Faxismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

FAXISMOAREN EZAUGARRIAK:1)Estatu totalitarioa defendatzen zuen: estatuak kontrolatu behar zituen bizitzako arlo guztiak, eta liberalismoaren printzipioak ukatu.2)Alderdi bakarreko sistema politiko diktatoriala defendatzen zuen. Horrela ezarri zen buruzagiaren nortasunaren gurtza.3)Antikomunismo eta antikapitalismo erradikala agertzen zuen. Sozialismo marxistaren eta kapitalismoaren ordezko bidea proposatzen zuen.4)Nazionalismo erasotzailea, espantsionista eta militarista zuen oinarri. Hori dela eta, faxismoek gerrarako joera izan zuten.5)Faxista guztiak arrazistak ziren.6)Jokabidearen elementu irrazionalak goraipatzen zituen.7)Oposizio politikoaren aurkako indarkeria defendatzen zuen.8)Masak mobilizatzea zuten helburu. Alderdiko miliziek garrantzi handia eman zieten ikurrei, mitinei, desfileei eta zeremonia-errituei.9)Printzipio maskulinoak goraipatzen zituzten. FAXISMOAREN GIZARTE OINARRIAK:Alderdi faxistek ez zuten inoiz lortu herritarren erabateko abesa.Faxismoaren lehenengo jarraitzaileek deserrotutako gizarte-sektoreetakoak ziren; haiek gerraostean bizitza zibilera egokitzea zaila izan zen. Gainera, gazte ekintzaile eta erromantikoen laguntza ere izan zuten; gazte horiek oso hunkituta zeuden gerragatik, eta nahigabetuta zeuden, sistema liberala ez zelako batere eraginkorra.Geroago, beste kide batzuk batu ziren: erdi-mailako klaseetakoak; pertsona horiei krisi ekonomikoak asko eragin zien, eta komunismoa hedatzearen beldur ziren. Langile-klaseko sektore zabal batek ere bat egin zuen faxistekin.Faxismoa sendotzeko beste funtsezko euskarri bat enpresari eta lur-jabe handien babesa izan zen.Faxismoak eta nazismoak boterea hartu izana azaltzeko ezinbestekoa da estatu liberalaren erakundeen laguntza kontuan hartzea: armadak eta poliziak erakunde faxistek beren etsaiak beldurtzeko eta boterea lortzeko erabiltzen zuten indarkeria onartu zuten eta, zenbaitetan, ekintza horietan parte hartu zuten.

Entradas relacionadas: