Bero kantitatea

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

  1.3 ZIKLO TEORIKOA CARNOT-en zikloa. Hozteko makinaren ziklo teorikoa, motor termikoaren zikloaren alderantzizko norantzan gertatzen da. 1. A puntutik B puntura fluidoaren konpresioa gertatzen da: haren bolumena V1-etik V2-ra jaitsi eta presioa P1-etik P2-ra igotzen da. Fase honetan makinak konpresoreak jarduteko behar duen energia (W) hartzen du. 2. B puntutik C puntura fluidoaren likidotze edo kondentsazioa gertatzen da, presio konstantean ia; bolumena aldiz, V2-tik V3-ra jaisten da. Fase honetan, makinak Q1 bero kantitatea askatzen du iturri berora. 3. C puntutik D puntura fluidoaren hedapena gertatzen da. Bolumena V3-tik V4-ra pixka bat igo eta presioa P2-tik P1-era jaisten da. 4. D puntutik A puntura lurrunketa gertatzen da, presio konstantean, eta bolumena V4-tik V1-era igotzen da. Makinak Q2 bero kantitatea iturri hoztetik xurgatu eta hoztea gertatzen da. Fluidoak hasierako balioak berreskuratzen ditu (P1 eta V1), eta berriz has daiteke zikloa. Deskribatutako zikloari Carnot-en zikloa deitzen zaio eta hozteko makina baten ziklo erreala bertara zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta haundiagoa izango da bere errendimendua. Frigoria (fg) kilokaloria negatibo baten baliokidea da. Motor termikoetan errendimendu nozioa erabiltzen den bezala hozteko makinetan hozte efektu edo funtzinamenduko koefizientea (ef) erabiltzen da.
2. 5. GAIA HOZTEKO MAKINAK - BERO PONPAK 1.1 FUNTZIONAMENDU PRINTZIPIOA HOZTEKO MAKINA Hauek ere ziklo itxia dute baina motore termikoen alderantzizkoa Q2 bero kantitate bat hartzen du lurrungailu izeneko iturri hotz batetik eta Q1 bero kantitate bat askatzen du kondentsadore izeneko iturri bero batera. Nola Q1>Q2, hau dena gertatzeko, bejarrezkoa da W energi kantitate bat ematea sistemari. MOTORE TERMIKOA Honek ere ziklo itxia du hau da, zikloa amaitzean motorea hasierako baldintzatara itzultzen da. Une batean motoreak Q1 bero kantitatea jasotzen du energaitik eta gero Q2 bero kantitatea uzten dio inguruari. Nola Q1> Q2, desagertzen den bero edo energia termiko hori L lau mekaniko bihurtzen da
1.4 ESKEMA OROKORRA Motor Elekrikoa 1. Konpresorea: Bere eginkizuna bikoitza da. A) Alde batetik lumuna denfluidoa konprimatzen du P¡ V! T¡ b) Bestalde fluidoaren higidura errazten du zikloan zehar. Konpresorea arraste motor batek mugitzen du, sistemari eman zaion W energia kontsumitzen duena.2. Fluido frigorigenoa KONDENTSADOREAN sartu eta likidotu egiten da aire naiz uraren zirkulazioaz. Fase honetan Q1 bero kantitatea askatu edo uzten du V! Eta P- kte mantenduz. 3.- METAGAILUAN kondentsadoretik datorren fluido frigorigenoa gordetzen da; hemendik lurrungailua elikatzenda HEDAPEN BALBULAREN bitartez; fluidoa hedatu egiten da P! Eta V¡ 4.- LURRUNGAILUA fluido frigorigenoa lurrun bihurtzen da; horretarako Q2 beroa ganbaratik hartu eta hoztea eragiten du; P- eta V¡ Lurrungalutik irtetean, fluido frigorigenoa ziklo berria hasteko hasierako baldintzetan dago. Hotza fluido frigorifeno baten lurruketa bidez sortzen da normalean. Fluido hauek presio eta tenperatura jakin batzuetan kondentzazio edo lurrunketa bidez egoera batetik bestera (likido-gas) pasatzen diren sustantziak dira. Fluido frigorigenoek baldiztza batzuk bete behar dituzte. - Ez dute toxikoak izan behar. - Ezin dira oso sukoiak edo eztanda eragiteko modukoak izan. - Ihes errazak sortzea eragozteko moduzko bizkozitatea izan behar dute. - Ez dute metadentzat komosiboak izan behar. Hala eta guztiz ere, orain arte erabilitako fluido hauretako askok, ez dituzte industrian erabili ahal izateko eskakizunak betetzen. - Propanoa eta butanoa: Merkeak baina arriskutsuak, sukoitasun handia dutelako. - Sufre dioxidoa (SO2) eta R113 freoia: toxikoak dira. - Klorofluro karbonokoak (CFC): Ozono geruzari kalte egiten diote. Hidroklorofluro karbonakoak (HCFC) erabiltzen dira batez ere gaur egun.BERO PONPAK "Kondentsadorean askatutako beroa,espazio jakin bat berotzeko aprobetxa dezakeen hozteko makina da" FUNTZIONAMENDU PRINTZIPIOA Hozteko makinarentzat azaldu dugun berbera da; dseberdintasun bakarra, lortu nahi den helburuan datza: -Hozteko makinak, lurrungailuan hozte efektu bat sortzea du helburu eta horretarako bakarrik proiektatzen da. -Bero ponpak, lurrungailuan hozte efektu bat eta kondentsadorean berotze efektu bat sortzea du helburu eta kondentsadorean berotze efektu bat sortzea du helburu eta bi helburuetako proiektazen da.

Entradas relacionadas: