España

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOA ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ

 Sarrera:  Hasteko, testu hau Federico Echevarriak emandako hitzaldi baten pasarte txiki bat da, 1893. urteko abenduaren bederatzian izandakoa, hain zuzen ere. Hala ere, Federicoren hitzaldi honen gaitza protekzionismoa babestea eta defendatzea zen.

 Testuaren analisia: Esan beharko dugu, Federico Echevarriaren ustez,protekzionismoa beharrezkoa zela, izan ere, produkzioa behera egin zuen teknologikoki  atzeratuta zeudeako, batik bat. Horrez gainera, burdingintzak jaitsi zuen merkatuaren arazorengatik, hau da, ez zuelako lortu Espainiako merkatuan ere lehiakorrak izatea, hortaz, ez  zuten izango arrakasta nazioarteko merkatuan, noski. Arazo hau zuzentzeko, aldiz,  aduanak kostaldera ekartzea nahikoa izango zela pentsatu zuten, baina ezin baduzu kobratu kanpoko produktuetako zergak ezingo duzu lehiatu  Ingalaterrako produkzioarekin. Horretarako, baldintza berdinetan egotea beharrezkoa zen.

 Azterketa historikoa: Hasteko, esan beharko dugu hitzaldi honen bitartez, Federicok protekzionismoa librekanbrismoaren aurretik jartzen duela. Alde batetik, librekanbrismoarekin batera, liberalismo Espainian eta nazioarteko eremuetan onartuko zen, horrela merkatua arautuko zutela uste baitzuten. Beste aldetik, protekzionismoa liberalismoa onartzen zuen baina soilik Espainian. Bestalde, XIX. Mendeko Espainian zegoen politika ekonomikoa, Esparterok egindako arazoetatik datoz. Izan ere, mendearen amaieran merkatuaren baldintzak aldatu egin ziren, garraioen iraultzak suspertu egin  ziren eta horren ondorioz, produktuen salmenta  errazago egingo zen, leku batetik bestera garraiatzeko. Hala eta guztiz ere,  produktu guztiak zergatzea arazo handia eta oso konplikatua izango zen, produktu askok garrantzi handia zutelako Espainiako eremuetan, hala nola, Burgosko haragia. Azkenik, erabaki guzti hauen ondorioz, nazionalismo ekonomikoa sustatuko zen, hau da, Espainiako produktuak merkatuak egongo ziren, eztabaida asko sortu arren. Horrela, Espainiak merkatu babestu bat sortu zuen.

Entradas relacionadas: