Metodoaren diskurtsoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Metodoaren diskurtsoa: 1atala: Metodo baten beharra defendatzen du filosofian. Matematikak daukan ziurtasuna ikusirik, filosofian ere horrelako metodo bat lortu nahi du(ziurra, unibertsala, guztiz fidagarria). Metodo hori lortuko bagenu, eta dedukzioak eginez, egia ziur batetik beste egi guztietara Joan ahal izango ginateke. Horrela filosofia ziur bat eraiki ahal izango da. Metodo horrek egia absolutura eramango gaitu, errore-aukerarik egon gabe. 2.atala: Metodo horrek bete beharreko 4 erregela izan behar ditu: -1.erregela:Intuizioa edo nabaritasuna(ebidentzia): Egiaren irizpidea da. Gauza bera ere ez dugu egia bezala hartu behar nabaritasun osoz horrela dela jakin gabe. Gauza bat dudaezina denean nabaria da.Hau da,gure ezagumenak egin behar duen lehenengo eta funtsezko gauza da(argia eta berezia). Nabaritasunera intuizioen bidez heltzen da. Intuizioa ez da zentzumenek egindako ekintza, akto arrazionala hutsa baizik. Argitasuna:ideia bat argia da bere elementu guztiak bereizten direnenean. Berezitasuna:ideia bat bereizgarria da beste edozeinekin nahastezina denean. -2.erregela:Analisia(azterketa): “Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala”. Nabaritasuna ideia sinpleekin lor daiteke,beraz, ideia konplexuak sinple bihurtu behar dira analisia egin ahal izateko.-3.erregela:Sintesia(dedukzioa): Ideia zatitu eta gero birkonpondu behar da berriz. Dedukzioaren unea da. Dedukzioaren bitartez lortzen da sintesia. Arrazonamenduaren bitartez, premisa batzuetatik konklusio batera (edo batzuetara) ailegatuko gara. Inferentzia logikoa besterik ez da sintesia -4.erregela:Zerrendaketa(enumerazioa): “Zerrendaketa konplexuak eta berrikusketa orokorrak egin behar dira, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte”. Zerrendaketak analisia konprobatzen du;berrikusketak berriz, sintesia.// Metodo osoa nabaritasunean laburtzen da; lehenengo egian nabaritasuna lortu behar da(argia eta bereizgarria dena) eta honen gainean beste egi guztiak deduzituko dira. 3.atala: “behin behineko morala” ezarri beharko litzateke zientzia eta filosofia berri hori eraikitzen duen bitartean. Minimo batzuk jarri beharko lirateke jakiteko non mugitu behar dugun. Filosofia berri eta unibertsal hori eraikitzen dugunean jarriko dira behin betiko printzipio moralak eta etikoak, baina bitartean, moral “probisionala” besterik ez dugu behar .4.atala:zalantza metodikoa: orokorra: (unibertsala). Gauza guztiez zalantzak izan behar ditugu. Orain arte izandako ziurtasun guztiak zalantzan ere jarri behar ditugu. Metodikoa: Ez da eszeptizismo hutsa; ez du ezer suntsitu nahi; eraikitzailea da. Zalantza egia lortzeko baliabide bat besterik ez da. Filosofia eraikitzeko baliabidea besterik ez da. Horregatik esaten da metodikoa dela, hots, ez da muga bat, metodoa baizik(bidea). Teoretikoa: Zalantza teoria mailan bakarrik ematen da. Gogoeta filosofikoa besterik ez da (ez da suminetan edo jokabide etiko arloan ematen). 5.atala: Zenbait teoria fisiko eta biologiko aipatzen dira. Animaliak eta gizakiaren arteko ezberdintasunak aipatzen ditu. Baita ere, arimaz hitz egiten du. 6.atala: Zientziaren alde jartzen da; zientzia defendatzen da sutsu.

Entradas relacionadas: