Ff

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

2)eskuararen hastapenak. ez datoz jatorri kontuak soilik. gure hizkuntzaren gorazarre sutsua dugu, eta, hegoaldeko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. 3) euskarazko hastapenak latina ikasteko. euskaldunak, baina, gaztelerazko edo frantsezesko ikasbideetara jo behar izan zuen latinaz jabetzeko. zergatik ez ikasi latina euskararen bidez.4)bazen, ordea, laugarren liburu bat ere: hiztegia , euskaraz, latinez, frantsesez eta gazteleraz atondua. larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu dela. / bizi izan artean, lehenego liburuxka bakarrik kaleratu zuen etxeberrik. bigarrena eta hirugarrena lotan egon ziren mendeetan, hauek XX. menderarte ez dira aurkitu. prosa erlijiosoa: aurreo mendeko tradizioaren jarraipen gisa, literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. gehienetan ez ziren lan orijinalak, moldapenal edo itzulpenak baizik. lan ez erlijioso batzuk: mende honetan lanik orijinaleank, beharbada, inprimatu gabe geratu zitzaizkigunak dira. arestian mintzatu gara J.etxeberriren obren patu gaiztoaz. alako zerbait da jusef egiategi maisu zuberotarraren eskuhizkribuen hitoria ere: hiru liburutik bakarra dago publikaturik "filosofo huskaldunaren ekheia"./ egiategiren lanaren berezitasuna filosofia herritar antzekoa izatean datza, baina ez oso irakurterreza, hizkera garbizalea baitarabil eta larramendiren hiztegiko neologismo anitz sartzen baititu./ baionako euskal museoan gordetzan den koaderno txiki batean 30etik gora bertsoak biltzen dira. kontapoesia da. bertso batzuen egileak ezagutzen dira besteak anonimoak dira. 1987an publikatua.
XVIII. mendea: iparraldeko idazleak.

sarrera:
ez du mende honetan aurrekoan adinako garrantziarik erdietsiko. egia esan, ez da idazlerik falta; elizgizonak gehienetan, baina ez dago sarakoa bezalako talde esanguratsurik./ mendea gora-behera handikoa suertatzen da. boroboien agindupean jarraituko du ipar euskal herriak. baina ehun urte horietan bada aldaketarik: izugarrizko ekaitza jasango du frantziako iraultza bortitzaren ondorioz. gerrak eta liskarrak alde batetik foruen deuseztapena bestetik eta estatu frantsez berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru prbintziei./ argien mendea deitu ohi zaio XVIII.ari, ilustrazioarren garaia baita. jakinmin orokorraren eta entziklopediaren sasoia dugu. arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da; gizabanakoaren balioa aspimarratzen; zientziaren eta teknikaren ahalmenean sinesten./ hala ere, ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna iparraldeko euskal idazleen artean. argitararzen diren obrarik gehienak elizgizonek moldatuak ditugu eta erlijioaren betiko idotik ari dira. joanes etxeberri sarakoa: lapurtarra da. jesuitekin ikasi ondoren, medikuntza karrera burutu zuen. jaioterrian, saran, ekin zion sendagile lanari, baina gerora hego euskal herrira etorri zen: azkoitian aritu zen. kultoa eta oso euskaltzalea zen. irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak. sarako erretorea buruzagi eta aitzindaritzat zeukan eta haren lanari jarraipena eman nahi zion. euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak. 1)lau-urduri gomendiozko karta edo gutuna. ordurarte gauzaturik zituen liburuak argitaratu ahal izateko, laguntasuna eskatu zion etxeberrik lapurdiko biltzarrari. inprimaturiko liburuxka honetan bere egitasmoa azaldu zuen. baina biltzarkideek ez zioten jaramon handirik egin eta, horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.

Entradas relacionadas: