Histori

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 83,21 KB

227-233:
1. BERREZARRITAKO ERREGIMENAREN OINARRIAK: 1868ko iraultzak ez zuen monarkia egonkorrik ezartzerik lortu; ez zuen gizartearen arazoa konpondu ere, antolatutako mugimendua sortu baitzen lehenengoz eta herritarrengan parte hartzeko kontzientzia piztu zuen. Benetako burgesia falta zen Espainian, batasun-kontzientziaduna, gizarte-sistema ziurtatzeko gai izango zena. Horrez gain, herritarren masa eta agintarien klaseak bereizi egin ziren. Horrela hasi zen Berrezarkuntza deritzon garaia. Borboien dinastia berrezartzea eta dinastia horri eusteko beharrezko baldintzak sortzea esan nahi zuen horrek; hots, moderantismo liberalik puruenera itzultzea, baina kanpotik aldatuta.

1.1 Borboien dinastiaren itzulera: Pavia jeneralaren kolpearen ostean (1874ko urtarrilak 3), Serrano jenerala jarri zen gobernuburu eta gerra karlista amaitzera bideratu zituen ahalegin guztiak. Goi eta erdiko mailetako ofizial alfontsotarrek protagonismo handiagoa hartu zuten eta, aldi berean, burgesia kataluniarra eta itsasoaz haragoko negozioari loturiko zirkuluak Borboien dinastia berrezartzearen aldeko presio-taldea osatu zuten.
Abenduaren 1ean Alfontso printzeak, hamazazpigarren urtebetetzea tarteko, manifestua irakurri zion nazioari Sandhurst-eko (Ingalaterra) akademia militarretik; Canovasek idatzitako manifestuan zioen Espainiaren arazoetarako irtenbide bakarra, "langileen klaseetatik klaserik gorenetara", tradiziozko monarkia berrezartzea zela. Canovas del Castillo, aukera horretako lider argia, jazarraldi gehiagoren aldekoa ez zen arren, 1874aren amaieran Martinez Campos jeneralak Sagunton soldadu-brigada baten aurrean Alfontso XII. Espainiako Errege izendatu zuen, eta armadaren gehiengoaren babesa lortu zuen berehala. Canovasek Isabel II.a babestu zuen burgesiari dei egiten zion, Alfontso XII.aren tronuari eutsi ziezaion berriro. Horrela hasi zen Berrezarkuntza, 1868 baino lehenagoko erregimen moderatu liberala berrezarri asmoz.
        
1.2 Canovas del Castilloren lehenengo neurriak:
Canovas gobernuburu izan zen Martínez Camposen kolpearen ostean, eta monarkiazale guztiak Alfontso XII. errege izango zenaren inguruan adiskidetzea lortu zuen. Azkenean, Erregea 1875eko urtarrilaren 14an sartu zen Madrilen, denon arteko bizikidetasunaren bideratzaile gisa. 1875ean erregimen berriak hartu zituen lehenengo neurriak Elizaren babesa lortzera zuzendu ziren, ¡raultzaren garaian jasandako erasoek urrundu zutenez gero; aurreko urteetan loratu ziren oposizioko egunkariak etetea, polizia berria eta auzitegi bereziak ezartzea inprimategietako delitueta rako, Armada laguna lortzea Seiurtekoak ezabatutako agintariak berriro hartuz, era funtzionarioen artean garbiketa egitea, probintzietako dipu- tazioetako eta udaletako karguak berrituz. Gainera, gerora altxamendu militarrik ez izateko, Canovasek defendatzen zuen bizikidetza jarraitua hautsiko zutelakoan, Erregea ez zen mekanismo politiko eta konstituzionalaren gakoa soilik izango aurrerantzean, Armadaren buru gorena ere izango zen, agintari militar gorenak mendean hartzea ziurtatzeko. Urratsak egin ziren iparraldean karlisten kontrako gerra zibila amaitzeko, eta 1876an amaitu zen. Kubako auzia ere 1878an amaitu zen nolabait, Zanjoneko Bakearekin

1.3.Eratzeko prozesua:
Gorteek Konstituzio berria prestatzeko deialdia sufragio unibertsalaren bidez egin zen, indarreko legedia betez, baina tramite hutsa izan zen, botoak hartzeko sistema antolatuta zegoenez gero. Konstituzioaren proiektuaren eztabaida malgutasunez formulatu zen, programa liberalak sartzeko moduan. Eztabaidak hasi baino lehen, Canovasek funtsezko iritzi zion premisa batzuk ezartzeari, monarkia alderdi politikoen gainetik ipintzeko, eta monarkiaren balioaren eta ahalmenen inguruko eztabaidarik izatea eragozteko; lehendik barruko konstituzioa izan beharra zegoela argudiatu zuen, edozein Konstituzio idatziren oinarri izateko, edo, bestela esanda, oinarrizko erakundeak zeudela -Monarkia eta Gorteak-, edozein testu idatziren aurretik eta gainetik.
Lehenengo hauteskundeetan, 1876ko urtarrilean, aukeratu ziren diputatuen % 90 haren alderdi liberal-kontserbadorekoak izan ziren.

1.4.1876ko Konstituzioa:
Jarraitzaileen gehiengo horrekin eta Kongresuak Konstituzioa prestatzeko oinarria izan ziren suposizio horiek onartuta ("Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute, Erregearekin"), artikuluak berehala onartu ziren, eztabaida gutxirekin, erlijioaren gaiari buruzkoak kenduta. Kongresua zatitu egin zen, batasun katolikoaren aldekoak eta 1869ko Konstituzioaren ildokoak; azkenean, formula eklektikora heldu ziren, denak ase nahian.
1876ko Konstituzio laburrean, laurogeita bederatzi artikulu baino ez, aginteak ez zeuden ondo banatuta, monarkari ematen zion-eta Gobernuko burua izendatzeko ahalmena; azaletik aitortzen zituen oinarrizko askatasun politikoak; bi ganberatako parlamentua ezartzen zuen, eta Senatuak gehienak berezko eskubidez edo bizi artean ziren senatari. Konstituzioak, era berean, Estatu konfesionala zela zioen, pribatuan beste erlijio batzuetakoak izatea onartu arren. 1876ko ekainaren 30ean atera zuten eta 1931ra arte egon zen indarrean.

·1.5.Cánovasen sistema politikoa: txandakatzea eta alderdi-bitasuna:
Konstituzioa onartu eta gero ekin zion Cánovasen sistemak bi oinarritan eutsita: burujabetza partekatua, Erregearena eta Gorteena, eta konstituzioaren legezkotasuna onartzen zuten alderdi ofizialak. Eredu ingelesaren miresle, Cánovasek uste zuen beharrezkoak zirela Konstituzioa errespetatuko zuten bi alderdi irizpideak biltzeko eta Gobernuan txandaka aritzeko. Handikien alderdiak zango ziren, masa-partiduekin zerikusirik gabe, eta alderdi horietako diputatuek beteko zituzten Kongresuko jesarleku gehien-gehienak. Bi alderdi horiek herrialdeko klase politikoa osatzen zuten burges garrantzitsuen hautesleriak babestuko zituen, 1878ko hauteskunde-legeak zentsuko sufragioa berrezarria zuelako eta, ondorioz, biztanleen % 5ek besterik ez zuten parte hartzerik izango.
Printzipio horien arabera, Cánovas, alderdi liberal-kontserbadorearen buruak -goi mailako burgesia lurjabeko diputatuak, goi mailako funtzionario militar edo zibilak eta batez ere Iberiar penintsularen hegoaldeko handikiak- kontrasterako dinastiako ezkerraren haritik egituratuko zen alderdia behar zuen eta, hartara, Sagasta buru zuen alderdi liberal-fusio- zale berriari deitu zion -1869ko Konstituzioari eta Amadeo I.ari botoa emandako progresista eta demokratek hezita-.

·1.6.Zentralismoa eta kontrol ideologikoa:
Legegintzako jardunean nabarmenena hertsatze politikoa, agintekeria eta zentralismo politiko-administratiboa izan ziren, herritarren kodeak eta berdintasun juridikoan islatuta.
Lehenengo egiaztapena 1876ko uztaileko lege baten bidez, euskal probintzietan foruak indargabetzea izan zen (legeak zioenez, antzinako foru- araubidea erreformatuko ziren). Foruak indargabetzeko jarraitutako prozedurak gerra nork irabazi zuen erakusten zuen: Cánovasek foru aldundietako ordezkariei jakinarazi zien Gorteetan lege-proiektua proposatzea erabaki zuela, soldadutza egiteko eta Estatuko aurrekontuetan ezarritako diru-ekarpenak ordaintzeko eginbeharrak probintzia guztietara hedatzeko.
Ardatza Madrilen zuen zentralismoa nabarmen geratu zen probintzietako diputazioak eta udalak berrantolatu zirenean. Herritarren parte hartzea murriztu zen kargudunak hautatzeko orduan, jabedunen esku utziz; erabaki zen 30 000 biztanletik gorako herrietan (probintzietako hiriburu ia guztiak eta beste hiri batzuk) alkateak Erregeak izendatuko zituela, hots, Gobernuak jarriko zituela, eta probintzietako eta udaletako aurrekontuak Gobernuak onartu behar zituela.
Bigarren, inprimatzeko askatasuna murriztu zen 200 orrialdetik beherako inprimakiak, aldez aurretik zentsuratzea ezarrita, alegia, foileto eta egunkari guztiak estatuaren kontrolpean egotea. Horrez gain, erregimenak Elizarekin harreman onak berrezartzeak Elizari liburu guztiak moralari eta ohitura onei zegokienez zentsuratzeko ahalmena ekarri zuen, besteak beste, eta, ondorioz, argitalpen guztiak, modu batera edo bestera, araututa zeuden. Inprentari buruzko 1879ko legeak Berrezarkuntzako sistema politiko eta sozialaren kontrako edozein eraso, baita zalantza bera ere, delitu bihurtu zuen.

Txandakatzearen formula politikoak, hauteskundeak manipulatzeari esker, aukera ematen zien bi aldcrdiei gobernuan modu baketsuan txandaka arirzeko. Horrela, aldez aurretik ituntzen zen faltsutzea. Faltsutze iraunkorra onartzeak uko egin ezinekoarekin ez ezik -Koroa eta Konstituzioa-, planteamendu ekonomiko eta sozial batzuekin ere bat etortzea zekarren; hau da, produkzio-sistema kapitalista eta jabetza pribatua defendatzearekin eta goitik behera jardun behar zuen sistema politikoarekin.
Madrilen zentratutako bi alderdiren lidergoak eta, Espainia landatar pobretuan garrantzi ekonomiko eta sozial izugarria zuen jauntxokeriazko jardunaren bidez kontrolatutako tokian tokiko aginteak bermatzen zuten sistema. Horrela, bada, jardun politikoan parlamentu "egokia” bilatu behar zen, borondate nazionala faltsutuz. Formula Gobernuak onirizten zien hautagaiak ageri ziren zerrenda osatzea zen. Hautagai ofizial haiek ia ziurtatuta zuten irabaztea, hauteskundeak egin aurretik. Hitzarmena ezinezko edo zalantzazkoa zenean, emaitzak jarritako helburuetatik ez urruntzeko egiten zen presioari iruzur zeritzon, hertsatzea, indarkeria, iruzurra, botoak erostea, eta abar aplikatzen zirenez gero.
1.8 Jauntxokeria:
Jauntxokeria XIX. mendearen erdialdetik XX.aren lehen herena bete arte Espainian azaleratu zen egitate soziopolitikoa izan zen; gizartean eragin eta ospe handia zuren pertsonek agintea kontrolatzen zuten eremu jakin batzuetan, batez ere eremu landatarreran. Antzinako jauntxoen harremanen hondakina zen, eta jauntxoek nekazariak mendean hartuta zituen, haien bizitza eta ondasunen benetako jabeak bailiran.
Jauntxoak, printzipioz, eremu geografiko, ekonomiko edo sozial jakin batean errotuta zeuden, gizarte itxi hartan nagusi ziren (sarritan bakarrak) eta Estatuaren aurrean gizarte horren bitartekariak ziren herri edo eskualde-mailako elite bateko kideak ziren. Funtzionarioa edo diputatua trukagarriak ziren eta, azken batean, Madrilen mende zeuden bitartean, jauntxoak han irauten zuen, bere eremuan tinko, Erregimen Zaharretik Berrirako aldaketaren prozesu historikoa artean erabat gauzatu gabe zegoen errealitatearekin harremanetan jartzeko aginte politiko zentralak zuen benetako solaskide bakarra zelarik. Herrian itzal handi koenak ziren ez aberatsenak halabeharrez eta, diputatu lerrokatu edo ofizialaren aldeko botoak biltzen eta hauteskundeak moldatzen zituz ten. Zegokien gobernadore zibilarekin edo Madrilgo pertsonaiekin harremanetan, mesedeak eta opariak banatzen zituzten botoen truke; jaun eta jabe ziren landetako auzietan eta jarraitzaileen babesaren sortzaileak.
1.9 Erregimenaren bilakaera:
1885ean Alfontso XII.a hil zen, era erregimenak jarraitzea arriskuan geratu zen. Praxedes Mareo Sagastak, 1881etik 1883ra gobernua osatura zegoenak, akordioa adostu zuen Canovasekin alderdiak txandakatzea bermatzeko, El Pardoko Itunean. Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetza hasi zen horrela. 1902ra arte iraun zuen, orduan hartu zuen eta tronua Alfontso XII.aren hil osteko semeak hamasei urterekin.
Urte horietan bi alderdi dinastiazale nagusiak txandakatuz joan ziren: Canovasen aldekoak eta Sagastaren aldekoak, kontserbadoreak era liberalak, bakean txandakatu ziren gobernuan. Erreginak erakunde-orekari eutsi zion, baina lekukotza guztietan Sagastarekin konfiantza berezia zuela diote, haren erreformak sustatu eta babestu zituela.
Sagastak bost bider osatu zuen gobernua 1901ean erretiratu arte, eta haren gobernupean hainbat lege onartu ziren, erregimena nolabait demokratizatu zutenak: bilera- eta adierazpen-askatasunaren legea 1881ean, prentsa-legea 1883an, sindikatu-askatasuneko legea 1887an eta, garrantzitsuena, gizonezkoen sufragio unibertsala sartzea, 1890ean.









258-261:

6-98KO HODAMENDIA:
6.1 Espainiako itsasoz bestaldeko inperio koloniala:
Amerika kontinentala XIX. mendearen hastapenetan galduta, Espainiako inperio kolonialaren azken hondarrak gelditzen ziren: Kuba eta Puerto Rico, Karibeko bi uharte handiak; Filipinak Mendebaldeko Ozeano Barean eta itsas horretan zehar sakabanatutako uhartetxo eta artxipelago txikien multzo bat. XIX. mendearen bigarren zatian hasi zen lurralde horiek metropolitik bereizteko prozesua.

Puerto Rico eta Kubako egoerak ezaugarri kolonial bereziak zituen: uharte biak, Estatu Batuetatik oso gertu zeuden, bizitza ekonomikoa esportaziorako nekazaritzan oinarrituta zeukaten, eta kanabera-azukrea eta tabakoa ziren ekoizpen nagusiak. Irabazi-jario iraunkorra eskaintzen zioten Espainiako ekonomiari.
Haro guztia gertatzen zen Madrilek kolonia horiei ezartzen zizkien muga-zerga gogorrei esker. Merkatu gatibua zen: Gaztelako irin garestiak eta Kataluniako ehunak erosi beharra zeukaten, eta, 1870etik aurrera, ezin zuten azukrea Europara esportatu. Gainera ez zuten autogobernu-ahalmenik bat ere.
Mendekotasuna metropoliak betetzen zuen zereginagatik soilik mantendu zen: soldaduekin eta administrazioarekin esklabotza bermatzen zuen oligarkia oso txikiaren onurako.
Filipinetako artxipelagoan, ordea, espainolak oso urriak ziren eta inbertitutako kapitalak ere ez ziren esanguratsuak. Hiru mendetan zehar uharteen jabetza mantendu zen indar militar ez oso handiari, eta hainbat erlijio-ordenak bertan izateari esker.
6.2 Insurrekzioaren eragileak:
1968an autonomiaren aldeko mugimenduak hasi ziren Kuban, Manuel de Céspedes-ek gidatutako herri-matxinadarekin. Altxamendu horrek hasiera eman zion esklabotza landaketetan eta azukre-etxaldeetan abolitzeko eta autonomia politikoaren aldeko borrokari. Une haietan errepublikano federalistek metropolian defendatzen zutenaren antzeko autonomia aldarrikatzen zuten. Ipar Amerikako ereduak eta bultzadak eragina izan zuen insurrekzioan, han, Sezesio-gerraren ostean, esklabotza abolitu baitzen.
Halaber, AEBk Karibeari buruz zeukan proiektu hegemonikoak Espainia bigarren mailako potentzia bezala bertatik baztertzea eskatzen zuen.
Hamar urteko gerrak 1878ra arte iraun zuen, eta Zanjóneko Bakearekin amaitu zen. Martínez Campos jeneralak Kubari autogobernu moldeak emateko kompromisoa hartu zuen. 1879ko hilabete batzuetan berriro borroka saio batzuk gertatu ziren Orienten,“gerra txikitxoa” esan zioten, eta iraungi egin zen baliabide eskasiagatik. Orduan, Kubako Alderdi Liberala sortu zen: burgesia kreolaren sektoreak ordezkatzen zituen. Haren aurrean, beste sektore bat, azukrearen latifundistak, erreforma mota guztien aurka zeuden.
Puerto Ricon antzeko prozesua gertatu zen. Zanjóneko Bakeak emaitza urriak ekarri zituen: esklabotzaren abolizio formala soilik lortu zen 1973an, Lehenengo Errepublikarekin. Ondoko hamarkadan, autonomiaren aldeko asmoak zapuztu ziren Liga Nazionalean bildutako azukrearen oligarkiak eta Itsasoz bestaldeko Zirkuluek bideratutako erreakzioarekin. Azkenean, Antonio Maurak 1893an aurkeztuko zuen autonomia-proiektua beranduegi iritsi zen, eta, gainera, atzera bota zuen Espainiako Parlamentuak.
6.3 Independentismoa erradikalizatzea:
1892an José Martík Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zuen, independentziaren aldekoa. 1895eko Kubarako autonomia lege berriaren proposamena berandu iritsi zen, eta urte hartatik aurrera gerra areagotu zen José Martí, Máximo Gómez eta Antonio Maceoren gidaritzapean. Espainiak Weyler jenerala bidaltzeak, eta horrek ezarritako errepresio-politika gogorrak, ez zuen borrokaren garapena galarazi. Filipinetan, insurrekzioa hasi zen bertako talde batzuek Espainiako administrazioarekin eta erlijio-ordenen gehiegizko agintearekin atsekabetuta. José Rizalek Liga Filipina sortu zuen oso programa sinple batekin:espainolak eta erlijio-ordenak botatzea eta haien latifundioak konfiskatzea, modu horretan, independentzia lortzeko. Polavieja jeneralak
Rizal atxilotu eta hil egin zuen, baina beste buruzagi batek, Emilio Aguinaldok, eutsi zion insurrekzioari, eta Espainiako gobernua behartu zuen soldatu talde berriak bidaltzera, Fernando Primo de Rivera jeneralaren agintepean.
1897an aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren: Cánovas desagertu zen, AEBko presidentea aldatu zen. Ordurako Kubako eta Filipinetako independentziaren aldeko buruzagiek harreman estuak zituzten Ipar Amrikarrekin.
6.4 Gerra eta porrota:
Sagastaren gobernua autonomia zabala onartu beharra zegoela sinistera iritzi zen. Baina, une horretan, AEBk esku hartu zuen zuzenean gatazkan. Hearst eta Pulitzer egunkariek bideratutako prentsa-kanpainek iritzi-publikoa mobilizatu zuten Espainiako kolonialismoaren aurka.1898ko otsailean Maine korazatuaren leherketa aitzakia hartuta Kariben eta Filipinetan garatuko zen gerra-deklarazioa egin zuten AEBk. Cavite eta Manila, Filipinetan, eta Santiago,Kuban. Hiru porrotek Pariseko Bakea ekarri zuten. Bake-hitzarmenean, Espainiak Kubari agur egin eta Filipinak, Puerto Rico eta Guam uzten zituen. Horretaz aparte, Espainiako jabetza bermatzen zen itunean aipatzen ez ziren beste lurralde guztietan. Honako hauek ziren: Ozeano Barearen hiru artxipelagoak: Mariana uharteak, Karolinak eta Palaos, eta, testuan sartu ez zirenez, hutsegite bategatik beharbada, Sibutú eta Cegayán uharteak ere.
Dena dela, ondasun horiek bi urte besterik ez zuten egin Espainiaren esku.Uharte horiek saltzea izan zen Espainiako inperioaren galeraren azken gertaera, askotan ahaztu egiten bada ere. Hainbeste porrotek eragindako etsipenaren ondorioz, eta Alemaniaren ekimenez, germaniarrak beste potentzia kolonialekin lehian jarraitzeko interesatuta baitzeuden, Espainiak Marianak, Karolinak eta Palaos uharteak saltzeko negoziazioei ekin zizkion, eta 1899ko ekainaren 30eko hitzarmen hispano-alemanarekin burutu zen salerosketa.
Urte eta erdi beranduago, 1900eko azaroan, hitzarmen hispano-iparramerikar batek zuzendu zuen 1898ko akatsa eta Sibutú eta Jolo-ko Cagayán uharteak AEBren jabetza izatera pasa ziren, Espainiako gobernuari 100 000 dolar ordainduz.
6.5 Hondamendiaren ondorioak: 98ko krisialdia:
Espainiako Inperioaren azken hondakinak galtzeak ez zuen ikuspegi ekonomikotik hondamendirik ekarri; alderantziz, gerraren finantziazioak bidea eman zion Fernández Villaverde ministroari zergetan eta zor-jaulkipenean erreforma batzuei ekiteko. Horrek Ogasuna onbideratzeko bidea eman zion eta, lehenengo aldiz, superabita izango zuen estatuak XX. mendearen hasieran. Kapital kopuru garrantzitsua ere itzuli zen eta, beste aldetik, ez ziren Latinoamerikako merkatuak galdu.
Dena dela, gerrako porrotak eta 50 000 borrokalari galdu izanak astindu sakona eragin zuen Espainiako gizartean. Politikariek, hala nola Silvelak ,errepublikanoa eta sozialistek, zein Joaquín Costaren mailako intelektualek, Espainiako egoera berrikustea sustatu zuten. Laburrean, 98ko hondamendiak honako hau eragin zuen: -Nazio-kontzientziaren krisialdia. 98ko belaunaldia: Unamuno, Baroja, Maeztu eta beste Idazle handien lan kritikoak izan ziren krisialdiaren adierazpideak. Erreforma eta modernizatze politikorako proposamenak: berrikuntza-mugimendua. Bi alderdi izan zituen: erreforma politikoa alde batetik,eta hezkuntzako erreforma, bestetik. -Azkenik, Iberiar penintsulako nazionalismo periferikoek bultzada eta protagonismo Handiagoa hartu zuten gertaera horien ostean. Azken batean, frogatuta gelditzen ziren Errestaurazioaren erregimenak Espainiaren Modernizazio- eta aurrerapen-arazoei aurre egiteko zituen mugak, eta erakusten zituen XX. mendeko historia markatuko zuten gai eta arazo sozialak. 98tik sortutako berrikuntza-mugimenduarekin, berpiztutako nazio-kontzientziak kritika ugari egotzi zizkion erregimen parlamentarioaren praktikei. Hartara, “Benetako Espainia” eta “Legezko Espainia”ren arteko iritzi ikuspegi desberdina sortu zen; eta gerora elkarren aurkako liskar bilakatuko zen. Berrikuntza-mugimenduak horri buruz zeukan pentsamendua honela azal zitekeen: klase ertainaren demokrazia bideraezina bilakatu zen Espainian oligarkia ekonomiko eta politikoak jauntxokeriaren bidez herriaren borondatea ezabatu zutelako. Joaquín Costaren arabera, jauntxokeriarekin amaitzea funtsezkoa zen benetako demokrazia berreskuratzeko.







268-287(PRIMO DE RIVERA EZ DA SARTZEN):
·2.ERREGIMENAREN BILAKAERA:
             ·2.1.Arazo politiko nagusiak:
1902ko maiatzaren 17an, Koroaren jaraunslea, AJfontso Xlll.a, Errege egin zuten 16 urte zituela, 1876ko Konstituzioari zin egin ondoren. Une horretan, Berrezarkuntzaren sistemak aurrera jarraitzeko, konpondu egin behar ziren arazo larri hauek:
-Sistema politikoari benetakotasuna eman behar zitzaion, alderdiak suspertuz eta hiriko eta landako masa neutroaren (erdiko klaseak) partaidetza politikoa lortuz; hain zuzen ere, erdiko klaseari laguntza eman behar zitzaion oligarkia nagusi zaharretatik askatzeko, baina hori ia ezinezkoa zen, Erregearen beraren agintea oligarkia horiexetan oinarritzen baitzen.
-Aldi berean, kasu egin behar zitzaien beheko klaseen errebindikazio praktikoei. Testuinguru horretan, gizarte-arazoei buruzko ikuspegi berria eskaini nahi zuten xedapen batzuk sortu ziren; esare baterako, Gizarte Erreformen Institutua sortu zuen Agindua (1903); Laneko Ikuskapenaren Araudia (1906), laneko istripuen gaia arautzeko; Emigrazioaren Legea (1907); Aurreikuspen Institutu Nazionala sortu zuen Legea (1908), pentsioei erantzuna emateko, edo Grebaren Legea (1909).
-Berrezarkuntzaren sisteman gero eta indar handiagoa zuten indar poli­tiko berriak sartu behar ziren: PSOE, lehenengo diputatua 1910ean lortu zuena (Pablo Iglesias); indar erregionalistak, batez ere Katalunian, 1901ean (Lliga Regionalista) eta 1906an (Solidaritat Catalana) hauteskundeetan arrakastak lortu eta buruzagi berria zutenak (Francesc Cambó); eta, azkenik, errepublikazaletasuna, eta horrek ere garrantzia hartu zuen, Alejandro Lerrouxen Partido Republicano Radical izenekoa (1908) era Melquíades Álvarezen Partido Republicano Reformista (1912) sortu zirenean.

·2.2. Belaunaldi-txanda:
Mendea aldatzearekin batera, Berrezarkuntzako lehenengo gizonak aldatzeko ordua iritsi zen. Cánovas 1897an hil zuten, eta horren ondorengoa, Silvela, XX. mendeko lehenengo urteetan hil zen (1905); alderdi liberalean ere gauza bera gertatu zen, Sagasta 1903an hil zenean. Alderdi bakoitzean gizon berriak sartu eta buruzagitza lortzeko borroka hasi zen.
1917ra arte, bi alderdiko txandak iraun zuen, eta Kongresuan gehiengo monarkikoa nagusitu zen; gehiengo horren ordezkariak kontserbadoreak eta liberalak ziren. Hala eta guztiz ere, Espainiako joera berriak (batik bat, errepublikazaletasuna eta katalanismoa) ordezkatzen zituzten diputatu kopuruak nabarmen egin zuen gora.
Alfontso XIII.aren erreinaldiaren hasierako bosturtekoan (1902-1907), Errege gazteak alderdien barne-konplexutasuna ikusi zuen. Ministro-krisi eta gobenu-aldaketa asko egon ziren. Krisi ' orientalak" izenekoen garaia izan zen, eta esamolde horrek monarkaren bizilekua izandako Madrileko Palacio de Oriente deritzonari egiten zion erreferentzia, krisiak bertan sortzen baitziren.

·Alderdi kontserbadorea
1902tik 1905erako aldi kontserbadorean bost presidente egon ziren Gobernuan, eta garai liberalean, 1905erik 1907ra, beste bost. Urte horietan, konpondu gabeko arazoak agertu ziren berriro; batik bat, gizarte- arazoa, erregionalismoak eta antiklerikalismoa.
Alderdi kontserbadorean, Canovas del Castillo hildakoan, horren ondorengoa, Silvela, 1892tik Cánovasekin kritikoa izanik, 1899an kontzentrazioko gobernua osatzen saiatu zen, hondamena eragin zuten joera erregenerazionistak bertan integratzeko; hala ere, ahalegin horretatik, kideen arteko desadostasuna agerian jartzea baino ez zen lortu.
Alderdiaren barruko lehenengo kontraesanak bi irudiren inguruan polari­zatu ziren: Silvela bera eta Fernández Villaverde (Ogasuneko ministroa, 1899ko gobernu horretan). Lehenengoaren ustez, `erregenerazionismohitzak bizitza-politikoa alderdi guztietan berritzea esan nahi zuen, eta bizitza horri gizarte-bizitasuna ematea, ordura arte ez baitzuen halakorik; bigarrenaren iritzian, oinarrizko kezka bakarra gerrak eta kolonien likidazioak sorturiko defizit ekonomikoa gainditzea zen.
Guztiarekin ere, alderdiko politikari nagusia Antonio Maura izan zen, Sivelaren eskutik buruzagi kontserbadore bihurtutako antzinako liberala. Katoliko praktikante horren ustez, politika publikoa eta pribatua bat zetozen; gainera, jauntxokeriaren etsaia zen eta goitik beherako iraultzarekiko konpromisoa zuen, bozketetan benetako garbitasuna lortzeko bidea baitzen. Gobernuko presidentea izan zen 1903tik 1904ra, eta, gero, 1907- 1909 biurtekoan.

·Alderdi liberala
Alderdi liberalak ere buruzagitzaren arazo kronikoa izan zuen garai hartan, Sagasta 1903an hil ondoren. Hasieran, arazo hori ondo konpondu zuten, Montero Ríosi esker (Irakaskuntzaren Erakunde Askea zeritzonera lotutako pertsona); baina, laster, Segismundo Moret Ríosi buruzagitza kentzeko lehian hasi zen.
Aurreko kasuan bezala, hirugarren bat izan zen, José Canalejas, liberalen benetako buruzagia. Pabón historialariak horri buruz esandakoaren arabera, Gobernuko presidentea izan zen bitartean (1910eko otsailetik 1912ko azarora), orduko Espainiako arazo guztiak azaleratu ziren, eta guztiei eman zien konponbidea: erlijioarena, Marokokoa, Kataluniakoa, gizartekoa (langileen matxinadak) eta politikoa (errepublikanoen altxamendua edo alderdien zatiketa).
Mauraren gobernu kontserbadoreak (1907-1909) eta Canalejasen liberalak (1910-1912) Alfontso Xlll.aren monarkiaren ardatz-aldia osatu zuten. Urre horietan barruko erreforma egon zela esaten da.



·2.3.Katalanismoaren gorakada eta Jurisdikzioen Legea:
Txanda liberalak (1905-1907) bi arazo aurkitu zituen; bata katalanismoak emandako bira, eta bestea, berriz, Jurisdikzioen Legea onestea.
1905eko azaroan, udal-hauteskundeek Lliga alderdiari eman zioren garaipena; horren ondorioz, iritzi-organo batzuetan sezesio-euferia sortu zen. Testuinguru horretan Cu-cut aldizkari satirikoa eta La Veu de Catalunya aldizkaria nabarmendu ziren, era horiek erasoak egin zizkieten Espainiaren batasunari, erregeari eta armadari. Barrzelonako goarnizioko ofizialen erreak zioa oso gogorra izan zen, eta bi aldizkari horien lokalak suntsitu zituzten.
Montero Ríos presidenteak konstituzio-bermeak eten zituen; horrela, gertakariak auzitegi milirarrek epaitzeko eskabidea egin zen, era Lligako erregionalistek eskabide hauxe egin zioten Kongresuari: sep ratismoa era Espainiarako bizi-iturria zen erregionalismoa ez nahastea.
Beste arazoa, aurrekoarekin lotutakoa, Jurisdikzioen Legea onestea izan zen, 1906ko maiatzean. Bertan ezartzen zenez, Justizia Militarraren Kodean armadaren aurkako irain eta kalumnia-delituak geldituko ziren ezarrita, aurrerantzean.
Gertakari horien ostean, Mauraren gobernu kontserbadore berriak, sistema politikoak herriaren babesik ez zuela ikusita, baztertuta bizi ziren espainolen masa neutroa erakartzea proposatu zuen; horretarako, programa errebisionista aurkeztu zuen, toki-administrazioa bermatzeko, udalerriei autonomia handiagoa emateko, jauntxokeriari amaiera emateko era zentralismo xurgatzailea ezabatzeko, horrek erregionalismoekiko elkar ulertzea ekiditen baitzuen. Baina masa neutroa ulertzeko zeukan moduaren ondorioz, porrot politikoa izan zuen. Mauraren iritzian, doktrina liberal tradizionalaren jarraitzailea baitzen, masa hori erdiko klaseek baino ez zuten osatzen, eta, beraz, proletarioak kanpoan utzi zituen. Bartzelonako Aste Tragikoan izandako gertakariek (1909ko uztaila) agerian jarri zuten hori.

·
2.4 AsteTragikoa:
Gertakarien eragilea Maurak Bartzelonatik Melillara hauxe bidaltzeko erabakia hartzea izan zen: Bartzelonako era Madrileko unitate indargarriak, sei urte lehenago erreserban gelditutako soldatuek osatutakoak, Rifeko Meatze Konpainiaren trenbidea eraikitzen ari ziren langile espai- nolak marokoarrek egindako crasotik defendatzeko. Uztailaren 18an erreserbako lehcnengo soldaduak Bartzelonako portutik irten zirenean, horren aurkako kanpaina sozialista gogortu era istiluak hasi ziren. Gero, Marokoko egoera larritu eta ehunka hildako egon zirela zabaldu zen; orduan, langile-indarrek (sozialistak era anarkistak) greba orokorrerako deia egin zuten; Bartzelonan gerra-egoera aldarrikatu zuten, eta uztailaren 25etik abuztuaren 1era borrokaldiak egon ziren, harik eta, azkenean, ordena berrezarri arte.
Ondoren zapalkuntzaren eta auzitegi militarrek altxamenduko buruza gien aurka egindako prozesu sumarisimoen ondorioz, Mauraren kudea ketaren aurkako oposizio nazionala garatu zen, eta Katalunian beriko ezabatuta gelditu zen erregeak 1904an egindako bisitaldian utzitako irudi ona.
Hain zuzen ere, Montjuicen Francesc Ferrer Guardia fusilatzearen era- ginez, mugimendu bat polarizatu eta hori eskandalu bihurtu zen nazioartean. Maura askatasunaren eta aurrerakuntzaren aurkako "Espainia beltzaren" ikur gisa agerru zen; as ka tas un eta aurrerakuntza horiek, berriz, Eskola Modernoan sinbolizatzen ziren, eta eskola horre- tako sustatzaileetariko bat Ferrer izan zen. Hurrengo urteotan eskola hori aurrera atcra zuten gazte intelektualen asmoa, izatez ere, hezkuntza eta kultura lan-mundura hedatzea zen, joera sozialista eta sozializatzaile baten barruan.
·2.5 Canalejas:
Maurak dimititu eta, Moreten gobernu laburraren ostean, Canalejasek, gobernuburu modura, hauxe egin nahi izan zuen: gizarte-erreforma, langileen mugimenduarekiko elkarrizketa sustatuz; Eliza eta Estatua benetan banatu, Giltzarrapoaren Legearen bidez (1910), horrek kritika handiak eta Vatikanoarekiko harremanak haustea ekarri bazizkion ere; hezkuntza programa sortu, eta soldadutza aldatu (gerra-garaietarako soilik derrigorrezkoa, eta, beraz, kuotako soldatua ezabatu).
Canalejasen modernizazio-lana bertan behera gelditu zen, 1912ko azaroan hil egin zutenean. Une horretan, gobernuetatik egindako barne-erregenerazionismoaren etapa eta Alfontso XIII.aren erreinaldiko unerik onenak amaitu ziren, aldi berean. Alderdien fulanismoaren garaia izan zen; hain zuzen ere, barruko zatiketaren eraginez, joera eta buruzagi oso anitzak agertu ziren, eta horien nortasuna zaletuak biltzera mugatzen zen.
·2.6 Erregenerazionismoaren amaiera (1913-1917):
Hurrengo urteetan, joera kontserbadoreko politikaririk garrantzitsuena Eduardo Dato izan zen. 1913tik 191 5era gobernatu zuen, eta bere kabinetean alderdi kontserbadoreko joera guztiak zeuden ordezkatuta, Mauraren aldeko joera izan ezik. Aldi honetako neurririk garrantzitsuena Mankomunitateen Legea izan zen (1913); horren bidez, eskualdeei nolabaiteko autonomía eta eskumenak baimentzen zitzaizkien.
Joera liberaleko buruzagia Alvaro de Figueroa izan zen, Romanones kondea. 1915etik 1917ra gobernatu zuen, eta gobernu horrek Datorenak baino politika praktikoagoa garatu zuen. Aldi honetako ezaugarririk garrantzitsuenak Ogasun ministroak, Santiago Albak, erreforma ekono- mikorako egindako proposamenak izan ziren: zerga-erreforma, enpresa- irabazien gaineko zerga berriekin; inbertsio publikoetarako proiektuak, eskoletan, errepideetan, ureztatzeetan, etab. Romanonesek, alde batetik, ezker moderatuak erakarri nahi izan zituen, Kongresuan errepublikanoen eta sozialisten arteko ituna apurtzeko; bestetik, alderdiko burutzari eusten saiatu zen, barne-haustura eraginez eta hauteskundeetan jauntxokeria- metodoak erabiliz.
3.ESPAINIA ETA LEHENEN MUNDU GERRA:
Gerra Handiko urteak (1914-1918) erabakigarriak izan ziren XX. mendeko Espainia ulertzeko. Hain zuzen ere, bi arrazoirengatik: gerran neutrala izan zelako eta 1917 funtsezko urrea izan zelako, Berrezarkuntzako sistema politikoa desegiteko.
Gerra 1914ko uztailaren 28an hasi zen, eta bi egun geroago neutraltasuneko eta parterik ez hartzeko Dekretua argitararu zen. Alfontso XIII.ak, gerra nahitaezkoa zela ikusi zuenean, hauxe erabaki zuen: Espainiak gerran parterik ez hartzea; guztiz inpartziala izatea; gatazkak irauten zuen bitartean gerrako izugarrikeriak arintzen saiatzea, eta Espainiak neutraltasunari hobari ahalik eta handiena ateratzea.       


 ·3.1 Neutraltasunaren inguruko polemika:
Romanones liberala jarrera neutral horren aurka agertu zen, berehala; hain zuzen ere, egunkariko artikulu batean gerrako alderdiren baten aldeko parte-hartze aktiboa izateko proposamena egin zuen; izan ere, bere iritzian, gerran parterik ez hartzeak ez zekarkion ezer Espainiari, eta, gainera, hori kaltegarria izango zen Espainiaren nazioarteko politikarako, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran izandako neutraltasunaren kasuan (1870) gertatu zen bezala, horren emaitzak agerian gelditu baitziren Estatu Batuen aurkako 98ko gerran.
Pabón historialariaren ustez, neutrala izan arren, gerrak hiru nahaste sortu zituen Espainian: espainolak banandu eta elkarren aurka jarri zituen, bi talde oso beligerantetan; aldaketa ekonomiko handia sortu zuen, gizartean ondorio asko izan zituena, eta aldaketa moral sakona eragin zuen .

Gerrak aldaketa ideologikoa eragin zuen Espainian: ezker demokratak aliatuen aldekoak ziren, eta erregimeneko eskuinak germanofiloen aldekoak. Hala ere, horri zenbait ñabardura egin behar zaizkio; izan ere, aliatuen gunea XIX. mendeko liberalismo garbienaren ordezkarien jaraunsleek osatzen zuten (horren konnotazio guztiekin, kapitalismoaren defentsa ere barne), baita askatasunaren defendatzaileak (monarkia britainiarraren defendatzaileak, hori ere inperialista izan arren) ziren intelektualek eta ilustratuek ere, Londresekoek eta Parisekoek. Pertsona horiek guztiz atsegin zituzten kultura eta aurrerakuntza, eta, hain zuzen ere, Frantziako kultura eta pentsamendua. Ez da ahaztu behar, gainera, Kataluniako eta Euskal Herriko industria-burgesia handiko sektore handia aliatuen aldekoa izan zela, euren negozioaren iturria herri horietarako esportazioa eta inportazioa baitzen; eta errepublikanoek, katalanistek eta ezkerreko alderdiek ere gauza bera aukeratu zuten. Azkenean, Salvador de Madariagak zioenez, batez ere Prusiaren aurkakoak ziren guztiak.
Talde germanofiloaren barruan, armadako ofizialik gehienak (batik bat, itsas armadakoak ?aristokraziaren feudoa?), goiko kleroa eta nekazaritzako eta negozioetako burgesia handia sartzen ziren; baita ordenaren eta bakearen defendatzaileak ziren erdiko klaseak ere, oro har.
Inork ez du argi azaldu Espainia zergatik izan zen neutrala; baina agerian dago horrek aldatu egin zituela Estatuko egituraren koordenatuak. 1930eko hamarkadan esaten zenaren arabera, bakezaletasun-nahi baten eraginezkoa baino gehiago, neutraltasuna ezintasun politikoaren, antolamendu militarrik ez edukitzearen eta ahultasun ekonomiko iraunkorraren eraginezkoa izan zen.
3.2.Ondorioak gizartean eta ekonomian:
Espainiako gizartean kezka eta ordena eza morala sartu ziren, egiten ziren negozioak ikusita, eta horrek eragin erabakigarria izan zuen 1917ko krisian. Izan ere, neutraltasunaren eraginezko negozioen ondorioz, batzuk neurri gabe aberastu eta gehienak, aldiz, gabeziarik handienean gelditu ziren.
Burgesak pozik egon arren, bizimodua gero eta garestiagoa izan zen, eta horrek, batez ere, beheko klaseetan izan zuen eragina; horrela, esan daiteke gerrak aurrera egin ahala Espainiako egoera gero eta txarragoa izan zela, hain zuzen ere, klaseen arteko desorekak gero eta handiagoak zirelako.
Gutxi batzuk azkar aberasten zirela ikusita, langileen klasea haserretu egin zen (azkenean, onartu egin zuten sindikalismo bortitza egotea), oinarrizko produktuen prezioak gora egitearen, industrialarien eta merkatarien espekulazio aberasgarriaren era prezio altuko gehiegizko esportazioaren eraginez.
Panorama horretan, biztanleak partaidetza aktiboagoa eskatzen hasi ziren, bai gizartean eta bai politikan, ordura arteko alderdien eskema apurtzen zuen partaidetza, eta, horren ondorioz, landa eta hiri inguruak erradikalizatu egin ziren.
3.3.1917ko krisia:
1917ko krisiak mahai gainean jarri zituen urteetan Espainia "ofiziala" eta "erreala" hurbiltzeko egindako ahaleginetan sorturiko gai handi eta txiki guztiak.
Uztailean eta abuztuan, hain zuzen ere, elkarren atzeko hiru iraultza egon ziren, elkarrekin lotuta egon ez arren. Militarren iraultzarekin hasi zen guztia; gero, burgesiaren iraultza izan zen, eta, azkenean, proletalgoaren iraultza.
1917ko krisiaren ostean, ondoren aztertuko dugunaren arabera, monarkia zutik gelditu zen, baina ahulduta; jendearen iritzia esnatu eta proletalgoak nabarmendu egin zuen clase kontzientzia, eta, urte horretan izandako porrot taktikoaren eraginez, 1931 n ezkerraren batasuna iritsi zen.

Defentsako Batzordeak
Ofizialtasuna antolatzen ari zen, Estatuan zuten ordezkaritza indartzeko eta euren diru-sarrerak hobetzeko. Defentsako Batzordeen jatorrian, hortaz, presioa egiteko batasun sindikala sortzeko asmoa egon zen.
Horren antolamenduan, soldaten gaiak ez ezik, 1910ean gerrako merezimenduen eraginezko igoerak berriro ezartzeak ere zuzeneko eragina izan zuen; izan ere, Filipinetako eta Kubako gerren ostean, igoera horiek ezabatu egin ziren, gehiegikeria itzelak sortzen zituztelako.
Orain, igotzeko aukerak Marokon zeuden; izan ere, Rif-era hilabete batzuetarako martxa prestatuz gero, erregeak hobariak ematen zizkien bere lagunei, eta horren onuradun nagusiak ofizial gazteak eta ezkongabeak ziren (familia-arazorik gabeak, beraz); hain zuzen ere, soldata handiagoak kobratzeaz gain, Marokotik itzulitakoan berehala lortzen zuten maila igotzea.
1917ko urtarrilean infanteriako eta zalditeriako Batzorde ofizialak eratu ziren Espainiako goarniziorik gehienetan. Helburuak honako hauek ziren: gerrako merezimenduen igoera ekiditea; soldata-igoera eskatzea (batik bat, Marokoko soldatekiko aldea itzela zela ikusita); Parlamentuko politikariei aurre egitea, neurri horien erantzuleak baitziren; era gobernuek eta herriak armada gehiago errespetatzea, horren eginkizuna Espainiako bizkarrezurra izatea baitzen .
Horrenbeste fronte ikusita, agintariak armada erakartzen saiatu ziren, monarkiari eutsi ahal izateko. Horren ondorioz, Armadaren 1918ko Legea sorru zen; horrela, soldatak igo eta Sailkapen Batzordeak arautu egin zituen igoerak, igoera itzelik ez egoteko. Helburua lortu ondoren, armada monarkiaren eta Gobernuaren euskarria izan zen, ostera ere, gizarte-arazoari zegokionez; baina ñabardura batekin, orain Gobernua mendean hartura zuen, azken horrek armadaren beharra zuelako.


Parlamentarien Biltzarra
1917ko krisiko bigarren egintza Parlamentarien Biltzarra izan zen. Funtsean, burgesiak sistema politikoaren aurkako iraultzarako egindako saiakera izan zen. Ez zuen arrakastarik lortu, burgesiaren bi beldur nagusien ondorioz: batetik, proletalgoa (erabili nahi izan zuena hori), eta, bestetik, mugimenduaren kontrola galtzeko beldurra.
1917tik Gorteak itxita zeuden, ez ezintasunaren eraginez, arazoak planteatzeko beldurra zegoelako baizik. Eta, konpontzeko arazo asko zeudenez, Cambók (Kataluniako Lligaren eta burgesia politikoaren buruzagia) esku hartzea erabaki zuen. Defentsako Batzordeen altxamendua zergati nahikoa zen Gorteak irekitzeko; Datoren gobernuak ezezkoa emanez gero, parlamentarien biltzarrerako deia egin behar zen, kontzentrazioko gobernua ezartzeko (ordezkapenik handieneko indarrekin osatutako gobernua) era, horrela, herria salbatzeko. Argi zegoen Cambók federazio-erregimena ezartzeko izandako ideia aukera bakarra zela Estaturako.
Gobernuak ez zion Correen eskariari kasurik egin, eta uztailaren 5ean 59 diputatu eta senatari katalan bildu ziren Bartzelonan, horrela jarraitzea ezinezkoa zela adierazteko. Cambók, Espainiako nahasmendua ikusita, esan zuen Kataluniak autonomia handiko araubidea nahi zuela, eta Espainiari ere komeni zitzaiola Estatuaren antolamendua aldatzea, antolamendu hori Espainiako biltzarra gehiago egokitzen zen autonomia araubidea sortuta; horrela, kohesio orokorrak ordura arte ezkutuan gelditutako energien ekarpen handiagoa sortuko zuen. Azken batean, klase eta talde aurrerakoiek agintean zegoen oligarkiaren aurka egindako altxamendua izan zen; horren helburua Espainiako indarren adostasun zabaleko gobernua eratzea izan zen.
Zailtasun handiak egon airen, Parlamentarien Biltzarra, Gobernuaren aurka argi eginez, Bartzelonan egin zen uztailaren 19an. Eta, ostera ere, Gobernuaren kontraerasoa iritsi zen; hain zuzen ere, Biltzarra desegin (Batzorde Militarren kasuan bezala, jendearen onarpen handia izan zuen) eta separatista zela esan zuen. Hurrengo hilabeteetan, Biltzarra indarra galtzen joan zen. Zalantzarik gabe, horretan eragin handia izan zuen abuztuko greba orokorrarekin egin nahi izan zen gizarte iraultzak sorturiko beldurrak.
Greba orokorra
Hasiera-hasieratik, greba honi, onura baino gehiago kalte egin zioten aurreko bi mugimenduek. Hasi zenerako, militarrak prest zeuden edozein matxinada sozial edo politiko isilarazteko, eta katalanek dagoeneko ez zuten urrunago heldu nahi.
1916ko maiatzean, UGTren Biltzarrak greba orokorra proposatu zuen, gehienbat greba politikoa, erregea irtetea eta behin-behineko gobernua sortzea lortzeko, errepublikanoekin batera.
Hilabete horretan, UGT eta CNT (Langileen Konfederazio Nazionala) harremanetan hasi ziren Gobernuari gai zehatzak eskatzeko; besteak beste, hornidurak merkatzea.
Ezkerreko koalizioaren indarra abenduko 24 orduko greba orokorrarekin gelditu zen agerian, greba horrek arrakasta itzela izan baitzuen.
Romanonesek horniduren arazoa konpontzea eta langileen gainerako eskabideei erantzun egokia ematea agindu zuen; baina Gobernuko presidentea izateari utzi zion, eta, Datok agintea hartu zuenean, 1917ko ekainean, ez zituen bere aurrekoaren aginduak bete nahi izan. Orduan, ezkerrak greba orokor baketsua egitea erabaki zuen, Espainia osoan, eta hori behar beste luzatuko zen.
Une egokia zirudien, militarrak eta Kataluniako burgesia Gobernuaren aurka zeudelako; hala eta guztiz ere, antolatzaileen artean desadostasunak sortu ziren: PSOEk era UGTk grebaren arrakasta segurtatu arte itxaron nahi zuten, eta CNTk, berriz, lehenbailehen egin nahi zuen greba.
Parlamentarien Biltzarra bildu zen egunean bertan, uztailaren 19an, Valentzian trenbideko eta tranbiako langileen greba egin zen; horren ondorioz, langileak kanporatu egin zituzten, Iparreko Konpainiak horiek berriro hartzeko aukera barik.
Une horretatik aurrera, ondorioak katean iritsi ziren. Harrezkero, eta abuztu osoan, grebak egon ziren industria-herri nagusi guztietan; grebalariek aurre egin zioten armadari, eta hildakoak eta zaurituak egon ziren Madrilen, Bartzelonan eta Bizkaiko eta Asturiaseko industria-eskualdeetan.
Armadaren jarrera oso gogorra izan arren, zaila izan zen greba menderatzea; Bartzelonan, adibidez, hamazazpi egun iraun zuen. Grebaren porroterako faktore nagusia armada izan zen.
Grebaren antolatzaileek, hasieran, armadak ez zuela parterik hartuko pentsatu zuten, baina armada Gobernuaren alde jarri zen, Espainia osoari ordenaren beneeako indarra non zegoen erakusteko, baita monarkiari (politikarien gainetik) leialtasuna erakusteko ere. Horren ondorioz, jakina, armadak ospea galdu zuen jende arrean, eta, horrela, bizitza politikoan esku hartzea erabaki zuen.
·4.BERREZARKUNTZAKO ERREGIMENAREN AGONIA (1918-1923):
1917ko krisitik aurrera, Espainian arazoak nabarmendu egin ziren. Ezegonkortasun politikoa, langileen mugimenduak eta borroka sindikalak izandako hazkundearen eta, berriro ere, Marokoko porrot kolonialen eraginez, sistemak bideragarritasuna galdu zuen.
·4.1.Ezegonkortasuna eta kontzentrazioko gobernuak:
Aldi honetan, alderdien txanda tradizionala salbatu ahal izateko, eta, batik bat, monarkikoak ez ziren alderdiek borete handiagoa ez lortzeko, kon­tzentrazioko gobernuak eratu ziren, politiko garrantzitsuekin osatuta, horiek edozein alderditakoak izanik ere. Gobernuok, aurreko etapan bezala, aldi laburrekoak izan ziren, eta ezin izan zuten adostasun era aginte nahikorik lortu Espainian.
1917ko azaroan, García Prieto liberalak kontserbadoreekin osaturiko gobernua eratu zuen, era, kontserbadore horien artean, De la Cierva zegoen. Gobernuak gutxi iraun zuen, 1918ko martxoan ministerio-krisi berri batek Maura eraman baitzuen boterera; Maurak katalanismo kontserbadoreko ordezkari bat izan zuen bere gobernuan, Francesc Cambó. Baina ezegonkortasun politikoa ostera ere agerian gelditu zen, urte amaieran Gobernuko burutzara García Prieto eta, geroxeago, Romanones itzuli zirenean. Urte horreran, arazorik larriena Kataluniak erabateko autonomia- estatutuari buruz egindako errebindikazioa izan zen, horrek Madrileko gobernadoreen arteko zatiketa eragin baitzuen.
1919tik 1923ra kontzentrazioko beste gobernu batzuk egon ziren, gero eta ezegonkorragoak eta ezgauzagoak: Maura eta Sánchez de Toca 1919an, Dato, berriro ere Maura, García Prieto, etab.
Azken batean, 1919rik 1923ra hogeita hiru gobernu-krisi izan ondoren, ezinezkoa zen Berrezarkuntzako bi euskarriak mantentzea: boterean bi alderdi homogeneo txandakatzea eta hauteskundeak manipulatzea, errotazioa egoteko.

·4.2.Gizarte-gatazkak eta langileen mugimendua
Gerra Handiaren ostean, Espainian, Mendebalde osoan bezala, krisi ekonomiko orokorra egon zen; horren ondorioz, gizarte-gatazkak ugaritu eta sindikalismoaren garapen handia egon zen. Gainera, Sobietar Batasuneko Iraultzak itxaropen handiak sortu zituen mundu osoko mugimendu iraultzaileen artean. Anarkosindikalismoak indar handia hartu zuen urte horietan, era 700 000 afiliatu izatera heldu zen [8. dok.]. CNT berrantolatu egin zen Sanseko Biltzarrean (1918), era buruzagi berriak sortu ziren; adibidez, Salvador Seguí {el noi del Sucre). Lan-arazoak gero eta gehiago hedatu ziren, bai landa-inguruan eta bai industrian, batik bat 1918tik 1920ra; aldi horri, eskuinak hirurteko boltxebike izena jarri zion. Gizartean izandako oihartzuna kontuan hartuta, garrantzitsuena Bartzelonako La Canadiense enpresako greba (1919) izan zen, hilabetetik gorako iraupena izan zuena. Halabr, Andaluziako jornalarien grebak ere berpiztu egin ziren, eduki politiko handiko grebak, eta horicn helburua nekazaritza-erreforma lortzca zen.
Burgesiaren erantzuna oso gogorra izan zen; hain zuzen ere, talde armatuak sortu zituen ("sindikatu askeak") eta horiek sindikatuctako buruzagien kontra egin eta buruzagi ospetsu batzuk hil egin zituzten.
Eremu sozialistan, UGTk ez zuen halako hedapen eta indar handirik lortu, baina zenbait zonatara hedatu zen, adibidez, Andaluziara. PSOEren barruan, Errusiako Iraultzari eta III. Internazionala (Internazional Komunista) sortzeari buruzko eztabaidaren ondorioz, talde txiki baina oso aktibo batek alderdia utzi eta, 192lean, Espainiako Alderdi Komunista sortu zuen.
·4.3 Marokoren arazoa:
Espainiak mende hasieran Afrikarekiko hasitako politika hiru koordenatutan biltzen zen: 98aren garrantzia, Espainiak Afrika iparraldean izandako tradizio historikoa eta ingelesen eta frantsesen arteko lehia koloniala.
98ko hondamenaren eraginezko depresioak elkarren aurkako bi joera sortu zituen: alde batetik, kolonialismoaren eta militarismoaren aurkako joera, Berrezarkuntzako sistema politikoaren barruan gutxiengoak babestu (errepublikanoak eta langileak) eta Costaren erregenerazionismotik sustatzen zena; bestetik, Espainia Europako potentzien taldean sartzeko ahalegin erregenerazionista, nazioen ospe handiagoa edo txikiagoa euren botere kolonialaren arabera neurtzen zen garai batean. Gainera, blokeen eta itunen goi-politikaren jokoan, agortzeko zorian zeuden potentzia zaharrek ageriko arrisku bat zuten; hau da, "subjektu" izatetik estatu industrializatu handien "objektu" izatera igarotzeko arriskua zuten.
Espainiaren politika Afrikan
XIX. mendean, Espainiak ekintza belikoetan parte hartu zuen Afrikan: "Afrikako gerra" (1859-1860) Ceutaren ingurukoa izan zen, eta bertako protagonista nagusia Prim jenerala izan zen; 1893ko gerra, berriz, Melillan izan zen, eta, azkenean, Espainiak eta Marokok ituna sinatu zuten Sevillan, 1894an.
Frantziako kolonialismoak, Marokori erreparatu zionean (Tunisiaren eta Aljeriaren gaineko nagusitasuna biribiltzeko), errealitate historikoa hartu behar izan zuen aintzat: Espainia "subiranotasun-plaza" batzuetan ezarrita zegoen. Aldi berean, beste potentzia batzuk, adibidez, Ingalaterra edo Alemania, jokoan sartu ziren, Frantziak Mediterraneo osoa ez menderatzeko, Afrikako kostaldeetatik. Frantziak, beraz, Maroko banatzeko akordioa lortu nahi izan zuen Espainiarekin. Espainiak, alde batetik, Ceutako eta Melillako plaza segurtatu behar zituen, eta, horretarako, barrualderantz hedatu behar zuen bere nagusitasuna; baina, beste alde batetik, bazekien horretarako gastu eta arrisku handiei egin beharko ziela aurre.
Hortaz, Frantziaren presentziaren eta Alemaniak parte hartzeko arriskuaren eraginez sartu zen Espainia Marokoko kanpainetan, hurrengo hamarkadetan.
Jover historialariak idatzitakoaren arabera, Espainiako iritzi publikoaren zatirik handiena Marokoko abenturan sartzearen (Europan izen ona berreskuratzeko) aurkakoa zen. Gainera, interes ekonomiko handiak zeuden, eta, horien artean, pizgarririk indartsuenak meatzaritza ta trenbide- eraikuntza ziren, Berrezarkuntzako finantza-oligarkiarako. Izan ere, Marokoko iparraldean Espainiako finantza-kapitalismoak burdina-mineralaren ustiapena lortu zuen, eta burdina hori ia guztia esportatu egin zen.
1904tik Espainia "indarkeria barik" sartu zen Marokon, kabilekin banakako itunak eginez. Baina 1909an hori amaitu eta, aurrerantzean, ia derrigorrez sartu behar izan zen, Europako diplomaziak Marokoko liztor-habia zeritzon eremuan. Urte horretan Melillako gerra izena hartu zuena (Bartzelonako Aste Tragikoaren eragilea) Gobernuak emandako erantzun militarra izan zen, Espainiako interes ekonomikoak kabila intsumisoen erasoetatik babesteko.
Annualeko hondamena
1914-1918ko Gerra Handian, Espainiak nahitaezko parentesia egin behar izan zuen Marokoko ekintzan, bere buruari ezarri zion neutraltasunaren eraginez; baina 1919an, gerra amaitu ondoren, Frantziak indartu egin zuen bere ekintza, eta eskualde osoan instalatzeko mehatxua egin zuen, Espainiarekin ordura arte egindako itunak errespetatu gabe. Horri erantzuna emateko, 1919an Espainiako gobernuak posizioak hartzeko lasterketa antzeko bat hasi zuen, Ceutatik eta Melillatik abiatuta.
Gerra Handiaren amaierak marokoarren artean ere eragina izan zuen, nazionalismo iraultzailea agertu zelako; nazionalismo hori sultanaren aginte "ofizialaren" eta Espainiako administrazioaren aurka borrokatu zen, aldi berean.
Gerra 1921an hasi eta, horrekin, Annualeko hondamena iritsi zen. 1904rik ekonomian, gizartean eta politikan eragin txarra izan zuen protektoratua ezartzeko ahaleginaren ondorio tragikoa izan zen.
Mendebaldeko zona okupatzeko ardura Dámaso Berenguer jeneralari eman zioten, Espainiak Marokon zuen goi-ordezkariari; bere kontura ekiteko joera zuen eta hierarkian Berenguer baino gorago zegoen Fernández Silvestre jeneralari, berriz, ekialdeko zonako operazioen ardura eman ziten. Gerra horrek ospe txarra izan zuen Espainian, ez zuen ministerio- laguntzarik izan, eta pizgarri bakarra erregeak (armadako goi-buruzagia) jeneralei emandakoa izan zen.
Bien bitartean, Rifeko buruzagi bat, Abd-el-Krim, Rifeko erresistentzia antolatzen joan zen; horrek, azkenean, eraso egin zuen Alhucemasetik Igueribenen (okupatuta gelditu zen) eta Annualen aurka. Silvestre jeneralak plaza horretatik atzera egiteko agindua eman zuen. Atzera egite horretan sarraski itzela egon zen, eta, bertan, 14 000 gizon inguru hil ziren (1921eko ekaina). Silvestre hil egin zuten, edo bere buruaz beste egin zuen, Annualeko parapetoan.

Annualen ondorioak
Annualen ondorioak luzeak eta sakonak izan ziren. Espainian Melillan ekimena berrezarri eta batera, eraso politiko bikoitza planteatu zen, sozialismoaren bandera bihurtu zena, garaituriko armadako agintarien aurka, eta, oro har, Afrikan ziharduten indarren administrazio osoaren aurka; baita erregearen beraren aurka ere. Azken kasu horretan, Alfontso XIII.ak Silvestreri bidali omen zizkion mezuak (adorea ematekoak) aipatzen ziren; mezu horietan Berenguerrekin adosturikoaren aurka jardureko eskatzen omen zion.
1921eko abuztuan bertan, Picasso jenerala izendatu zuten, agintariek Annualeko porrotean izandako erantzukizunei buruzko espedientea irekitzeko. Horrek ez zuen gauza handirik argitu, baina agerian jarri zuen Silvestrek Alhucemasen aurka buruturiko ekintzak Gobernuaren baietza eta Berenguer jeneralaren baiespena izan zituela.
Gerraren eta Annualen ondorio garrantzitsu bat Defentsako Batzorde militarrek ospe txarra hartzea izan zen. Herria, hasieran, horien aldekoa izan zen, baina hurrengo urteetan herriaren babesa galtzen joan ziren, aginteak kontrolatzeko eta prebendak lortzeko mugimendua baino ez zela ikusi zenean. Annualeko gertakarien ondoriozko epaiketan, iritzi publikoak Afrikan zeuden tropetako ofizialen ustelkeria maila jakin ahal izan zuen. Iritzi publikoaren ustez, horrexen eraginezkoa zen, hain zuzen ere, borrokatzen ari ziren ofizialen espiritua usteltzea eta materialetarako inbertsioak murriztea. Horrenbestez, Rifeko operazioen gordintasuna eta bertan borrokatu eta hil ziren soldaduen sakrifizioa Defentsako Batzordeen berekoikerien aurka bihurtu ziren, eta, horrela, 1922an Batzordeok desagertu egin ziren.
·6 DONOSTIAKO ITUNA ETA MONARKIAREN AMAIERA:
Donostiako itunak, 1930eko abuztuan, hiru indar nagusiak bildu zituen, errepublikarako etorkizuneko aldakera aztertzeko (erregionalistek ere bat egin zuten horrekin, Gobernuak eta monarkiak gizartean eta politikan zuten isolamendu gero era handiagoa aprobetxatzeko): konstituzionalistak, erregeari buruz susmoa zuten politikari monarkiko batzuk ere barruan hartura, horiek une horretan zehaztu gabe zegoen errepublikanismorantz biratzeko prest baitzeuden; errepublikazale historikoak, eta Alderdi Sozialista. Baina aditzera eman behar da itun horretatik elkarri guztiz kontrajarritako bi ekintza-ildo atera zirela: bata iraultzailea, Jacako 1930eko pronuntziamendu militarra eragin zuena (huts egin zuen pronuntziamendua); bestea politikoa, eta azken horrek, prentsako kanpaina handiaren eta mitinen bitartez, monarkiaren izen ona hondatzea lortu zuen [14. dok.].
Donostiako Ituneko akordio politikoak honako hauek osaturiko komite iraultzailea sortzea eragin zuen: Alcalá Zamora, Maura, Domingo, Prieto, Azaña, Albornoz eta De los Ríos. CNTa eta beste langile-indar batzuk itun horretatik kanpo gelditu ziren, eta horiek PSOEk baino ez zituen ordezkatu Itunean. 1930eko abenduan buruzagi nagusiek sinaturiko manifestu baten zabalkunde masiboa egin zen [15. dok.], eta, bertan, monarkia agintetik kentzeko deia egiten zitzaien herrirarrei. Bien bitartean, Berenguerren eta, gero, Aznarren gobernuen helburu nagusia apurka-apurkako hauteskunde-prozesua antolatzea izan zen, diktadurarekin galdutako denbora berreskuratzeko; horrek Corte konstituziogileak eratzeko eta, aldi berean, erregimen monarkikoari beharrezko adostasuna emateko aukera emango zuen. Ezarritako prozeduraren arabera, lehenengo eta behin, udal-hauteskundeak egin behar ziren, diktadurako udalak ordezteko; gero, Gorteetarako hauteskundeak egin behar ziren.
Lehenengoak 1931ko apirilaren 12an egin ziren, Gobernuaren ziurgabetasun- eta garbitasun-giro batean, eta fakzio monarkikoen gehiegizko konfiantzarekin. Azkenean, hala ere, monarkiari buruzko plebiszitu bihurtu ziren. Hautaturiko zinegotzi monarkikoak errepublikanoak baino gehiago izan arren, Alfontso XIII.aren etorkizuna erabakita zegoen, azken horiek gero eta hiritarragoa zen Espainia batean apurka-apurkako garaipena lortzen ari ziren unean. Hilaren 13an, hauteskundeetako emaitzak jakin ondoren, milaka pertsona kalera atera ziren, errepublikaren alde egiteko.




















250-255:
5.5.Industria Katalunian:
Ehungintzako industria katalana, 1860an edo, nagusi zen merkatu nazionalean. Haren kotoizko ehunak Espainiako eskaintzaren %90a ziren eta, aldi berean, barruko eskaria era ia osorik asetzen zuten (%90 baino gehiago). Ordurako, erregio hartan estatu osoko industria-ekoizpenaren laurdena metatzen zen eta horrek, biztanleriarekin alderatuz, industrializazio-maila batez besteko orokorra baino oa bi bider eta erdi handiagoa zela rsan nahi zuen. Baina industria hartarako funtsezkoak diren bi lehengaiak falta zitzaizkion: kotoia eta ikatz minerala.

Kataluniaren arrakastaren arrazoiak, hango burgesia komertzial, dinamiko eta ekintzailearen bultzadaz gain gobrnuetatik lagundutako merkatu espainiarren konkistan bilatu behar dira, euskal siderurgiari gertatu zitzaion bezala. Horregatik, produkzioaren kosteak garestiak ziren arren, nabarmen garatzeko aukera izan zuen, lehentasun- eta muga-zerga zorrotzeko barrera zorrotzak babesten zuelako Kuba eta Puerto Ricoko merkatu erantsien aurrean.
Berrezarkuntzaren lehenengo etapan, ehungintzako industria katalanak mekanizatzeko prozesua burutu zuen, eta kotoi-inportazioak hirukoiztu zitzaizkion 1876tik 1900era bitartean. Valléseko nagusiki eskulangintzako tradizioari eutsi zioten erregioei lekua kenduz.

Kataluniak ehungintzaren produkzio gehien-gehiena bereganatu zuenean, gainerako erregioekiko desoreka ekonomikoa ere ikaragarria izan zen garai hartan. Alabaina, ehungintzako monopoliotik atera zuen mozkinak ez zuen finantza-kapital nazionalik (bankuak) sortzea ekarri, euskal kapitalak egin zuen bezala, Kataluniako beste industria-jarduera batzuetan berrinbertitu baitzen. Ondorioz, askoz ere hobeto prestatuta egon zen Bigarren Industria Iraultzari aurre egiteko.

Horrela, aurretiaz heldu ahal izan zion, beste erregio batzuen aldean, energia elektrikoaren iturrien eta aprobetxamendu hidraulikoen planari Pirinioetako arroan; Pirinioetatik jaisten ziren ibaien ertzetatik gertuko eremuetako transformazio-industrien planari; komunikazioei, eraikuntzari eta aurrerapenaren edozein faktoreri, Bartzelona eta inguruan estatu osoko eremurik oparo eta ondoen izatera eroanez.

5.6.Industrializazioa Euskal Herrian:
Euskal Herrian industrializazioaz hitz egitea Bizkaiko industria iraultzaz hitz egitea da, batez ere; Bizkaian burdina erauzteak probintziako garapen ekonomikoa monopolizatu zuen. Siderurgia, beraz, Bizkaiaren ahalmen ekonomikoa garatu zen ardatz ekonomikoa izan zen. Gerra zibilek eta foru-legeen esparruak, ordea, industrializazio-prozesua, Europako beste toki batzuetan bezala, XIX. mendearen hasieran izatea eragotzi zuten. Bizkaian, enpresa batzuek 1840an ekin bazioten ere, adibidez Boluetako Santa Anak, lehenengo sozietate anonimo modernoak, industrializazioaren fenomenoa XIX: mendearen amaieratik aurrera hasi zen.

Industrializazioaren protagonista izan zen burgesia molde berrikoa zen, eta ez merkataritzan landua. Meategien jabeen talde berriaren boterea meatzeen jabetzan oinarritzen zen burdinaren ekoizpenaren % 70etik 80 ra erauzten zuten atzerriko enpresekin batera (adibidez, Orconera, Martinez Rivas eta Ibarra Hnos. Konpainiak). Britaniar siderurgiarako meategietako esportazioaren mozkinek bertoko siderurgia-industria eta beste osagarri batzuk ekarri zituzten, probintziaren garapen kapitalistari hasiera emanez. Ordura arte,harremana koloniala izan zen, eta Euskal Herriaren zeregina lehengai minerala esportatzera murrizten zen.

Baina 1887tik aurrera, ekonomiaren kontzepzio nazionalista hasi zen, Berrezarkuntzako gobernuetatik ondo ikusten zutena. Euskal siderurgia espainiar merkatuaren arabera berregituratu zen. Horretarako atzerritarren lehiarekinamaitu beharra zegoen. Horregatik industriako burgesia, Victor Chavarri buru zela, merkatu nazionala babestuko zuen lege protekzionista lortzen tematu zen.

Izan ere, Espainian produktu landu edo erdi landuak saldu nahi baziren, ezinbestekoa zen produkzioa ugaritzea. Premia horrek eta 1891n protekzionismoa areagotzeak metalurgiako industria ertaina sortzea ekarri zuten, siderurgia handietako produktuak lantzen zituzten eta merkatuan zabaltzeko aukera ematen zuten hainbat sozietatek osatuta.

1891ko Arantzelen Legetik espero zenaren berotan sortu zen metalurgia ertainak ez zuen garapen handirik izan Espainiako merkatua bere merkatu kontsumitzaile gisa behin betiko finkatu zen arte, 1896an babes-neurri gehiagorekin ziurtatuta, eta 1898an hedatzen, Kuba eta Filipinak galdu ziren itsasoz bestaldeko gerra amaitu era gero, kolonietako kapitalak aberriatzearekin loturiko finkatze politikoaren eta garapen ekonomikoaren etapa ireki zenean.

Meatzari batzuek metalurgian inbertitu bazuten, beste batzuek ontziolen negozioan inbertitu zuten, eta mineralaren garraioaren pleiten prezioarekin geratzea lortu zuten. Sektore horretan, sotatarrak eta aznartarrak nagusitu ziren erabat eragiketetan, atzetik urrun samar, Martinez de Rodastarren konpainia zutela. Bestalde, garatutako ahalmen ekonomikoak zerbitzu batzuk sortzea eskatzen zuen eta, ondorioz, 1891nMerktaritzako Banketxea eta Bilboko Burtsa fundatu ziren, kapitalak inbertsioetara bideratzeko. Garai berean sortu ziren trenbideak, eraiki zen kanpoko portua eta ekin zion bideari Deustuko Jesuiten Unibertsitateak.

EUSKAL INDUSTRIA FINKATZEA:
1898-1901 tartea hazkundearena da. 1902an enpresarik ezagunenetako bi eratu ziren Altos Hornos de Vizcaya eta Astilleros del Nervión (Bizkaiko Labe Garaiak eta Nerbioiko Ontziolak). Ontziolen sektorea finkatu zen eta aseguru-konpainiak sortzea ekarri zuen. Gainera, euskal kapitalismoaren inbertsioak Penintsula osoan zehar hainbat sektore ekonomikotara hedatzen hasi ziren, estatuko merkatuko eta espainiar enpresarien lidergoan hegemonia errotuz. 1906an nagusitasun hori indartu egin zen Amos Salvador ministroak arantzela behin betiko hedatu zuenean, horrela estatuko merkatua atzerriko lehiarik gabe ziurtatu zuten eta. Fase hark krisi txikia jasago zuen baina 1914-1918an gainditu zen, Munduko lehenengo Gerrak merkatua berrabiatu zuenean. Espainiaren neutraltasunak produktu esportagarrien eskari handia ekarri zuen, gerra-egileek asetzerik ez zutena. Gerrari esker lortutako kapitalak lehendik zeuden enpresen kapitala gehitzea eta enpresa berriak sortzea erraztu zuen, adibidez, makinak egiten aritzen den Babcock Wilcox, eta De la Sota familiak Sagunton ireki zuen Mediterraneoko Siderurgia.
Industria-prozesu horrek oihartzun handia izan zuen gizartean mugako probintzietara lan-esku ugari eskatu zuelako, bestela, ez zen iritsitako industria-garapenik abiatzerik izango. Industrializazioak finantza-ahalmen handiko oligarkia sortzea ere ekarri zuen; Nerbioiren eskuinaldean ezarri ziren, ingeles itxurako bizitoki-auzoak eraikiz, ahalmen ekonomikoa erakusteko. Industriako langileak, ordea, ezkerraldean bizi ziren, lantokietatik gertuko auzoetan. XIX. Eta XX. mendeen arteko berrogeita hamar urteetan eraldatu zen Bizkaia, gizarte nekazari eta tradizionala izatetik gizarte moderno eta industriala izatera.

BIZKAIKO INDUSTRIA:
Meatzaritzaren oinarria
Bizkaiaren hegemonia -eta, geografikoki eta ondore ekonomikoengatik gertu daudelako, Euskadi osoaren, Santanderren eta Asturiasena ere bai, siderurgiaren industriaren nagusitasuneko eremua zirenez gero- esportaziora zuzendutako meategien aberastasunaren kontzentrazioak azaltzen du, kapitalizazio garrantzitsua ahalbidetu baitzuen. Hots, burdinaren minerala atzerrira saltzeak ekarri zuen dirua izan zen euskal kapitalismoaren eta, bide batez, Espainiako industriako kapitalismo osoaren oinarria.
Europako krisia tarteko atzerriko eskariak laurogeigarren urteetan atzera egin zuenean, bertoko kapitalek aukera izan zuten meategien ustiapena eskuratzeko, bereziki Bizkaian, eta hortxe abiatu zen behin betiko siderurgiaren sektorea.
Bizkaiko burdinaren mineralaren ekoizpena azkar gehitu zen hirurogeigarren urteetan, baina gero gelditu egin zen gerra karlistarekin. Figuerolaren lege librekanbistak arroa erregularki eta gero eta gehiago ustiatzea erraztu zuen eta, horrela, 1876an, gerra amaitu zenean eta Berrezarkuntzak foru-legeak kendu zituenean, etapa berria hasi zen, esportatzeko mineralaren ekoizpena azkar hedatuz. Konpainia atzerritarrak eta
euskal konpainiak fundatu ziren zorupea ustiatzeko, eta mendebaldeko Europako siderurgiak Bizkaiko minerala, lege metaliko altuko prezio merkekoa, eskatzen hasi ziren, beste edozein baino gehiago. Ondorioz, 1880tik 1900era bitartean, produkzioaren %90 inguru esportatu zen.
Horrela, adibidez, 1883tik aurrea gutxitzen hasi ziren Erresuma batuan erauzten zen burdinaren minerala, garestia eta kalitate txarrekoa zelako, eta funtsean Bizkaiko burdinaren mineraletik zetozen burdinazko eta altzairuzko lingoteen ekoizpena, ordea, gehituz joan zen.

Industriaren eta enpresen garapena

Minerala saltzetik ateratako kapitala labe garaiak egiten berrinbertitzea jauzi kualitatiboa eta kuantitatibo handia izan zen Bizkaiko siderurgiak gora egiten hasteko. Sestaon Francisco de las Rivas Ubietaren Desertuko fabrikaren 1879ko hasiera arrakastatsuaren ostean, oraingoan 1882an eratutako bi sozietate izan ziren goraldiaren protagonistak: Bilboko Labe Garraioak eta Burdina- eta Altzairu-fabrika (Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao) Ybarra eta konpainiaren funtsezko ekarpenarekin -familia horrek abantailaz parte hartu zuen burdinaren meategien konpainietan- eta Bizkaiko Metalurgia eta Eraikuntzak (Metalurgia y Construcciones de Vizcaya) “La Vizcaya” izenez ezaguna.
Esan daiteke, izatez, lehenengo Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietan Lortzeak, 1886an, eta Siemens-Martin prozeduraren bidez 1888an, zehazten dutela inoiz sartu zen Bizkaia altzairuaren aroan. 1902an bi sozietateak -1888an sortutako Iberia Sozietate Anonimoa gehitu zitzaien- bat egin zuten Bizkaiko Labe Garaiak osatzeko. Hamarkadatan euskal siderurgiaren enpresa enblematikoa izan da, barruko merkatu babestuan nagusi.
Meatzarietako jardunetik siderurgia garatzeko eta Bizkaiko industria oso garatzeko behar zen kapitala atera zen: ontzioletako konpainiak (Nerbioiko Ontziolak edo Euskalduna sozietatea), metalurgiako enpresa osagarriak, zementu-fabrikak eta meatzeak ustiatzeko azpiegituren instalazioetakoak, adibidez, zamatzeko tokiak, ontziralekuak, minerala garraiatzeko trenbidea, eta abar. Kalkulatzen da, guztira, burdina esportatzeak 1900era arte emandako mozkinen %45 atzerriko enpresetara joan zela, eta gainerako %55a Bizkaiko industria finantzatzen inbertitu zela, eta burgesia indartsua ekarri zuela, banketxerik oparoenaren babesarekin.













243-244:
4.EUSKAL NAZIONALISMOA:

·4.1.Gizarte eta ideologia-oinarriak:
Euskal herriko nazionalismoa, foruak defendatzeko giro berean sortu arren, bere berezitasunak ezan zituen nazionalismo katalanaren aldean eta, ez zen burgesia ustez modernorik sortu, jakina.1876an foru historikoak indargabetu zizkion legeak bi erreakzio eta filosofia mota piztu zituen, eta XX. mendera sartu ziren: amore emanez, egoerari etekina ateratzen jakin zutenena, foruen galera Madrilekin euren onerako itun ekonomikoak adostearekin ordeztuz, eta, tradizionalismoaren izenean, foruak osorik berreskuratzearen aldera jo zutenena.
Azkeneko horiek ez ziren industriako burges onarkorrak, gerra karlistaren galtzaileak baizik. Euskal Herri tradizioz baserritarrari eusten ziotenak ziren, hirien eta industriaren fenomenoen kontra; foru osoak defendatzea “euskal izaera” defendatzea zen haientzat, eta, horrela, foruak deuseztatu zituen legea gobernu zentralaren laidotzat hartu zuten.
Haien hariko historiagile eta ideologoek iragan idealizatu zuten eta “urrezko garaiaren” galeraren mina bizi zuten. Industrializazioa eta etorkizunak saldoka heltzea euskal gizarte tradizionalaren etsai gisa zituzten, foruak indargabetu zizkien gobernu liberal espainola bezala.

·4.2.EAJ
:
Euskal nazionalismo edo abertzaletasunaren sustatzailea, Sabino Arana, foruen tradiziozko ikuspegitik, laurogeita hamargarren hamarkadan gizartean sumatzen ziren ideia haiek bildu eta koherentzia ematera mugatu zen. Araztu egin zituen. Herri “ezberdina” -beste arraza batekoa zena eta, batez ere, beste hizkuntza bat zuena- zenez, foruak osorik berreskuratzea erabateko burujabetza berreskuratzea zen, independentzia alegia. Independentzia iristea ez zen jatorrizko askatasunera itzultzea besterik, Lege Zaharrera alegia. Eusko abertzaleen leloa ”Jainkoa eta Lege Zaharra”zen, foruak eta tradizioak,alegia.
!895eko uztailaren 31n fundatu zen lehenengo Eusko Alderdi Jeltzalea, espainiartasunaren aurkako adierazpen arranditsuarekin eta lurraldean tradiziozko antolamendu juridikoa berreskuratzeko borondatearekin. Baina alderdia ez zen ezer lortzeko gai izan Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan iraun zuen bitartean -Bilboko burgesia txiki tradiziozalea-, eta oinarriak hedatu behar izan zituen burgesia modernoago eta industrialerantz. Orduan azaldu ziren independentziaren defendatzaileen eta, helburu bideragarri eta praktikoagoa zelakoan, Espainiako Estatuaren barruko autonomiaren aldekoen arteko tirabirak.
Azkeneko horiek, hiritarrak eta industriakoak, dirudunak, alderdiarentzat funtsezkoa, nagusitu ziren EAJren kontrolean -De la Sota ontzigilea buru zutela- eta lerro autonomista “katalanetik” jo zuten, “Espainia berregiteko” ideia, kasu honetan, Euskal Herritik, kopiatuz.
Horrela, bi jarrerak nahasita -“lehen ordukoen” ideiak eta “gerokoenak”-, alderdiak nolabaiteko oreka aurkitu eta hamarkadatan iraun zuen: oinarrien erradikaltasunaren argudioarekin gobernu zentralak presionatzen zituen zuzendaritzaren eta, agian independentziara eroango zituen apurkako bidea zelakoan, zuzendaritzak Madrilen aurrean zuen politika moderatua onartzen zuten oinarri independentziazaleen artean.

·4.3 Euskal abertzaletasunaren sorrera:
XIX.mendearen amaieran sortu zen euskal abertzaletasunari “bizkaitartasuna” zeritzon. Bizkaiari soilik loturiko alderdi gisa hasi zenez gero,nahiz eta gerora euskal biztanleak zituzten probintzia guztiak sartu ziren aldarrikapenean. Euskal naziotasuna arrazan, hizkuntzan, legeak izaeran eta usadioetan oinarritzen zuten. Itsasoz bestaldeko gerrek Espainian piztu zuten nazio-nortasunaren krisia bete-betean zegoela azaldu zen. Mundu modernoaren aurrean defendatzeko modu bakarra Espainiarekiko edozein lotura haustea eta independentzia aldarrikatzea zela zioen Sabino Aranak. Horrela, independentzia politikoak mundu modernoaren gaitzetatik, hala nola, laisizmotik, etorkinengandik, industrializaziotik eta abarretik babestuko zuen euskal gizartea. Alabaina, nazionalismoak nortasun politikoaren aitortze juridiko eta konstituzionalerako eskubidea baiesten lagundu zuen. Baina Aranaren abertzaletasun etniazale eta baserrizalearen ondoan, liberallismo foruzaletik zetorren Ramon de la Sotarena ere azaldu zen. Euskal nazionalismoaren beste sektore hori askatasun liberaletan moldatutako foruzaletasunetik zetorren, eta bere interes ekonomikoak eta alderdi politiko batenak koordinatzen saiatzen zen. Ramon de la Sotak gidatzen zuen ontzioletako burgesia librekanbistak bitarteko ezin hobea aurkitu zuen euskal nazionalismoan bere autonomia-grinak asetzeko. Horrela, Bilboko burgesia bezero bakarra izan zuen luzaro, karlismoa nagusi zen baserrietako hautesleen artean tartea bilatzen saiatu arren.
1906ko abenduan, Sabino Arana hil eta hiru urtera, lehenengo biltzarra egin zuen EAJk; abertzaletasunak aurrerapenen lekukotza eman zuen han; Eusko Gazteria sortu zen 1904an, lehenengo batzokiak (euskal abertzaleen biltokiak) ireki ziren. Ezin ziren, ordea, nazionalisten arteko liskarrak eskutatu eta aurkatutako sektoreek aldizkarien babesa jasoko zuten. Euskalduna Ramon de la Sotaren pragmatikoren organoa izango zen, eta Aberri, berriz, fundatzailearen anaia eta abertzaletasun baserritar eta modernotasunaren kontrako defentzaile gorena zen Luis Aranak gidatutako independentziazaleena. 1910Ean zaitu egin zen EAJ nazionalismo laiko eta errepublikazaleagoaren aldeko Askatasuna taldeak alderdia utzi zuenean. Zatiketa horrek ez zuen iraun, ordea, eta ez zuen Bigarren Errepublikara arte arrakastarik izan; Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE) sortu zuen beste talde batek izpiritu laizista berarekin.









288-289:

7.LANGILEEN MUGIMENDUAK ETA SOZIALISMOA EAE-N:
Industrializazioak eta milaka immigranteen etorrerak aldatu egin zuen gaurko EAEko egitura sozioekonomikoa, eta amaiera eman zion langileen eta ugazaben arteko harreman paternalistari(industrializazioaren aurreko garaian ohikoa izandako harremana). Hala eta guztiz ere langileek denboratxoa behar izan zuten antoloatzeko eta, horrela, empresaren eta langileen artean sorturiko egoera berriari erantzuna emateko. 1886An Facundo Perezaguak lehenengo elkarte sozialista sortu zuen, Bilboko tipografo talde batekin batera. Denborarekin, proletarioen bizi- eta lan- baldintzak zailek nabarmendu zuten lan arloko gatzaka; gatazka hori meatze-zona osoan hedatu eta , aldi berean, sozialismoa milaka langile geldiarazteko gauza zen indar politiko bihurtu zen. Bizkaiak garrantzi handia izan zuen, diputatu sozialista lortzek aukera errealik gehineko barrutia izan baitzen. 1891N, Manuel Orbe hautaturiko PSOEko lehenengo zinegotzia izan zen, eta , hain zuzen ere; Bilbon hautatu zuten.

Meatzarien lehenengo greba garrantzitsua 1890ean izan zen eta emaitza onak ekarri zituen langileentzat; baina 1892koa porrot handia izan zen Sindikalismoa ez zegoen helduta, eta, gero eta erradikalagoa izan arren, ez zen 1911ra arte finkatu. Hala eta guztiz ere , aurreko mende amaieren, sindikalismo sozialista Donnostian sartuta zegoen, eta, batik bat, Eibarren; barrualdeko azken honek armamentu-industria garrantzitsua zuen, eta, bertan, sozialismoa bertako langileen tradizio antiklerikalaren jarauslea izan zen.

XX. mende hasieran, gatzaka gero eta handiagoa izan zen, Perezaguaren erredikalismoaren ondorioz. Hala ere, 1910eko meatzari grebak arrakasta itzela izan zuen, Canalejasen gobernuak ezker osoaren laguntza behar baitzuen, Elizaren aurkako politika babesteko. Baina gertakari hioek erreakzioa sortu zuten abertzaleen artean, eta horiek euren sindikatua sortu zuten, Euskal langileenAlkartasuna, etnikoki euskaldunak ziren langileak bertan biltzeko, ideia abertzaleen eta Elizaren gizarte irakaskuntzaren inguruan. Abertzaleen ustez, sozialismoa ideoligia arotza zen, eta proletario immigranteetan sustraiturik zegoen; ideoligia hori Euskal Herritik urrun mantendu behar zen.

Baina euskal sozioalismoaren indar nagusiak immigranteak izan arren mugimendu horren barruan euskaldun autoktonoak ere bazeuden; adibidez, Tomas Meabe, abertzaletasunetik alde egin ondoren. Meabek Juventudes Socialistas de España izenekoa sortu zuen, baita lucha de clases astakeria ere, eta horren izenak agerian jartzen ditu bertan garaturiko ideiak. Hala ere, 1915ean euskal sozialismoa Perezaguaren erradikalismotik Indalecio Prietoren moderantismoa igaro zen. Prietoren garaipenak sozialisten errepublikanoen arteko ituna sendotzea eragin zuen, eta, horrela, Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten hogei urteetan. Horrenbestez, hauteskunde-borrokak ordeztu zuen greben bidezko sabotajea.

Hala eta guztiz ere, egoera politikoaren eraginez, 1917an greba egin zen, Gobernua kolokan jartzeko. Baina grebaren porrota ikusita, Prietok argi ikusi zuen ez zela komeni sindikatu-egitura Gobernuaren aurkako gatazkapolitikoekin arriskuan jartzea. Gainera, inflazioaren, boltxebikeen garapenaren eta Europako giro iraultzailearen ondorioz,, langile-sindikatuek garapen handia izan zuten, euren ildo politikoa edozein izanik ere. Horrela, sozialistak, anarkistak, katolikoak eta abertzaleak egin ziren sindiikatuetan afiliatu ez zeuden kontura.

Euskal Autonomi Erkidegoan, nolanahi9 ere, anarkismoak indar oso txikia izan zuen, Katalunian gertaturikoaren alderantziz. 1919An, greba antolatzen saiatu zen, sozialisten moderantismoa aprobetxatuz; baina ez zuen lortu. Hala este guztiz ere, komunistek erradikalak biltzea lortu zuten; hain zuzen ere, sozialismotatik banandutako eta Perezaguak gidaturiko erradikalak, besteak beste, Pérez Solís eta Dolores Ibaruri. Baina gainerako buruzagiak Prietoren eta II. Internazionalaren aginduetara gelditu ziren.

1921eko krisiak narriatu egin zituen lan baldintzak, amaiera eman baitzion irabazi errezetan oinarrituriko oparotasun-aldiari; irabazi horiek, hain zuzen ere, Espainiak Lehen Mundu Gerran izandako neutraltasun eraginezkoak izan ziren. Soldaten murriztapenak ohikoak izan ziren, lana oraindik ere gahiago ez uritzeko. Hala ere, komunistek ez zuten une hori aprobetxatzen jakin, sozialistak bereizketaren eraginez ahulduta egon arren.

Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean, anarkismoa suntsitu eta legez kanpo gelditu zen, eta sindikalismoa askeak eta katolikoak indarra hartu zuen. Dena den, UGTren kolaborazionismoari esker, komite paritarioak kontrolatu eta Largo Caballero sozialista kargu baterako izendatu zuten. Gertakari horiek guztiak lagungariak izan ziren sozialistak sendo finkatzeko, eta, horrela, Bigarren Errepublikako ezkerreko alderdi garrantzitsuenetarikoa izateko.








235-238:
2.2.LANGILEEN MUGIMENDUAK:
Errepublikanotasuna Berrezarkuntzaren erregimenaren kontrako oposizio politiko hutsa egin zuen bitartean,langileen mugimendua sistema osoaren aurka jo zuen erabat.
Espainian langileen magimenduaren antolamendua Seiurteko Demokratikotik aurrera hedatu zen.
ANARKISTAK
Anarkismo horren eremu geografikoa 1873ko kontoietako mugimenduaren berbera zen.Pavía jeneralaren Estatu kolpetik Elkartearen mendeko elkarteak desegin zituen,klandestinitatera bidaliz. Sagastak anarkismoa berriro legezko bihurtu zuen arte.
Espainiare erregioko Langileen Federazioa sortu zuten. Federazioaren batzorde nazionaleko kideek, Estatua suntsitzearen ideia baztertzea eta erresistentzia solidario eta baketsua antolatzea erabako zuten, eta, berehala, nagusiki nekazariak ziren andaluziarren atalak aurka egin zien, aldatzeko bide eraginkor bakarra indarkeria zelakoan.
Metodoak bi taldeak haustea ekarri zuen. Andaluziako anarkistak elkarte sekretuan bildu ziren, eta tyalde iraultzaile aritzea erabaki zuten,Mano negra.
SOZIALISTAK
Jatorria
Sozialistak marxen ideien jarraitzaile multzo txiki batzuetara murrizten zen. 1874Ko maiatzean, Pablo Iglesias 250 kide inguru izango zituen Elkartearen, Inprimatzeko Artearen Elkartea, buru izendatu zuen.
Pablo iglesiasek kideak konbentzitu zituen ekintzara igaro eta alderdira sortu behar zutela, eta, azkenean Espiniako Langileen Alderdi Sozialista eratzea erabaki zuten.
PSOEren helburuak
PSOEk zioenez, ezinbestekoak ziren hiru oinarri langileriak irabazteko. Lehenengoan langileek izan behar zutela aginte politikoa.Bigarrenean gizarteko klase guztiak baliogabetzea eta euren lanaren emaitzaren jabe izango ziren langileen klase bakarra eratzea. Hirugarrenean berehala hartu beharreko neurri politiko eta ekonomikoak ziren hizpide.
PSOE ezartzea
Hasieratik izan zen klase-alderdia, alderdi erabat langilea, eta alderdi burgesekin lehiatu nahi zuen,hauteskindeetan agintea eskuratzeko. Langileen elkarteak 1881ean klandestinitaterik irtetea baliatu zuten programa hura hedatzeko.
El Socialista 1886an alderdiaren egunkari ofizial gisa ateratzea oso garrantsitzua izan zen, urte askotan huraxe izango zen eta Espainiako talde sozialisten arteko harreman bide bakarra.
1888ko abuztuan Langileen batasun Orokorra(UGT) eratu zuten. UGT ogibedeen elkarte eta federazioak biltzen zituen erakunde gisa sortu zen, bakoitzak bere alorrean autonomia izango zuelarik.
1891tik aurrera, PSOEk ahaleginak hauteskinde politikara zuzen zituen, eta ez zuen inolako aliantzarik onartu alderdi burgesekin.
Emaitzak eskasak atera eta gero XX. Mendearen hasieran elkarlanari ekin zion errepublikanoekin.1910ean, errepublikanoak eta sozialistak batu ziren, eta lehenengo diputatu sozialista lortu zuen: Pablo Iglesias.
LANGILEEN MUGIMENDUA ETA EMAKUMEAK
Emakumean oso goiz sartu ziren indutriako lanean. Haien soldatak gizonenaren %50 eta 60 soilik ziren baina funtsezkoak ziren familiak irauteko.
Buruzagi feministak sortu ziren langileen mugimendua,hala nola, Teresa Claramunt Emakume Langileen Federazio baten fundatzailea.

Entradas relacionadas: