1234

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,86 KB

DIGESTIO APARATUA
Digestio aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek
Xurga eta erabili ditzaten. Halaber dijeritu gabeko hondakinak kamporatu egiten ditu digestio aparatutik.
Digestio-aparatuak bi elementu mota ditu:
Digestio-hodia: hamar heste meharra eta heste lodia
Digestio-guruinak: guruin erantsi batzuk dira eta zembait substantziak : listu guruina, gibela eta pankrea
Ahoa: elikagaiak digestio odiar sartzeko barrumbea da , bertan murtxikatu eta listuarekin nahasten da.
Giblea: behazuna sorteen duen guruina da, behazun xixkuak pilatu eta duodenota bidaltzen ditu.
Pankreas: pankrea-urina sortzen duen guruina sa. Eta haren bidez , elikagaiak erabat digeritzen dira
Heste meharra:sei metro inguruko hodia da. Sabelaldeko barrunbean dago, tolestuta. Barruko paretek heste bilo izeneko tolesak dituzte . heste meharrean, elikagaiak erabat digeritu eta elikagaien substantzia elikagarri gehienak xurgatzen dira , gero , odolera pasatzen dira substantzia horiek. Hiru zati ditu heste meharrak: duodenoa , jejunoa eta ilenoa. Pankreasa eta gibelak duodenora isurtzen dituzte sortutako substantziak
Faringea: digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren hodiada. Elikagaiak faringean zehar joaten dira ahotik heste gorrirantz. Epiglotis izeneko tolestura dauka faringeak ; tolestura horrek ez die elikagaiei arnasbidera eltzen uzten.
Hestegorria: faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker janaria urdailera isisten dira.
Urdaila: digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio, eta irteerari, berriz, piloroa. Urdailean, elikagiaik digeritzen hasten dira, urin gastrikoari esker; urin gastrikoa urdailaren barruko paretako toles ugarietan sortzen da
Heste lodia: digestio-hodiaren azken zatia da. Uzkian amaitzen da, eta huraxe du, hain zuzen, kampoaldekiko lotura. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira heste lodian. Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea. Heste itsutik babes.sistemako luzapen bat ateratzen da, apendize beriformea.

Digestio funtzioak:
Ahoratzea: elikagaiak ahotik dgestio hodira sartzen dira, ahoan elikagaiak txikitu eta listuarekin nahasten dira
Digestioa: elikagiak eraledatu eta mantenugaia izeneko beste substantzia soilagoetara biurtzen dira. 2mota:
Mekanikoa: elikagaiak moztu txikitu eta nahasi egiten dira
Kimikoa: elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak eratzen dira.
Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiak digestio-hodiaren pareten zeah xurgatzen dira.
Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira.



Arnas aparatua
Hauek dira arnas aparatuaren funtzioak: kampokoo aireko oxigenoa hartze, oxigeno hori odolera eramatea eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kamporatzea.
Sudur-hobiak: ahoaren gaianaldeko bi barrunbe dira. Kampoaldearekin komunikatuta daude, sudur-zuloen bidez. Sudur-hobietan zehar, airea barrura sartu, berotu eta hezetu egiten da.
Faringea: arnas aparatuaren nahiz digestio-aparatuaren hodia da, gihartsua eta elastikoa; airea laringera eramaten du.
Behealdean, epiglotisa dauka. Elikagaiak irestean, epiglotisal ez die asrnas bideetara joaten uzten
Laringea: hodi laburra da eta, barrualdean, ahots-kordak ditu. Ahots-kordek, bibratzean. Ahotsa sortzen dute.
Trakea: lepoaren barrualdea goitik behera doan hodia da eta airea birikietaraino eramaten du. Hestegorriaren aurrean dago, harekiko paralelo. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute, eta horri esker, zaila da trakea zampatzea.
Bronkioak: birikietan sartutrako bi hodi dira. Birikien barruan, adarkatu egiten dira, a uda; bronkiolo izeneko hodia meheagoak sortsen dira. Bronkioloak, halaber, adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte birika-albeolo izenekoak.
Birikiak: saihets-hezurrek babestutako bi organo arol dira birikien barrualdean, gas-trukea egiten da odolarekin. Birika bakoitza pleura, izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta pleura, berriz pleura -likido izenekoaz dago beteta eta ari esker birikiak gai dira arnas mugimenduetara moldatzeko. Eskuineko birika hiru lobulutan zatituta dago
eta ezkerreko birika baino handiagoa da. Ezkerrekoak bi lobulu baino ez ditu


Gas-trukea
Gastruke birika-albeoloetan egiten da. Birika bakoitzean milioika albeolo daude, eta horrenbestez, gainazal ikaragarri handia dago gas trukea egiteko. Trukea kapilarren eta albeoloen mintz meheetan egiten da, difuzio bidez; hots, kontzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira gasak.

Odol-zirkulazioaren sistema
Kzirkulazio sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeas arduratzen da; era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta substanztiok kamporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu
Odol hodiak
Arteriak: biotzetik gorputzeko organoetara eramaten dute odola arterie paretak oso lodiak, gogorrak eta elastikoak dira, orregatik presio handia jasaten dute
Zainak: organoetatik bihotzera eramaten dute odola zainen paretak ez dira arterienak bezain sendoak eta elsatikoak, presio txikiagoa jasan behar baitute. Barruan balbulak dituzte. Balbula horiei esker, odola errazago joaten da gorantzm, eta era berean , ez dauka atzera egiterik.
Kapilarrak: tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute, arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituena. Kapilarren pareta epitelial meheetan zehar igarotzen dira mantenugaiak eta oxigenoa gorputzeko zelula guztietara, eta pareta horietan zehar ateratzen dira, halaber, zeluletako karbono dioxidoa eta hondakinak kapilarretara.

Entradas relacionadas: