Literatura hizkuntza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

ATSOTITZAK. Edukian,trinko eta aberatsak izaten dira:bizitzak, heriotzak,lanak,eguraldiak,izaerak eta abarrek  dute isla atsotitz edo errefrauetan.Urte eta gizaldi askotako pentsakeraren berria jasotzen dute.Formari dagokienez:-Laburrak izaten dira.Ideiak nabarmenago geratzen dira era labur eta trinkoan emanda. -Memoriari laguntzeko, hoskidetasuna (errima),erritmoa,kontrastea, paralelismoa, korrelazioa eta beste baliabide literario batzuk.Hoskidetasuna:Bukaera berdinak lotura logiko baten ildoan jartzen gaitu. "Abenduko eguna, argitu orduko iluna""Egik on,eztakiala non""Kalean uxo,etxean otso" "Balego eta balitz,elkarren atzetik dabiltz",etab. Korrelazioa:Nola(ko)...hala(ko) horiek kasualitatearen aitorpen dira. "Nolako bizitza,halako heriotza"

"Nola soinu,hala dantza""Zenbat buru,hainbat aburu".Kontrastea:

Ideiak nabarmenago ageri zaizkigu kontrastean:"Errementariaren

etxean,zortza burduntzi""Beleak zozoari ipurbeltz""Ardo gozoak lau begi eta onik ez". BALADAK.Erromantze izenez ere ezagutzen dira. Gertaeren kontaketan oinarritzen dira,eta,literatura-generoetan,EPIKA deritzon

sailean sartzen dira.Baina asmaketak eta sentimenduen adierazpenak eta elkarrizketaz emandako sailak ere.Berezitasunak:-Eredu epikoa:XV.

eta XVI.mendeetakoak.Erdi Aro bukaera aldeko gudu-gertakariak, buruzagi eta jauntxoen ekintza eta bizi-giroa,banderizo edo ahaide zaharren kantuak,erasiak eta erlijiozko kantak dira."Bereterretsen kantoria""Alos torrea".-Eredu epiko-lirikoa:XVII.mendekoak kontaera dute oinarri,baina dramaduanak dira elkarrizketaz emanak.-Eredu lirikoa:XVIII.mendekoak. Herri poesian ugariena eta askoren ustez, onena.Gaiak sinbolopean emanak datoz,eta elkarrizketa bidez agertzen dira.Amodioa dute ia gai bakarra,eta gehienak Ipar Euskal herrian.



"Txori erresiñula""Maitia nun zara?".Metrikaz, errimaz eta doinuaz aparte, badira baladetan geroago kopla zaharretan ere atzemanen ditugun baliabide aipagarri batzuk: naturaren aipamenak,bihurkia (errepika),anafora eta maite nahiz gorroto dena izendatzeko zenbait sinbolo:usoa,urzapala,ainara,errexiñula,lilia,eguzkia,zitroina,izotza (karruna),etab.KOPLA ZAHARRAK.Zaharrak izatea ez du esan nahi gaurkotasunik ez dutenik,gaur egun oraindik ere bizi-bizirik baitiraute: usadio zaharretan oinarrituak,egiteko soziala dute,zenbait ospakizunetan abestekoak direlako.Santa Ageda eskean, Urte Zahar eta Berriaren mugan,Olentzeroren aipamenetan, inauterietan,sanjoanetan... Ospakizun horiek naturaren eta eguzkiaren zikloa dakarkigute gogora. Kopla zaharrek ere oroimenari esker eta errima-metrika eta musikak gogoratzeko eman duten erraztasunari esker iraun dute gure egunetara arte.Berezitasunak.Urtero eta jai batzuen inguruan kantatu izanak halako formula edo klixe jakin batzuk utzi ditu kopletan:hasierako agurra,santuaren edo jaiaren aipamena.Neurri eta doinu bereziak dituzte;bata bestearekin doaz neurria edo doinua. Baladetan bezala naturaren aipamenak ugari dira.Lehen puntuan izaten den aipamen horrek ez du inolako zerikusirik.Bertsoetan bezala,kopla zaharretako eskemak ere uzten dio lekua bat-batekotasunari.Santa Ageda eskean, adibidez, buruz ikasitako betiko formulak kantatzeaz aparte, atari bakoitzean familiari dagokiona asmatzen du bakarlariak,gero taldeak errepika egiten duela.Bertsoetako zortziko txikia, kopla txiki bikoitza baino ez da, neurriari eta errimari gagokienez.

Entradas relacionadas: