Foruen ezaugarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Foruen ezaugarriak:Derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita egotea. Euskal lurraldeek ez zuten soldadurik errekrutatu behar, lurralde horiek zuzenean mehatxatuta zeudenean izan ezik. Soldaduska beharrezkoa ez bazen ere, erregeak soldaduak behar zituenean Batzorde Nagusiari eskatzen zion, eta honek herrietan mutilak erreklutatzen zituen.Zergak ordaintzetik salbuetsita egotea. Ez zegoen erresumako Ogasunari ordainketa egiteko betebeharrik. Erregeak borondatezko zergak, dohainak edo laguntzak eskatu behar zituen. Gainera, aduanak barrualdean jartzea onartu zenez, atzerriko produktuak inportatzeko askatasuna zegoen, eta Gaztelara eramateko soilik ordaindu behar zituzten zergak. Hala eta guztiz ere, zergak ordaintzea beharrezkoa ez bazen ere, erregeak dirua behar zuenean, Batzorde Nagusiari eskatzen zion diru hori, beste lurraldeetan zergak igotzen zituen bitartean.Kaparetasun unibertsala, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan. Lurralde horietan, biztanle guztiak berdinak ziren legearen aurrean, eta zenbait pribilegio zituzten, Gortean aintzatespena izateko. Horren ondorioz ez zegoen gizarte estamentala, eta horrek suposatzen zuen guztiak berdinak zirela legearen aurrean.Maiorazkoaren ezarpena. Haren bidez, herentzia oinordeko bakar bati uzten zitzaion; eskuarki, seme zaharrenari; edonola ere, aukera zegoen gaitasun handiena erakusten zuenari uzteko. Neurri horren helburua zen familiaren jabetza ez banatzea, horrek pobretzea ekarriko bailuke. Baina maiorazkoa ezartzean, gainerako seme-alabak (bigarren esaten zitzaien) inolako baliabide ekonomikorik gabe geratzen ziren bizitzeko. Horregatik, haietako asko elizgizon bihurtu ziren edo armadan sartu ziren.Foru-baimenerako eskubidea. Haren bidez, lurralde guztiek (Arabak XVII. Mendetik aurrera) erabaki zezaketen erregearen edo Bizkaiko Jaunaren erabakiak egokiak ziren ala ez. Ezezkoa emateari kontraforu esaten zitzaion, eta erregearen erabakia baliogabetzen zuen.Autonomia merkataritzarako eta ekonomiarako, lurralde bakoitzaren ezaugarrietara egokituta. Esate baterako zerga batzuk ken zitzaketen, monopolioak ez eratzeko neurriak hartzen ziren, bideetan askatasunez ibiltzeko askatasunabermatzen zen, nekazaritza-horniketa ziurtatzen zen eta zenbait industria abian jartzeko baimenak ematen ziren, adibidez, burdinolak.Foruek, beraz, nahiko autonomia-maila handia eman zieten euskal lurraldeei. Izan ere, aukera ematen zuten hainbat gairi buruzko legeak egiteko, nahiz eta Monarkia Hispanikoarekiko leialak izan behar zuten. Gaztelako errege, onarpena jasotzeko, Bizkaira eta Gipuzkoara joan behar zuten, foruak zin egiteko eta errespetatuko zituztela hitz emateko.

Entradas relacionadas: