Gizarte 1

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,2 KB

GIZARTE NOZIOEN ESKURATZEA (“La adquisición de las nociones sociales” FRIERA)Atal honetan, gizarte bizitzako fenomenoen inguruko nozioak nola geureganatzen ditugun aztertuko dugu. (Zuzenean denborarekin zerikusia ez duten nozioak dira). Gizarte zientziak ulertzeko beharrezkoak diren beste kategoriak dira:-Gizarte kontzeptuen ulermena-Kausalitatea-Enpatia-Pentsakera formalarekin erlazionatutako trebetasunak eta erlatibismo historikoa.1.GIZARTE KONTZEPTUAREN ULERMENA:Zailtasunak: Gizarte zientzietan erabiltzen diren kontzeptuen ulermena oso zaila egiten zaie ikasleei. Errazago eta lehenago bereganatzen dituzte natur zientzietako kontzeptuak gizarte zientzietakoak baino.Zergatik? 3 arrazoiengatik:-Haurraren garapen psikologikoa dela eta. Pentsamendu formalaren garai arte, elementuak modu isolatuan ulertzen dira eta horien arteko harremanak ez dira ondo ulertzen.-Gizarte kontzeptuak konplexuak dira. (Natur Zientzietako hainbat fenomeno behatu, erreproduzitu, legeak sor ... daitezke; Gizarte Zientzietan ez). Gainera, aldaketa asko ematen dira  Historian eta aldaketaren kontzeptu honek talka egiten du haurraren kontzepzio estatikoarekin.-Haurrak gizartean duen paper pasiboagatik. Haurrak ez du gizarte bizitzan, instituzioetan parte hartzen eta beraientzat ikasteko modurik egokiena esperimentazioarena da.ADIBIDEAK:Aberri kontzeptua.Aberri kontzeptua ikerketa ezberdinen objektu izan da.Piaget eta Jahoda-ren ikerketen emaitzak:-6/7 urte arte: beren herriaren, eskualdearen, herrialdearen izenak ... ere ez dakizkite eta honek zailtasunak sortzen dizkie.-Bestalde, haurrek ez dute ulertzen donostiarrak eta gipuzkoarrak batera izan daitezkeela.-Arazo honek multzo logikoekin dituzten arazoetan dute oinarria. Multzo hauek matematikan lantzeaz gain gizarte zientzietan ere lantzen dira.-10/11 urterekin: hau bereizteko gai izango dira.Kontzeptu ekonomikoak 9 urterekin txanponekin ibiltzeko gai izan behar dute. Delval-en arabera kontzeptu hauek ulertzerakoan hiru maila ematen dira:-7 urte arte: lotura oso sinpleak egiten dira, aberatsak loteria irabazleak dira.-7/11-12: kontzeptu hauek sistemaren arabera, sistema baten barruan kokatzen dituzte. Ulertzen hasten dira. Saltzaileak jasotzen duen diruarekin, berriz gauzak erosi eta saldu egiten ditu. -12 urtetik aurrera: sistemaren ulermen egokia egiten dute. Saltzaileek inbertitzeaz gain, irabaziak jasotzen dituzte.2.KAUSALITATEAHistoriaren ikaskuntza, kausen ikaskuntza bat da.Lehen historia narratiboa zen. Gaur egun aldiz, historia esplikatiboa (azalpenekoa) da. Honela gertakizun eta fenomeno politiko hutsak, berauen baitako egitura sozial eta ekonomikoen esplikazioengatik ordezkatuak izan dira. Historia mota honetan oso garrantzitsua da beraz, harreman kausala. Pentsamendu hipotetiko-deduktibotik urrun dauden haurrei ordea, harreman kausal hauek ulertzea zail egiten zaie.Frierak LH hasieran haurraren pentsaera ondorengo dela dio:-Animista: dena pertsonek asmoren batekin sorturikoa da.-Sinkretikoa eta mitikoa da: kausalitatea era teleologikoz ulertzen dute, alegia, gauzak zerbaitetarako egiten dira.LHko 2. zikloan animismoa gainditzen dute, baina pentsaerak sinkretikoa eta mitikoa izaten jarraitzen du. Horrela, fenomeno soziala pertsona historiko batek sortua dela usteko dute eta hori zerbaitetarako egin izan duela. Helduen artean joera hori ere mantentzen da batzuetan. Honela, Frantziako Iraultzaren eragile Robespierreren erabakiak izan zirela uste dute askok eta ez arrazoi ekonomiko, sozial eta ideologiko askoren multzoa.Gizarte zientzietan, kausalitatearen izaerarekin/ezaugarriekin ere arazoak izaten dituzte (Pozo):-Askotan historian, kausa eta ondorioak epe ezberdinetan ematen dira. Egoera honetan kausak bilatzen ari bagara, epe desberdinetan bilatu behar ditugu, eta ondorioekin berdin. Ikasleek kausa edo ondorioak beste garai batzuetan bilatzeko zailtasunak izaten dituzte, gertaeren arteko lotura ugari egin behar izaten direlako. -Harreman kausalak ez dira sinpleak eta linealak, konplexuak baizik. Kausak eta ondorioak, normalean, anitzak izaten dira: kausalitate anitza. 3 pausu daude honen ulermenean:*Kausa 1, ondorio 1.*Kausa asko, ondorio 1, baina kausak batera ez dira ematen.*Kausa ezberdinak aldi berean, ondorio bakarra.Heldu asko ez da hirugarren pausu honetara iristen.3.ENPATIAHezkuntzan orokorrean, enpatia oso garrantzitsua da besteak ulertzeko.Gizarte zientzietan, egozentrismoa=etnozentrismoa da eta horregatik ulermen enpatikoa oso lagungarri gerta liteke beste gizarte batzuk ulertzeko.Gizarte zientzia esplikatiboa bada, enpatia ezinbestekoa izango da.Ulermen enpatikoan Shemiltek etapa hauek bereizten ditu:-Gure arbasoek, guk baino maila moral eta intelektual txikiagoa zuten.-Gure arbasoak ez ziren gu baino gutxiago, ezberdinak ziren, baina ez ditugu ulertzen.-Saiatzen gara lehengoen ikuspegia ulertzen baina orainaren ikuspegia utzi gabe.-Enpatiaz, besteena ulertzen da.Enpatia lantzeko ariketa ezberdinak egin daitezke:-Ariketa deskriptiboak: ikasleari deskripzioa eskatzen zaio (LHrako egokia):*Ariketa proiektiboak: “imagina ezazu soldadu bat zarela...eta idatz iezaiozu zure emazteari” modukoak.*Irudimenezko berreraiketak: “deskribatu egun bat Erdi Aroko merkatu batean” modukoak.*Azalpen ariketak edo esplikatiboak: konpondu beharreko arazo bat aurkezten dutenak dira (DBH edo gehiago).*Aukera ezberdinen proposamena: “fabrika bat eraikitzeko tokirik egokiena aukeratu” modukoak.*Erabakiak hartzekoak: “zuzena izan al zen Felipe VIIaren erabakia...?” modukoak.-Igurikapen ariketak: gertakari historiko baten aurrean, ikasleek beren iritzia eman arte, bukaera kontatu gabe uztea.-Inkongruentziak konpontzeko ariketak: garai bateko arazoak ulergaitzak gerta daitezke gaur egungo gure ikuspegitik baina garaiko egoera ezagututa ulergarriak izan litezke.Enpatiaren arazoak:-Ahalmen hau ez da garatzen garai formalera iritsi arte.-Entrenatu egin behar da. Ikasleak enpatian trebatzen ez baditugu, ez dute ulermen enpatikoa garatuko.-Sinplekerietan erortzea. Irudimenezko ariketetan bereziki. Ikasleei aurretik ez bazaie informazio nahikoa ematen, jasotzen diren emaitzak oso pobreak izaten dira. Emaitza kaxkar hauek ordea, hutsuneak topatu eta hauek zuzentzeko erabil daitezke, aurreideia modura. Horregatik dira baliagarri, baina kontuz ibili behar da.4.PENTSAERA FORMALAREKIN ERLAZIONATURIKO TREBETASUNAK ETA ERLATIBISMO HISTORIKOA.Denbora historikoa ondo menperatzeko beharrezko dira ondorengo alderdiak menperatzea:-Arrazoien ulermena (gertakarien kausak ondo ulertzeko; enpatia).-Pentsamendu formala.-Erlatibismo historikoa. Gizarte zientziak ez dira zientzia esperimentalak. Esperimentu bidezko egiaztaketarik ezean, ideologia eta iritziak, beste zientzietan baina leku gehiago du Gizarte zientzietan. Ondorioz, gertakari batek esplikazio bat baino gehiago izan ditzake. Esplikazio hauetako bakoitza egokia izan liteke bere marko teoriko edo ideologikoan. Honi deritzogu Erlatibismo historikoa: marko teoriko bakoitzaren araberako datu eta iritzien interpretazioa. Hau nerabeek ez dute onartzen, esplikazio bat nahi izaten dute, bat eta bakarra. Gainera benetakoa. Adib: zergatik aldatu zen gizarte harrapari batetik nekazal gizarte batetara? Klima aldaketa egon zelako, demografi egoera egon zelako... arrazoi ezberdinak daude eta denen batura da erantzuna.

Entradas relacionadas: