Errusiako Iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

1.ERRUSIAKO IRAULTZA

XX.mendearen hasieran, Errusiako inperioa lurralde atzeratua zen, monarkia absolutu baten agintepean bizi zena. Nobleziaren eta eliza ortodoxoaren sostengua zuen tsarrak. Haienak ziren, lur gehienak, laborari pobreen masak zeuden, nekazaritza zen haien ekonomia-jarduera. Industria gutxi garaturik. Bi gertakarik zehazten dute iraultzaren aldeko mugimenduen jatorria: Krisi ekonomikoa (1903). Nazioarteko krisiak bortizki jo zuen Errusiako inperioa. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra (1905) Errusiak lurralde batzuen jabetza zela eta, Japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten eta biziki larriagotu zen Errusiako egoera. 1905eko IRAULTZA: Japoniarren aurkako gerran porrot egin ondoren, matxinada bat lehertu zen tsarraren erregimenaren aurka, 1905eko urtarrilean, San Petersburgoko kaleetan, bortizki erreprimitu zituen poliziak manifestariak, ehunda hildako eta zauritu eraginik. Igande odoltsua deitu zitzaion gertaera horri. Matxinada-saioen aurrean, erreforma politikoa iragarri zuen tsarrak: duma sortu eta eskubide zibil gehiago onartu ziren. 1917KO IRAULTZA: Gerra Handian Errusiak porrot ugari jasan, milaka hildakoak eta ugari soldaduen jaikialdiak; nonahi suma zitekeen gizartearen ezinegona. 1917ko otsailean San Petersburgon, emakumeak, langileak, eta soldaduek buruzagien aginduei muzin egin eta ez zuten manifestarien contra jo. Mugimendu hura lurralde osora zabaldu zen, tsarrak abdikatu egin behar izan zuen. Errepublika bilakatu zen Errusia eta behin-behineko gobernua eratu zen, Kerenski socialista moderatua buru. Sobiet izeneko iraultza-kontseiluak kontrolatzen zituzten eta neurri erradikalak eskatzen zituzten; esate baterako, lurren banaketa. 1917ko urrian, hiriko gune garrantzitsuenak okupatu zituzten boltxebikeek, bai eta Neguko Jauregia ere, gobernuaren egoitza. Lehen estatu socialista sortu zuten boltxebikeek. Neurriak izan ziren Errusia gerratik ateratzea, lurrik gabe uztea, laborarien artean banatzea, banka lantegiak eta kanpo merkataritza nazionalizatzea. ERRUSIAKO GERRA ZIBILA: Desberdintasun ideologikoek gerra zibila sorrarazi zuen. Boltxebikeak (armada gorria) borrokatu ziren tsarren erregimenera itzuli nahien contra (armada zuria). Lehen Mundu Gerran aliatutako potentziek laguntza eman zioten armada zuriari. Armada gorriak armada zuria azpiratu zuen. SESBren SORRERA Gerra zibila bukatu ondoren, apaldu egin zen industriaren eta nekazaritzaren ekoizpen-maila. Goseak eta haserreak bultzaturik, Politika Ekonomiko Berria (PEB) bideratu, Leninek merkatua eta jabetza pribatua berrezarri zituen. 1927ra arte indarrean, ordutik aurrera garatu zen sistema ekonomiko socialista. 1922an sortu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB), Errusia, Bielorrusia eta transkaukasiako lurraldeak bildurik. 1924an, boterea lortzeko borroka hasi zen. J. Stalinek gidatu zuen sobietar estatua 1953ra arte.

2.EUROPA GERLA HANDIAREN ONDOREN

BAKEAREN ANTOLAKUNTZA: 1918ko azaroan, armistizioak, 1919an Parisko konferentzia, bakerako baldintzak zehazteko, Versaillesko Itunak arautu zuen Alemaniarekiko bakea, oso gogor jokatu zuen garaituekin. Alemania hartu zuten gerraren arduradun bakartzat, baldintza umiliagarriak ezarri: -Europan zituen lurraldeak eta munduan zehar zituen koloniak galtzea. -Armada murriztea eta zerbitzu militarra kentzea. -Garaileei diru-kopuru handiak ordaintzea. Bake hitzarmenek ez zituzten herri garaileen lurralde-asmoak guztiz bete eta ez zuten gerra-ordainen arazoa konpondu. Biziki areagotu zen egonezina nazioarteko harremanetan eta garaituriko herrien gaitzondoa.

Entradas relacionadas: