Irene

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Tolestura mendikatea:  Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan Orogenia Alpetarren mugimendu orogeniakoek sortutakoak, geosinklinal batean edo itsas fosetan Sekundarioan zehar pilatutako sedimentuak (malguak) tolestean (bigunak dira). Nagusitu egiten den arroka kareharria da. Espainian bi tolestura mendikate aurkitzen ditugu: Bitarteko mendikateak: zokaloaren ertzetan sortutakoak (Iberiar Sistema, Kantauri mendikatearen ekialdea…), eta Mendikate Alpetarrak: Zokalotik kanpo (Pirinioak eta Mendikate Betikoak). Nahiko gazteak direnez, higadurak oraindik ez ditu leundu eta malda handiak eta forma malkartsu ugari aurkituko ditugu. Jalkitze arroa:  Aro Tertziarioan hondoratutako guneak inguruko erliebeetatik higadurak lortutako sedimentuz beteak. Bertan aurkitzen ditugun materialak batez ere buztina, hareharria, kareharria eta margak. Espainian bi motatakoak ditugu: Zokaloaren bloke bat hondoratzean sortu direnak (Duero, Tajo…) eta aurreralpetarrak, hau da mendikate alpetarren bi alboetan daudenak (Ebro eta Guadalquivir)Padura: Ibaien Bokaletan aurkitzen ditugu eremuak. Ibaiek  eta itsasoak garraiatutako sedimentuz osatzen dira. Itsasgoran Lur behere eta lokaztua, itsasaldietan itsasoko urak edo ibai-hazialdietan ibaiko urak estaltzen duena. Eremu hauek marea hiletan sedimentuak marea goreneko maila heltzen duenean sortzen dira. Ibaietatik eta itsasotik datozen materialak pilatuz doazen moduan lur eremu horiek landare eta animaliaz kolonizatuak izan daitezke. 



Europar Batasuna:  Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993ko azaroaren 1.ean Batasunaren Tratatuarekin sortu zen.  1957.ean sortu zen Europako Komunitate Ekonomikoaren ordezkaria da. Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboa.Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa.Autonomi Erkidegoa.  Espainiako konstituzio antolamenduaren barruan dagoen lurralde-entitatea da, Legegintza autonomia eta  betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena. Erkidego bakoitzak bere autonomia estatutua du eta bere erakunde propioak ere.  Espainian 17 Autonomi Erkidego  daude gehi bi hiri autonomoak. Antzinako mendigunea: Herziniar orogeniak, paleozoikoan, sortutako erliebeak antzinako plakak deformatu edo makurtzerakoan, gero higadurak suntsitu zuena eta Alpetar orogenia altxatu eta gaztetu zuena. Adibidez: Leongo mendiak, sistema Zentrala. Materialak  paleozoikoak dira eta  arruntena granitoa.Gaur egun ikusten ditugun formak leun eta borobilak dira, higadura luze baten ondorioz.

Entradas relacionadas: