Masa zenbakia

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,35 KB

GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA: James Chadwick 1891-1974 oinarrizko beste partikula bat aurkitu zuen nukleo barruan:neutroia, ia protoiak besteko masa duena baina karga elektrikorik ez duena.

Nukleoa:
Atomoaren parte zentrala.Bertan protoiak eta neutroiak daude:
•Protoia deritzon partikulak 1.6 x 10
-19 C-eko karga elektriko positiboa du, eta masa 1.67x 10-27 kg-koa.
•Neutroia izeneko partikulak ez du kargarik eta haren masa protoien masaren berdina da.

•Geruza:
Atomoaren kanpoaldea, non elektroiak dauden. Elektroien karga elektrikoa negatiboa da, eta protoien kargaren balio absolutu bera du elektroien masa --- 9.11 x 10-31 kg ----
protoiena baino 2000 aldiz txikiagoa da

Orbitalak: Nukleoaren inguruko eskualdeak dira, eta haietan nahiko handia da energia kantitate jakineko elektroiak aurkitzeko probabilitatea.
1.2 Zenbaki atomikoa era masa - zenbakia:
•Zenbaki atomikoa,Z, protoien kopurua da, eta elementuaren bereizgarriena.
•Masa-zenbakia,A, nukleoien kopurua da;hau da, atomoaren nukleoan dauden protoien eta neutroien kopuruen kopurua.

Entradas relacionadas: