Bigarren industria iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

3ALDAKETAK EKONOMIKOAK BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA
1870tik aurrea, industrian beste eraldaketa bat gertatu zen, horri Bigarren Industria Iraultza esan zitzaion. Estatu Batuetan eta Alemanian hasi zen eta aldaketa teknikoak eta lanaren antolaketari lotutako aldaketak ekarri zituen .
ALDAKETA TEKNIKOAK
Aldaketa teknikoen oinarria energia- iturri berriak erabiltzea izan zen:
Elektrizitatea: argitzeko eta motorrak mugitzeko erabili zen, batez ere metagailua eta transformadorea asmatu zirenetik. Horiei ezker, elektrizitatea eraman ahal izan zen.
Petrolioa: motorrak mugitzeko erabili zen. Petrolioaren deribatuak erabiltzen ziren, gasolina eta gasolioa .
ALDAKETAK LANAREN ANTOLAKETAN
Fordismoa Henry Fordek abiatu zuen automobilen fabrikan. Fabrika handietan serieko ekoizpena egitea izan zen. Langileak eginkizun bakar batean espezializatzen ziren.
Taylorismoa Frederick Taylorek aplikatu zuen. Lanaren denbora aurrezteko modua aztertu zuen, langileen alferrikako mugimenduak baztertuz. Fabrikan langileen joan- etorriak kendu zituen, produktuak langileengana eramaten zituzten uhal garraiatzaileak jarrita. Kateko lana sortu zuen. JARDUERA EKONOMIKOEN GARAPENANEKAZARITZAKO HOBEKUNTZAK
Hobetu egin ziren hainbat faktoreri esker:
Motor elektrikoek, gasolinazkoek edo gasoliozkoek mugitutako makina berriak agertu zirenez, ekoizpenak gora egin zuen.
Ongarri kimikoak eta pentsuak eginda, hazi egin ziren nekazaritzako eta abeltzaintzako etekinak.
Jakiak pasteurizazio, ontziratze eta izozte bidez kontserbatu ziren eta horrela, gehiago irauten zuten.
Garraioetan egindako hobekuntzei esker, merkatu eta bizkortu egin ziren jakien banaketa.
GARRAIOEN ETA KOMUNIKABIDEEN GARAPENA
Garraiobideak asko aurreratu ziren, trenbideei, tranbiei eta metroei elektrizitatea aplikatzean. Eztanda motorrari esker, automobila sortu zen (1886) eta fabrikak ireki ziren Estatu Batuetan eta Europan.Nabigazioa ere hobetu egin zen, eta abiazioa hasi zen. Lehenengo hegazkin- hegaldia Wright anaiek egin zuten 1903an, eta 1909an Blériot frantsesak Mantxako kanala zeharkatu zuen.
Garraioko azpiegiturak hedatu egin ziren eta lurralde-integrazio handiagoa lortu zen gainerako herrialdeetan. Panamako kanala amaitzean distantziak txikiagotu eta jaitsi egin ziren Ozeano atlantikoaren eta Ozeano Barearen arteko garraioen kostuak.
Komunikabideek aurrerapena izan zuten hainbat asmakizuni esker: telefonoa (Bell, 1876), fonografoa (Edison, 1877), irratia (Marconi, 1906).
BARRUKO ETA KANPOKO MERKATARITZAREN ZABALKUNDEA
Barruko merkataritza ekoizpena aurrera ateratzeko sustatu zen. Estatu Batuetan, bestelako merkataritza- establezimendu batzuk sortu ziren: erostetxe handiak, produktu merkeen sorta zabalekin. Salmentak sustatzeko, publizitatea, postaz erostea eta merkealdiak erabili ziren.
Kanpoko merkataritza mundu osoan zabaldu zen garraioak hobetu eta industria produkzioak gora egin zuenez gero. Merkatuak behar zirenez, herrialdeen arteko lehia handiagotu egin zen. Merkataritza protekzionismoa eta inperio kolonialak sortzea sustatu zuten, lehengaiak lortzeko eta produktuak saltzeko .
”KAPITALISMO HANDIAREN” GARAPENA
Makina eta fabrika berriak finantzatzeko kapital handiak behar zirenez, sistema kapitalistaren beste fase bat sortu zen, kapitalismo handi izenekoa. Enpresen eta finantzen kontzentrazioa izan zen nagusi:
Enpresa kontzentrazioaren bidez, lehia suntsitu eta merkatua menperatu nahi zen. Enpresa pilaketen mota nagusiak hauek izan ziren:

Entradas relacionadas: