Literaturadeeuskera
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB
-ADITZA 1-Aditz laguntzailean -o- bokalaren aldeko aukera du egina: dot,dozu...2-Aditz-pluralgilea,beste euskalkietan tartekaturik doana usuenik,bizkaieraz azken puntuan doa eta -z da beti. (EB)dauZkagu / (B) daukaguZ 3-Iraganean,hirugarren pertsonaren morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da: (EB) zegoen / egoen (B). 4-Datiboekin agertzen diren formak (nori pertsona.morfemari eta predatiboari dagokienean) oso bereizten dira euskara batutik. Nor-nori: zait,zaik/-n,zaio,zaigu/ (B) jat(a),jak/.n,jako,jaku... Nor-nori-nork:dit / (B) deust. .ADITZONDOA. Aditzondoak sortzeko euskarak erabiltzen dituen hainbat atzizkitatik (-ka, -ki, -ro...), -to atzizkia oso berea du bizkaierak.Adb:(h)obeti,txarto,ondo,ederto,polito... -JOSKERA. 1.Erakuslea eta aditzondoak sarritan izenaren aurrera ekartzen ditu: (h)a etxea (etxe hura) 2.Bi zenbakaria izenaren aurrean zein ondoan: Gizon (h)aundi bi etorri dira. 3.Izenordain indartuak ageri dira berori galdegai denean: Zeuk gura dozuna egingo dogu. Zeuk esan legetxe egingo dogu. Ezaugarri lexikalak: Bere-bereak dituen hitz asko ditu hainbatean dagoeneko eskolaren eta komunikabideen bitartez euskaldun eskolatuetara ere zabaltzen ari dena: neba,ulertu,jazo,lar/larregi, laga,lepo,gutxi,bere(=ere),bage,barik,legez(=bezala),jagon,eroan,ostera...INDIKATIBO BALDINTZA.baldintza erreala.Guztiz gertagarria delako deritzo erreala. "Etortzen bazara,ikusiko duzu""Mendira joan behar banuen,gioz ibili behar nuen".Aleagizkoa.Bi motatakoa izan daiteke:-Etorkizunekoa:Hipotetikoa izan arren,betegarria gerta daiteke.Oraindik ere gertakizun delako darama etorkizuneko -ko(-go) atzizkia. "Zurekin joanGO BANINTZ,garaiz iritsiko nintzaTEKE. Hipotetikoaren ondorioa erabiltzen da euskaraz desira-perpausak egiteko "Ongi etorriko litzaidake atseden pixka bat."
Iraganekoa:Hipotesia izateaz gain,erabat irreala gertatzen da,sekula beteko ez dena.Aditzak ez darama -ko (-go) atzizkia,baizik partizipio burutua. "Garaiz etorri (izan) BALITZ,ikusiko zuKEEN(zuen). Baldintzazko indikatiboaren erabilera okerrak. Modu irrealak eta errealak nahastea eta baldintzaren ondorio ustela ematea.AGINTERA.-Aginduak emateko erabiltzen den aditz-modua da.Ia beti bigarren pertsonakoa,aurrean daukan hartzaileari/-ei bakarrik eman baitiezaieke agindua igorleak.Beti orainaldian eta normalean,perpaus-hasieran. "Ibil handi azkar. Joan zakizkit hemendik" -Gogora den euskaraz hirugarren pertsonan ere erabiltzen da agintera. "Etor dadila zure erreunua (dadin+-la). Ekin diezaiogun lanari (agintera zentzua 1.pertsona denean). Joan nadin hemendik astakeriak esaten hasi baino lehen (agint. zentzua, 1.perts.). -Aditz-partizipioarekin ere (aditza jokatu gabe)euskaraz aginduak eman daitezke.Eguneroko hizketan horrela egiten da. Ibili azkar. Joan hemendik. -Hainbat aditzekin agindu bera modu bat baino gehiagotara eman daitezkeela:forma trinkoz eta forma perifrastikoz. (forma trinkoa): Habil azkar. Zoazkit hemendik. Betor zure erreinua. Bihoaz/Doazela albait azkarren. Noan (goazen) hemendik astakeriak esaten hasi baino lehen. BERAZ, * hainbat aditzekin agindu eta mezu berbera forma bat baino gehiagotara eman daiteke:aginteraz (forma trinkoz eta konposatuz) eta subjuntiboz. -(1.perts.)goazen/joan gaitezen. -(2.perts)zatoz/etor zaitez. -(3.perts.)betor/etor bedi /datorrela /etor dadila. *Aginduak emateko ez ezik,besterako ere erabiltzen dira aginte-adizkiak;aholku eta erreguak egiteko,esate baterako.Adb: "Ez ezazu jan hori,gaixotu egingo zara eta!." "Etorri laguntzera,mesedez!"