Filo

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

Hiru mailatan azalduko dugu Platonen eragina Agustingan: -ONTOLOGIA: ontologian, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek bereizten ditu ideien mundua, etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoen mundi sentigarria. Agustinek ere, errealitatea bikoitza dela esaten du: alde batetik, Jainkoaren erreinua eta bestetik, etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa-EZAGUTZA: Bi pentsalariek dualism epistemologikoa baiztatzen dute, hau da, bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza, eta Ezagutza aldakorra dena ez baita benetakoa. Bi pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz,hau da, ez dela baligarria benetako ezagutza lortzeko. Arrazoizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien ezagutzaz. Platonengan, ongia ikusmen eta ikusgarritasun printzipioa da.Ogiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, bestetik ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu. Agustinengan, jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko DIALEKTIKA: Platonentzat, dialektika elkarrizketaren bidez egia lortu nahi duenaren jarduera da eta gobernari-filosofoaren heziketaren azken fasean landu behar da. Elkarrizketaren bidez argudioak iker daitezke eta hauek ikertuz egiara igotzea ahalbidetzen du. Dialektika barne bilaketa bat da Agustinengan gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko gauzetan aurkitu behar da eta egia bere barnean bilatu behar du. Bi autorentzat, arima ezagutza printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazoia , adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen. Agustin, ordea arima ez da aurresistitzen eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza

Entradas relacionadas: