Hiztegia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,77 KB

Zentsu errolda: 10 urtean behin estatuak egiten duen herritarren kontaketa da. Zenbatzeaz gain, herritarren zeinbait datu jasotzen da. Helburua: herritarren kopurua jakin eta bere ezaugarria aztertzea.

Populazio dentsitatea: Lurralde baten kilometroko biztanle kopurua da (dentsitatea=biztanleria/zabalera)Espainiako dentsitatea 82,6biztanle km2-koa da. EAE dentsitatea 291,44bizt/km2 da.

Biztanleriaren benetako azkundea: Berezko azkundea (jaiotzak-heriotzak) eta migrazio saldoa (emmigrazioa-inmigrazioa) zenbatzearen emaitza da.Benetako hazkundea=berezko hazkundea+migrazio saldoa.Balio absolutuetan edo ehunekoetan adierazi daiteke. espainiako hazkunderik handiena Mediterraneoko probintzia dinamikoan izaten da, Ebro harana eta bi artxipielagoetan, bertara inmigrazioa gehiago iristen delako. Madril eta inguruko probintziak hazkunde polita dute.

Trantsizio demografikoa: Demografiaren bilakaeraren 2. etapa da, demografia eredu zaharra eta demografia erregimen moderno bitartean. Ezaugarri nagusia jaiotze tasa altua, heriotza tasaren jeitsiera eta ondorioz hazkunde natural oso handia dira. Etapa Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen. Heriotza tasaren jeitsiera elikadura hobea eta medikuntza eta higienearen hobekuntzaren ondorioz.

Entradas relacionadas: