Euskara
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB
GRAMATIKA:ADIZKI EZ JOKATUAK:Adizki ez jokatuak hiru modutara erabiltzen dira euskaraz:1-Aditzoin gisa:iku,etor,esan,...2-Partizipio gisa:ikusi,etorri,esan,...3-Aditz-izen gisa:ikuste,etortze,esate,... Aditziona:Subjuntiboarekin eta aginterarekin erabiltzen da euskara batuean.Etor dadin;etor daiteke;etor bedi;ikus dezazun;ikus dezakezu;ikus ezazu.Nondik eta nola sortzen den aditzoina. a)Aditzaren partizipioa -tu (-du) amaitzen bada,kenduta: hartu>har. b)Partizipioa -i amaitzen bada,hura kenduta: etorri>etor, ikusi>ikus... Aditz-izenaren forman -tze atzizkiaren aurrean -i- gelditzen bada ez da -i- hori galtzen.Beraz, Itxi aditzak ere ez du galtzen.Eutsi eta iritzi,bietara daude ondo (euts/eutsi, irits/iritsi) aukeran.c)Aditzoinean -t bukaera ez ematea hobesten da. d)Gainonerakoak berdinak dira:egon-egon, laga-laga,hil-hil.Aditz-partizipioa.Aditz forma honek izen,izenlagun,adizlagun nahiz txertaketa modura joka dezake. "Poz handia eman dit zu hemen ikusiak. (iz)" "Sagar erreak daude afaltzeko. (izond)" "Mozkorra harrapatzen da edanez gero. (txertaketa)." Jakina denez,euskalki batzuetan (Hegoaldekoetan)partizipioa eta aditzoina ez dira bereizten,eta partizipioak bestearen lekua hartzen du:etorri zaitez,kendu ezazu,esaten dira.Batuen:etor zaitez, ken ezazu.Aditz-izena.Erdi aditza eta erdi izena da -T(Z)E atzizkiarekin eratzen den adizki ez-jokatu hau.Izena den aldetik,deklinatu egiten da,eta,aditza den aldetik,aditz osagaiak ere eraman ditzake."Ohean irakurtzea oso dut gogoko." "Ohean irakurtzeak logura ematen dit". Emankorra da, baina,maiz arazo-bide ere gertatzen da.Bi arrisku dakartza: 1-Aditz partizipioarekin nahastea. -Aditz bakoitzaren erregimena ez zaintzeagatik. "Opari bat egin nahu dut =/Opari bat (besteren batek) egitea nahi dut." -t(z)ea esaten badugu nahi aditzaren eta aditz-izenaren subjektuak ez direla bat bera adierazi nahi da.Bi aditzetako subjektua pertsona bera bada,aditz-partizipioa erabili behar da.2-Normalizatzeko joera handiegia(izenzalekeria). Aditz batetik sortutako izenari deritzo horrela,eta aditz-izenetik bestelakoa da.
Normalizazioan aditza izen bihurtzen da erabat,eta honako atzizki hauek izaten ditu -keta,-en,-era,-mendu,-zio. Normalizatzeko joera hau indartsua da inguruko erdaretan eta horren ondorioak nozitzen ari gara euskaraz,itzulpena tarteko dela.Gaztelaniaz,hizkuntza prepositiboa izaki,guztiz normal egiten da aditzetik izenerako aldaketa,eta izen-egiturekin ondo moldatzen da. "Se creará un club>(hay que)crear un club>la creación de un club. Aditzetik sortutakoak dira gaztelaniaz izen hauek:reaparición,exposición,expansión,asimilación... Horrelako izenak elkarren segidan metatzeko joera ere sortu da.Euskarak berezkoagoa du aditz-egituretan oinarritutako joskera,arinagoa eta naturalagoa gertatzen baitzaio.ERDAL GERUNDIOA. Forma bakarrez (corriendo,cantando,saliendo...)ematen da,baina euskaraz aberatsagoa da,ñabardura gehiago jasotzen ditu,eta ñabardura bakoitzak bere forma du.Erabilera:1 -t(z)en formaz ZERTAN galderari erantzuten dionean.Zertan egon,ibili,ari..?kantatzen,jolasten... 2 -(e)z formaz NOLA galderari erantzuten dionean "Irakurriz asko ikasten da. (irakurtzen)".3 -(e)z formaz NOIZ (nola)galderari erantzuten dionean.Bi perpausen artean aldiberekotasuna gertatzen denean. "Irratia entzunez (entzuten dudan bitartean) egiten ditut lanak.(entzuten)". 4 -(e)la(rik)formaz NOIZ galderari erantzuten dionean. "Lotan geundela lapurtu ziguten motoa (egoten)". 5 -ta/-(r)ik formaz NOLA(noiz)galderari erantzuten dionean.Hauetan ekintza bat bestearen ondoren gertatzen da,ez dago aldiberekotasunik. "Etorrita zegoela ikusita (ikusirik),joan egin zen (ikusten,ikusiz)". 6 Ekintza bat bestearen ondoren gertatzen dela adierazteko beste modu bat etarekin kortzen da. "Ateari kolpe bat eman,eta kalera joan zen". 7 -ka eta (e)z atzizki adberbio-atxixkiekin.Eta bat zenbatzailearekin;korrika,deika,botaka, negarrez,...(korri egiten,dei egiten,...) 8 -(e)an atzizkia gehituz aditz-partizipioari."Egonean,ezer egin gabe,arpertu egiten da bat (egoten)". 9 Eske,begira,bila,zain...eta antzeko postposizioekin. "Diru eske ibiltzen da beti."