Lana

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

6. gaia: Gizabanakoa, gizartea eta kultura

 

1.1 ANIMALIA KULTURALA

Gizakiak berezkoa du kulturari irekitzeko premia; beraz animalia kulturala da. Kultura berez, moldatzeko modu eraginkorra ere bada, mekanismo ugari ematen baitizkigu: hizkuntza sinbolikoa eta teknika.Giza izaerak bi alderdi ditu, biologikoa eta kulturala, eta elkarri lotuta daude biak. Kultura ezaugarri biologikoei esker sortu da, eta horrek ezaugarri biologikoen moldatzeko gaitasuna areagotzen du.

2.1. Sozialak izatez?

BAI, GIZARTEKOIA DA IZATEZ

Aristotelesen ustez gizakia animalia politikoa da; gizartekoia da izatez: behar beharrezkoak ditu bai gizartea bai gizartearen bidez jasotzen duen kultura, berezkoak dituen gaitasunaren arabera garatu ahal izateko.Bere ustez gabeziaz eta premiaz betetako izakia da gizakia, eta gizartean soilik ase ditzake premia horiek.

 EZ, GIZARTEAN BIZITZEA EZ DA NATURAREN ESKAKIZUNA

 Horien arabera gizakia ez da gizartekoia izatez. Gizartea antolamendu artifiziala da, gizakion arteko hitzarmen baten emaitza, elkarren arteko borroka saihestea duena helburu.

·Thomas Hobbes: “ Gizakia otso da gizakiarentzat.” Bere ustez, gizakiak jatorriz kaosean bizi dira, eta bulkada natural bakarra dute: beharrak asetzea eta bizirik irautea, eta horretarako borroka etengabean ari da besteekin. Horri aurre egiteko,irtenbide bakarra du: Agintari bat izatea, denen artean hautatua, legeak ezartzeko ahalmena duena.

 ·Rousseau: “Gizakia bakartia da jaiotzez, eta ez du gizartean bizitzeko beharrik. Baina aldi berean, berezko errukia ere badu lagun hurkoekiko. Gizarte bat eratzerakoan sortzen diren jabetza pribatuek eta horiek eragindako berekoikeriek egiten dute gaizto gizakia.

Entradas relacionadas: