San agustin
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB
Ezagutza teoriaBerarentzat kristau bihurtzea, norberaren buruarengana itzultzea da jainkoa gizakiaren barnean baino ez dugulako aurkituko eta egia barneko gizakian dagoelako.San Agustinek dio oroimenean, barnetasunaren zati batean, egia dagoela eta egia hori jainkoa bera dela; beste aldetik esaten du ere, jainkoa bera dela zoriona, baina jainko hori nire gauzarik barne-barnekoena baino barneagoa da. Beraz, egia eta zoriontasuna jainkoaren bidez daude erlazionatuta.San Agustinek, ezagutza teoriaren bitartez, antropologia dualista azaldu zuen. Gizakia gorputz batez baliatzen den arima dela hartu zuen definiziotzat. Gorputza materiazko printzipio ustelkorra da eta arima elementu materiagabea eta ustelezina da, maila handiagoko izatea eta gorputzari zenbait ematen diona ezagutza lortu ahal izateko. Arimaren banaketa egin zuen: behe mailako arrazoia, aldakorra dena, gauza fisikoak, zentzumenek hauteman dezaketena ezagutzen duena eta goi mailako arrazoia, ulergarria dena, jakinduria, eta hautemangarriak ez diren gauzak ezaguntzen duena.Arrazoizko ezagutza:Zentzumenen bidez hautematen dugunean, ez dugu ezagutza lortzen, sentipenak aldakorrak eta kontingenteak direlako, hau da, haren existentzia ez dela beharrezkoa eta benetako ezgutzak ezaugarri hauek euki behar ditu: arimak bere baitatik ateratzen ditu objetuen irudikapenak, objetu horiek zentzumenetan eragiten dituzten aldaketei dagozkienak; jarduera horretan, arima zentzumenen mundueri lotuta geratzen da.
Argiaren doktrina:Arimak aldaezinak diren objetuak ezagutzen dituenean (adibidez, objetu matematikoak edo axiomak) eta hortaz, ezinbestekoak eta betierekoak direnak, orduan lortzen daa benetako ezagutza deitzen duguna. Ezagutza ez dator sentipenetik, horiek kontingentea besterik ez dutelako ezagutzen; baina arimatik ez dator ere, erima betierekoa, aldaezina eta ezinbestekoa ez delako. Idei horiek, betierekoa, aldaezina eta ezinbestekoa izatea, egiazko ezagutza da eta egia hori jainkoaren gogoen baino ez dago. Gizakiak ideia horiek jainkoak esku hartu eta gizakiaren adimena argitzen duenean ezagutzen ditu.Egia bat bera da guztientzat eta filosofiaren eta erlijioaren bidez bila dezake gizakiak egia. Arrazoiaren eta fedearen eginkizunak jainkoaren bilaketa prozesuan hauek dira:ulertu sinesteko,
sinetsi ulertzeko. Honen azalpena hauxe da: hasieran arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen;gero, fedeak arrazoia gidatu eta agintzen du; eta era berean arrazaia fedearen edukia argitzen laguntzen du. Arrazoia eta fedearen elkarreko beharra dago, arrazoia ez delako nahikoa aginduria lortzeko, ez delako egiaz jabetzeko gauza.Gaizkiaren arazoa:Jainkoa izan bada; orduan , ¿zergatik eziztitzen da gizakia? Gaizkia ezin zaio jainkoari egotzi, maitatzea eta ez maitatzea kontraesana baita jainkoarengan. Agustinek plotinoren azalpena onartu zuen; alegia, gaizkia ez dela erreala, ongi eza baizik. Gaizkia ez da izate bat eta ez dago ontologikoki jainkoaren menpe. Jainkoa baino ez da perfektua, izatea.Agustinek hiru gaizki mota bereizi zituen: -Gaizki morala: aukeratzeko azkatasuna izatearen ondorioz bekatua sartu zen historian; horrela azaldu zuen Agustinek gaizki morala. Askatasunetik sortutako bekatu horren erantzunkisuna gizakiak baino ez du, inola ere ez jainkoak.-Gaizki fisikoa: minaren eta eriotzaren esperientzia gizaki izateari lotuta dago. Agustinek onartzen du gaizki mota hau erraz egotzi al zaiola jainkoari gizakiaren ikuspuntutik; izan ere, ez dugu jainkoaren ikuspuntua ezagutzen eta ez dakigu oinazea behar-beharrezko osagaia dela salbaziorako -jesusen heriotzan gertatu zen moduan, kristau teologiaren arabera.