Fonetika fonologia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB

EUSKAL BOKALAK
Euskara eta gaztelania, Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira baina fonetikoki ezberdinak. 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura maila ditu euskarak. Gaztelaniak 5 bokal horiexek ditu. Baina aho barrunbean egiten den bokal ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik. Euskaren [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarena baino irekiagoak dira.
Boka alternantziak
bi arrazoirengatik sortzen dira: inguramendu fonikoaren eraginez eta euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz.
e/a alternantzia: (c) Berdin > bardin (B), (c) izerdi> isardi (B)
o/u alternantzia: (c) gizon > gizun (L, BN eta Z), (c) izorratu > izurratu(L, BN eta Z)
i/u alternantzia: (c) ile > ule (B), (c) iltze > ultze (B)
e/i alternantzia: (c) etxe > itxe
i/e alternantzia: (c) irten > irten
bokal elkarketak
bi bokal elkartzen direnean bilakaera desberdinak sortzen dira
-a + a > -ia, -ea, -ie
(c) arreba > arrebea-arrebia-arrebie (B)
(c) mezea > mezea-mezia-mezie(B)
-e + a > -ia, -ie, -ea
(c) maitea > maitia (G), maitie(B), maitea (EB)
(c) etxea > etxia-etxie
-o + a > -ua, -ue
(c) basoa > basua (G), Basue (B)
(c) itsasoa > itsasua-itsasue
-u + a > -ia
(c) orduan > ordian (ipar)
Harmonia bokalikoak
/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da non /e/ bilakatzen den.
/i-u/ : a > e
(c) mutila > mutile (B)
(c) eskua > eskue (B)
Diptongoak
/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Bi mota:
Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak, betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei: euskara, aitona, gauean, deitu…
Goranzkoak. Arrotzak dira, ez dira ohikoak: eguerdi, nazionala, higuingarri, suerte…
Hiru bide jarraitu dira goranzko diptongoak ekiditeko.
1.-monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.
(Gazt) almuerzo > almortzu (G) edo almorsu (B)
(Gazt) Suelto > solte (G)
2.-kontsonante epentetikoa tartekatzea.
(Gazt) novio > nobiyua (G), nobixua (B)
(Gazt) envidia > inbiriya (G) inbirixe (B)
3.-azentu silaba aldatzea
(Gazt) cien > zíen (eusk)
(Gazt) diez > díez (eusk)


Ü bokala
/
ü soinua Zuberoan entzuten da, Behe Nafarroako hainbat herritan ere /ü/ hori entzuten da. Ez da frantsesaren “u” soinuaren parekoa, teoria ezberdinak aipatu izan dira:
a) Txilardegiren ustez, /ü/ bokal hau antzinako bokal arkaiko bat izango litzateke, guk hegoaldean galdu duguna eta Zuberoan mantendu dena. Beraz, bere ustez, antzina 6 bokal zituen euskarak.
b) Koldo Mitxelenaren teoria oso bestelakoa zen, ez zen bokal arkaiko bat, berrikuntza bat baizik. Beraz, berriki sortutako soinua da /ü/ bokala.

Akitaniako antzinako hilerrietan honako hitzak agertu ziren: sembe, cison, anderex eta iluno, gaur egun honela azalduko genuke: (c) ilun(o) > ülhün (Z). berrikuntza bat dela argitu dezake.
Hitz bukaeran u >ü bilakatzen da
(EB) esku > eskü (Z)
-Z, TZ, TS aurrean:
(EB) huts > hüts (Z)
Noiz ez den ü bilakatzen
/r/ leunaren aurrean
(EB) hiru > hirur(Z)
/s/ren aurrean
(EB) uste, ikusi > uste, ikhusi (Z)
Salbuespenak: üstel (Z), Süsker
/rd/, /rt/ inguramenduan
(EB) urde, urdin, urte > urde, urdin, urthe
c) /ü/ soinuaren fonematasuna: zalantzagarria izan da fonema balioa duen ala ez.
(c) on > hun desberdin hün (Z)
(c)non > non desberdin nün (naun > nün) (Z)
Txistukariak
Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:
Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /œ/ eta /š/
Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /æ/ eta /è/
(B) zelan zagoz? >
selan saus? (B)
(c) naiz > naz > na
s (B)
(EB) otsoa > o
tzue (B)
Fenomeno honi
neutralizazioa deritzo, /œ/ (“s”) eta /c/ren (“tz”ren) aldeko neutralizazioa, hain zuzen ere.
Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/
/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.
1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin, jan ...
2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
* e-akin > *i-akin > yakin.
3.- Zubererazko ahoskera : jin (Z), jinko (Z)
4.- Nafarroako zenbait herritan “x” ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan, xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da, baita Arakil ingurukoa ere.
/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile …

Entradas relacionadas: