Geo

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

zokaloak: paleozoikoan eratutako ordokiak edo goi-ordokiak dira, aro horretan orogenesietan sortutako mendikateak higitzean izandako lautzearenondorioz. mendigune zaharrak: aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. tolestura-mendikateak: aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestean sortutakoak. arro sedimentarioak: aro tertziarioan sortutako inguru ondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere bustinez eta kareharriz. bilakaera geologikoa a) paleozoikoa: (600-225) orogenesi hartziarra gertatu zen. penintsula ia oso estaltzen zuten itsasoetatik mendikate hertziniarrak sortu ziren; material silizeoekin eratuta zeuden, hala nola, granitoarek, arbelarekin eta kuartzitarekin. mendebaldean, mendigune hesperikoa altxatu zen. aro primarioan higadurak suntsitu zuen, eta zokalo edo mediterraneo itsasorantz inklinatutako goi-ordoki bihurtu zuen. b) mesozoikoa: (225-68) atsedenaldia izan zen, eta higadura eta sedimentazioa izan ziren nagusi. higadurak erliebe hertziniarrak higatzen jarraitu zuen. c) aro tertziarioa: (68-1,7) alpetar orogenesia gertatu zen. 1-alpetar mendikateak altxatu ziren 2- aurrealpetar sakonuneak sortu ziren ebrorena eta guadalquivirrena. 3- goi lautadako sokaloak, material paleozoiko zurrunek osatuak, hausturak eta faliak izan zituen. bloke altxatuek galizako mendiak, kantabriar mendikatearen mendebaleko zatia sortu zituzten. bloke hondoratuek arro sedimentarioak, ipar eta hego goi-lautada, sortu zituzten. failek ere sumendi jarduera sortu zuteninguru batzueta, hala nola campo de calatravan, olot-ampurdanen eta gata lurmuturrean.

Entradas relacionadas: