Lehia monopolista

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Jakina, zenbat eta errazagoa izan ekoizleek ekoizpena handitzea edo enpresak industria jakin batera sartzea, orduan eta azkarrago desagertuko dira aparteko mozkinak merkatu horretan. Epe luzean, merkatua egonkortu egingo da ez galerarik ez aparteko mozkinik sortzen ez den mailan, hau da, ekoizpen kostu guztiak estali eta mozkin arruntak soilik lortzen diren mailak egonkortuko da. Mozkin arruntak kostutzat hartzen dira edozein merkatu egituratan. Enpresariaren ordainsari arruntaren kostua guztizko kostuan sartzen da.MONOPOLIOA: LEHIA EZ-PERFEKTUAREN MUTURREKO KASUA. Merkatu batean, ekoizlea edo ekoizleak prezioan eragin nabaria izateko bezain handiak baldin badira, lehia ez-perfektuko merkatua dela esaten da. Horrelako merkatuetan, ekoizleek prezioa ez dute kanpoko datutzat onartzen, eskaintzaileek beraiek esku hartzen dute prezioa zehazteko. Merkatu mota horretan, muturreko kasua monopolioa dugu. Munduan ez dago lehia perfektuko merkatu askorik. Normalean, lehia perfektuaren baldintzetakoren bat ez da betetzen; adibidez, ohikoa da enpresek salrtzen dituzten ekoizkinak guztiz homogeneoak ez izatea. Litekeena da funtzio bera izatea, baina ekoizkinen artean ezberdintasunak egotea, ondasuna ekoizten duen enpresaren eraginez./Beste alde batetik, enpresa berriek oztopo asko izan ohi dituzte zenbait merkatutan sartu ahal izateko. Batzuetan, ez dutelako merkatu horretan sartzeko beharrezko teknologiarik, eta, beste batzuetan, zaila izaten zaielako zenbait ekoizpen faktore lortzea. Halaber, ohikoa izaten da enpresek prezioaren gainerako kontrol pixka bat izatea. Horrelakorik gertatzen bada, lehia ez-perfektuko merkatua dela esaten da.





Merkatua monopoliokoa bada, ez dira bereizten industriako eskariaren kurba eta enpresak aurre egin beharreko eskariaren kurba. Kontuan izan behar da monopolioa -monopolioan jarduten duen enpresa- industria bera dela. Beraz, enpresak eskariaren kurba bakarraz arduratu behar du: merkatuko eskariaren kurbaz. Monopolio egoeretan, enpresak -monopolioak- aurre egin beharreko eskariaren kurba eta ekoizkinaren merkatuko eskariaren kurba bat bera dira,
Monopoliaren funtzionamendua: Monopolioaren funtzionamendua aztertzeko, eman dezagun adibide bat. Merkurioa ekoizten duen enpresa monopolista batek aurre egin bejarreko eskariaren kurba eta merkatuko eskariaren kurba berdinal direlarik -saltzaile bakarra denez-, honakoegoera izango du: ekoizpen bolumen jakin bat (20 milioi tona) saldu nahi badu, prezio jakin batean (100 e tona bakoitzeko) besterik ez du lortuko saltzea; ekoizpen bolumena handitu nahi badu, berriz, salmenta prezioa merketu beharko du. Monopolistak kontuan hartu behar du prezioa zenbat eta garestiago izan, orduan eta kantitate txikiagoa eskatuko dutela, malda negatiboko eskaera kuba bati egin behar bitio aurre./Monopolio asko daude; esaterako, Renfe posta zerbitzua, hiri bateko garbiketa enpresa, edo mineral jakin bat erauzten bakarra den meatzaritza enpresa bat. negatiboko eskaera kuba bati egin behar bitio aurre./Monopolio asko daude; esaterako, Renfe posta zerbitzua, hiri bateko garbiketa enpresa, edo mineral jakin bat erauzten bakarra den meatzaritza enpresa bat. MERKATU OLIGOPOLISTIKOAK ETA LEHIA MONOPOLISTIKOA. Merkatu oligopolistikoak. Merkatu oligopolistikoetan saltzaile (eskaintzale) gutxi eta erosle asko daude, eta saltzaileek eskaintzen dituzten ekoizkinak nahiko homogeneoak dira.

Entradas relacionadas: