Filosofia San Agustin eta Sto Tomas

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

San agustin:Arrazioa eta fedea:Patristika latinoaren ordezkari nagusia izan zen.Patristika elizgizon batzuen mugimendu filosofoa izan zen filosofia eta kristautasuna batzen saiatu zena.Helburua fedea arrazoimenean finkatzea zen fedearen erakutsiak arrazomenaren aurkakoak ez direla frogatuz.Haien ustez Jakituriaren iturriak arrazoimena eta fedea ziren.Agustinen pentsamenduan fedea eta arrazoimena egia bakarra ezagutzera eramaten zuten bideak ziren osagarriak baina fedea izango da abiapuntua.Fedea arrazoiaren aurrekoa zen eta fedearen saria ulertzea.Beraz San Agustinek ulertzeko sinisten du eta gehiago sinisteko ulertzen du.Kristauak arrazoiaren bidez galdetu eta erantzun behar du Jainkoa arrazoimenak eta fedeak elkarren beharra dutelako egia argitzeko.Beraz fedeak arrazoimena argituko du eta aldi berean arrazoimenak fedearen edukiak arrazoituko du.Fedearen egiak bi motatakoak izan daitezke:ulergarriak ulertzen edo ulertezinak ahal den moduan argitzen saiatu behar duena filosofo kristauak.Sto Tomas:Fedea eta arrazoia ezin dute kontrako konklusioetara iritsi biak Jainkoak sortu zituelako gozakia egiara iritsi dadin.Fedearen bidez Jainkoak gizakiari zuzenean agertutako egiak eskuratzen zire batzuk ulertezinak eta beste batzuk ulergarrriak baina norberaren mugak direla eta gehiengoa ez zen egia hauek ezagutzera iritsiko Jainkoaren errebelazioaren laguntzarik gabe.Egia hauek behar ziren gizakiak salbatzeko.Fedea lehentasuna du arrazoiaren aurrean.Arrazoimenaren bitartez frogatu daitezkeen egiak eskuratzen ditugu.Bi egien gatazka sortzen bada arrazoimena izango da oker dabilena arrazoiak erabilitako metodoan edo bere aremuaren mugak gainditu nahian egongo da errua.



Egia eta zoriontasuna.Jainkoa:Agustinek gizakiaren helbuerua zoriontasuna lortzea dela uste du eta hau egia beteak ekarriko du.Beraz zoriontsua jakintsua izango da hau da egia aurkitu duena.Egia hori Jainkoaren ezagutza da.Egiaren bilatzea:Egia ez da bilatzen zientzia garatzeko baizik jakituria lortzeko baizik eta horrek bidaia izpiritual bat eskatzen du.Bidaia izpiritual honetan zenbait urrats bereiz daitezke:Eszeptizismoaren kontra egia ezagutzea posiblea dela baieztatzea.Sentipenezko ezagutza ez dela nahikoa onartzea:Egia ez dela aurkitzen zentsumenen bitartez baizik bilatzen dugun egonkortasuna gure izpirituan bilatu behar dugu.Autrotraszendimendua:Autotraszendimenduaren bidez jainkoaren existentzia frogatu daiteke.Prozesu hori adimenean eta borondatean gertatzen da.Adimena:Egia aldaezinak dira eta gure arima aldakorra denez ideai horiek betiereko izaki batetik etorriko dira hauek Jainkoarengandik datozte.Borondatea:zoriontasuna bilatzen dugu eta ez gara gauza materialekin konformatzen orduan zerbaiten desira daukagu San Agustinen ustez desira hori Jainkoa da.Beraz autotraszendimenduan Jainkoaren existentzia frogatu daiteke betiereko egietik abiatuta izaki aladaezina adierazten dutelako hau da Jainkoa.Sto Tomas:Agustinentzako Jainkoaren existentzia bistako zen eta ez zegoen frogatu beharrik.Sto Tomas arrazionalki frogatzen saiatu zen.Baina Agustinen eta Anselmoren argudioak ez bezala garatu zituenak ez dira aprioritikoak(jainkoaren ideaia aldaezinetan esentzian edo kontzeptuan oinarrituta) aposteriorikoak baizik.Frogatzeko bost bide jarraitu zituen:1-Munduan mugimendua dago eta mugimendu horrek bere kausa dauka.Baina kausen katea amaigabea ezin denez izan azkenean beharrezkoa da mugimenduaren kausa geldi bat eta kausa hori jainkoa da.2-Izaki gustiek beren existentziaren kausa bat dute.Kausen katea amaigabea ezin denez izan azkenean kausarik ez duen izaki bat egon behar du hau da Jainkoa.3-munduko izakiak kontigenteak dira.Kausen katea amaigabea ezin denez izan beharrezkoa den izaki batek egon behara du hau da Jainkoa.4-Munduan perfekzio-maila ezberdineko izakiak daude.Besteekin alderatuta perfektua den izaki bat egotea beharrezkoa da eta hori berriz ere Jainkoa da.5-Munduko gauzak helburu baterako joera du.Baina helburuzko kausen katea amaigabea ezin denez izan azken helburu bat egon behar du eta herlburu hori Jainkoa da.

Entradas relacionadas: