Gizarte 1

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,76 KB

.

DENBORA HISTORIKOA MENPERATZEKO BEHARREZKOAK DIREN NOZIAK. NOZIO HAUEN INGURUAN NABARMENDUTAKO HUTSUNEAK EDO ZAILTASUNAK: Pozoren ustez, denbora historikoa menperatzeko beharrezkoak diren nozioak kronologia eta jarraipen tenporala dira. 1.KRONOLOGIA: Kronologia historiaren neurria da. Gertakari historikoen ordena eta iraupena zehazteko balio du, baita gertakari hauek denboraldi luze edo aroetan banatzeko ere. Pozok, kronologia neurriak, iraupena eta ordena bereizten ditu.-kronologia neurriak: Noiz landu behar da lehen hezkuntzan denbora bakoitza? LH 1.zikloan: ordua, eguna, hilabetea, astea, urtea. LH.2zikloan: Lustroa, hamarkada, mendea. LH.3.zikloan mendea, milurtekoa, aroak, aldizketa orokorra. Hala ere, haur hezkunzatn hasiko dira egunak, hilabeteak, lantzen. 7 urterarte ikasleek buruz ikasiko dituzte. Hauen ordena ikasiko dute esanahia ulertu gabe. –iraupena:Gertakari, fenomeno edo aro baten hasieratik bukaera arte pasatzen den denbora.Iraupena menperatzeko, hauek dira menperatu beharreko kontzeptuak: *Horizonte historiko osoa:  prozesu osoaren iraupenaren ideia bat edukitzea, historiaren panoramika osoa.Haurren denbora horizontea oso laburra da, eta gertakari hurbilekoenei ematen diete batez ere garrantzi eta iraupen handiagoa. Lehen gizakitik gaurdaino zenbat denbora pasa den galdetuta, erantzunak hauek izaten dira: 3.000/10.000 urte. Haur txikiagoek erantzun baxuagoak ematen dituzte eta adinean aurrera joan ahala, urte kopuru handiagoa erantzuten dute.Zer dela eta horren horizonte laburra? Historiaurreari (garairik luzeena) iraupen oso motza ematen zaiolako.*Aldien arteko konparaketa: horizonte horretan dauden aroen iraupenaren berri eta besteekin konparatzen jakitea (luzeago, motzago, ...).Aldi berriei zaharrei baino iraupen luzeagoa ematen zaie, gertakarien kopurua, gertakarien iraupen errealarekin nahasten delako. Adib: Aro Garaikidea Historiaurrea baino luzeagoa dela diote haurrek, garai honi buruzko informazio askoz ere gehiago dugulako. Bi daten arteko denbora kalkulatzeko ere zailtasunak izaten dituzte, alegia, bi daten arteko operazioak (kenketak) egitekoa. Arrazoia: denbora jarraia dela ulertzeko zailtasuna, urte guztiek iraupen bera dutela ulertzeko zailtasuna. Era berean, Jesukristoren jaiotzak historia, iraupen bereko bi zati berdinetan banatzen dutela uste dute haur askok.*Neurri/aldi ezberdinen integrazioa. Ikasleek askotan hainbat data jakinda ere, oso zail egiten zaie hauek antolatu eta erlazionatzea. Zailtasun handiak izaten dituzte aro baten aldiak desberdintzen eta kokatzen. Are gehiago neurri unitate ezberdinak direnean, adib. urteak eta mendeak.Nola landu? Iraupenaren nozioak ondo menperatzeko denbora lerroak erabiliko dira, irudikatzean, garaiak proportzionalki adieraziz beti. Zer egin behar da lerro batean datuak adierazteko?a:Datuak ordenatu, ahalik eta urte zehatzena ezarriz.b:Guztira zenbat denbora irudikatu behar dira? Gertakari zaharrenetik berrienera zenbat denbora pasa behar den ikusi behar da. Ordena: Ordena menperatzeko beharrezkoa da ondorengoak menperatzea: *Daten ordena*Gertakarien ordena (lerro kronologikoan).Orokorrean, denbora historikoaren ordena, iraupena baino lehenago eta errazago menperatzen da:*Daten ordenatzea: ez dute arazorik izaten. 9, 10 urterekin 5 data ordena ditzakete; 11-12rekin gehiago.*Gertakariak ordenatzea: zailagoa, gertakari horien datak jakin behar direlako.*Hala ere, datekin ere arazoak sor daitezke: unitateak desberdinak direnean (adib. mendeak eta urteak) edo k.a eta k.o datak direnean. Kasu honetan, Pozok 4 garapen maila bereizten ditu: 0. Maila (10 urte arte): k.a eta k.o ez dute bereizten, urteak zenbakiaren arabera antolatzen dira. 1. Maila (10-12 urte): k.a eta k.o desberdintzen dute baina berdin kontatzen dute hau da k.a 400 k.a 300 baino beranduago dela pentsatzen dute. 2. Maila (12-14): aurreko maila gainditzen dute, baino aro musulmana eta kristaua ez dituzte bereizten. 3. Maila (14-…): aro musulmana eta kristaua aldi berekoak direla kontutan hartzen dute, nahiz eta hasiera data bera ez izan.

Lanketa sakonen faltaren ondorio dira “akats” hauek eta ez hainbeste gaitasun faltaren ondorio. Oso tarteka lantzen diren nozioak dira.2 JARRAIPEN TENPORALA: Denbora historikoa jarraia da, beraz gaur egungo gizartea prozesu baten ondorioa da. Oraina iraganaren ondorioa da. Sinkronia eta diakroniarekin lotura du honek. Sinkronia: aldi berean gertatzen direnak. Denboraldi bat aukeratzen da eta denboraldi horretan gertatzen diren gauzak ikertzea adibidez, ikerketa sinkronikoa egitea da. Adib: nola janzten diren 2010ko gazteak munduan; euskararen egoera 2010ean probintzia ezberdinetan.Diakronia: jarraian ematen diren aldi desberdinen konparaketa da. Adib: Euskal Herriko jantzien garapena historian zehar; euskararen bilakaera XVI-XXI mendeen artean.Jarraipen tenporalaren inguruko kontzepzio okerrak baztertu egin behar dira: *Aldaketa sozialaren erritmoak.Denbora historikoa jarrai da, ez ordea aldaketa soziala. Aldaketa sozialak erritmo ezberdinak izan ditzake, garaiaren arabera. Batzuetan aldaketa erritmoa azkarra da (adib. gaur egungoa) eta beste batzuetan aldiz, motela. Ikasleek aldi motelak gutxiesteko joera izaten dute, iraupen txikiago egotziz. Ikasleak denbora eta denbora horretan gertatutako gertakariak bereizi behar lituzke.*Aldibereko denbora desberdinak. Gizarte baten barruan, garai ezberdinetan erritmo ezberdinak ematen diten moduan, aldi berean leku desberdinetako gizarteek ere erritmo ezberdinak izango dituzte, egoera sozial ezberdinetan baitaude. Honek SINKRONIAREKIN dauka erlazioa. Adib: hemengo bizimodua ez da Afrikako bizimoduaren berdina.Gelako lanketan garrantzitsua litzateke, garai/leku bat lantzean, garai horretan adibidez EHn zer gertatzen ari zen ere aztertzea.*Aldaketa eta iraunkortasuna: Garai bat aztertzean, aldaketei erreparatzeko joera dugu, baina iraunkortasunak ere aztertu beharko genituzke, hainbat gauza mantendu egiten baitira. Iraunkortasuna sinismen, mentalitate mailan... aurki dezakegu (3 iraupen motetan, luzea)*Aldaketa eta garapena: Aldaketa soziala eta garapena nahasten dira: aldaketa ez da beti aurrerapena, ez da beti hobea. Gaur egun teknologikoki oso aurreratuta gaude, baina hobe bizi gara? Orain arteko gizarterik onena da?...

Entradas relacionadas: