikatu karga puntual bakar baten kasurako, positiboa zein negatiboa izanik.Eremu-lerroak baldintza hauek betetzeko moduan marrazten dira:

  • Espazioko puntu bakoitzean eremu elektrikoaren intentsitate bektorea eremu-lerroen ukitzailea da, eta biek dute noranzko berbera.
  • Eremu-lerroen dentsitatea eremu elektrikoaren moduluaren proportzionala da. Hots, eremu-lerroak zenbat eta estuago jarrita egon, eremu elektrikoa hainbat eta bortitzagoa da.

Gainazal ekipotentzialak potentzial elektriko bera duten espazioko puntuak bilduz lortzen dira. Honako propietate hauek dituzte:

  • Edozein puntutan gainazal ekipotentzialak eta indar-lerroak elkarren perpendikularrak dira.
  • Eremu elektrikoak karga bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramatean buruturiko lana nulua da.

  • Karga puntual bat, positiboa izan zein negatiboa izan, sorturiko eremuari dagokionez, potentziala kargatik dagoen distantziaren mende dago soilik. Beraz, gainazal ekipotentzialak kargan zentraturiko gainazal esferiko zentrokideak dira.

Entradas relacionadas: