Hilemorfismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

Platon eta Aristotelesen pentsamendu politikoa: Aristotelesen ustez gizakia animalia politikoa da; bizirik irauteko gizartean bizitzea derrigorrezkoa zaiolako, eta perfekzioa bakarrik ondo antolatutako gizartean bakarrik lortu dezakeelako. Gizakiak familia sortzen du, eta familiak elkartzean gizarte politikoa sortzen da. Platonen iritziz, familia oztopo bat da gizartea antolatzeko eta bere hiri idealeko zaindariei eta gobernariei debekatzen die familia bat eratzea. Estatuaren helburua herritarren zoriontasuna eta perfekzio morala lortzea da, lege zuzenak ezarriz eta hezkuntzaz arduratuz. Haien aburuz, zoriontsu izateko, lege zuzenak dituen hiri bat eratu behar da. Hezkuntzak herritarrei morala irakatsi behar die, bi arrazoengatik:1. hiri ideal batean herritarrak bertutedunak diraz, hortaz, estatuak bertuteak irakatsi behar dizkie hezkutzaren bitartez.2.Haurrak eta gazteak bertutezko ohituretan hezi behar dira. Baina ez haur guztiak, emakumeak, esklaboak, eskulangileak eta merkatiak ez dute bizitza bertutetsuko aukerarik, lana egin behar dutelako. Hau platonen iritziaren kontra zijoan, Platonen iritziz emakumeak ikasteko aukera ere bazuten eta batzuk ideiak ulertzera iritsiko dira gobernari bihurtuz.Herritarrak bertutedun bihurtzeko Platonen iritziz ideiak ulertzean bihurtuko dira, baina Aristotelesek, ordea, herritarrak bertutedun bihurtzeko ekintza bertutesu asko praktikatu behar dituzte. Justiziaren bi ikuspegi dituzte, Platon: herritar bakoitzak bere eginkizuna ondo betetzen duenean. Aristoteles: Legearekin eta merituarekin dauka harremana, herritar bakoitzak legeak dioenaren arabera bizi beharko du eta merezi duena emango zaio (dirua, baliozko gauzak). Platonek jabetza pribatua abolitu nahi zuen gobernari eta zaindarientzat baina Aristotelesen iritziz hau ezinezkoa zen.

Sokrates:antierlatibismo morala,definizio unibertsalak,maieutika eta intelektualismoa morala.Sofistak jakintsu bezala agertzen ziren atenastarren aurrean, emandako irakaspenengatik dirutzak kobratuz, horrek Sokrates dezepzionatu zuen. Sokratesek sofistak laster gaitzetsi zituen:-sofisten filosofiak ez zuelako egia bilatzen, eztabaidak irabaztea baizik.-demokraziaren degradazioa bizkortzen ari zela.Sokratesek elkarrizketa asmatu zuen jendearekin egia bilatzeko metodo gisa.-ironia: ez-jakintsu bezala galdetzen zuen, besteen erantzunei akatsak aurkitzen zizkien erantzun horiek desegokiak zirela azalduz.Besteek erantzun egokiak asma ez zitzaketenez, besteen arima harrokeriaz biluzik gelditzen zen.-maieutika: ez zituen besteengan ezagupenak sartzen.Galdera egokien bidez besteei ezagupenak erditzen laguntzen zien.Aipatu behar da gehienetan Sokrates ez zela ironia fasetik maieutikara pasatzen.Sokratesek bere intelektualismo morala defendatu zuen Sofisten erlatibismo moralaren aurka:-justizia,ongia,bertutea zer diren jakin daitekeela aldarrikatuz.-bestela gizakien arteko komunikazioa ezinezkoa izango litzateke.-zuzenak eta onak izateko kontzeptu hauek definitzea lortu behar dugu.-jakituria duena bertutearen jabea da.



Legeen konbeltzionaltasuna: Sofisten ustez legeak eta arau sozialak giza asmakizunak dira, ez naturalak. Legedia gizakien arteko adostasun batean funtsatzen da, eta akordio hori interesean dauka oinarria. Legeak ez dira berez baliozkoak, komenigarriak dira onura bat ematen digutela iruditzen zaigulako. Sofisten iritziz legediak gure alde naturala erreprimitzen du. Ondorioz, sofisten iritziz bidezkoa da herritarrek ahal dutenean legeei ez obeditzea. Platonen komunitatearen bizikidetzarako arrisku handia ikusi zuen sofisten leekiko jarreran. Bere ustez gobernari-filosofoak gobernatu behar dute, haiek ideiak ulertu dituztenez lege egokiak erabaki egingo diztuztelako, eta lege horiei beti obeditu behar zaie, bakoitzaren interesen gainetik komunitatearen onura baitago. Erlatibismo etikoa: Sofistek ez dituzte gauzak errealitatean nolakoak diren bilatzen. Gizakiarentzat nolakoak diren da axola zaiena. Haien aburuz, iritzi guztiak dira egiazkoak. Egia beraz ikuspuntuaren araberakoa da. Ondorioz egia unibertsalik ez dago sofisten iritziz, ez dago besteak baino jakintsuagoa den inor. Honen kontra zegoen Platonen teoria antierlatibista. Hark egia absolutuen existentzia aldarrikatu zuen. Bere ustez ideiak dira filosofoak bilatzen dituen egia absolutuak. Aldaezinak, eternoak eta definizio bakarrekoak. Erlatibisten iritziz ideia bakoitza definizio asko izan ditzake. Hau guztiagatik iruditu zitzaien atenastarrei hain arriskutsua erlatibismoa. Izan ere egia absolutuak ez baleude, pertsona jakinsturik ez legoke, elkarrizketa politikoa ezinezkoa izango litzateke, eta politikan iritziak inposatzeko indarkeria erabiltzearen tentazioa egongo litzateke.


HILEMORFISMOA:platonen dualismo ontologikoaren arabera gauzen esentzia aldaezina da, berez ideiak baitira.Aristotelesen ontologiak dualismoa kritikatu zuen:-mundu bat azaldu ordez bi azaldu behar dira(era zentzugabea).-partaidetzarenkontzeptua irudi poetiko hutsa da.-ideiak estatikoak dira eta unibertsoaren aldaketa ezin da azaldu ideiekin.Platon eta Aristotelesbat zetozten gauzen esentziak direla filosofoarentzat garrantzitsuena.Platonek errealitatea ideien munduan kokatzen du, Aristotelesek ordea esentziak gauza materialen barnean daudela aldarrikatzen du, errealitate bakarra naturaren izakiak direla esanez,hau da, substantziak.Substantzia existitzeko besteren beharrik ez duen zerbait da, materiaz eta formaz osatua. Pasatze bikoitz hori da hilemorfismoa. Aristotelesek aldaketa definitu:potentzialitatetik aktora pasatzea(potentzialki izatetik aktoan izatera).Potentzialitatea gaitasuna da eta aktoa gaitasun horren errealizazioa.Materia aldaketa jasotzen duen elementua eta forma materiak hartutako izaera da.Aldaketa substantzialetan(sorkuntza eta usteldura)Aldaketa akzidentaletan ezaugarrirenbat aldatzen da(aldaketa kuantitatiboa,kualitatiboa,lekuzkoa) LAU kausek hartzen dute parte:barnean(materia eta forma)kanpoan(eragilea eta helburuzkoa)

Entradas relacionadas: