Filo agustin
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB
2.1 Gaitza ontasuna bere maila baxuenean dela esan dezakegu. Agustinek bi gaitz mota bereizten ditu, gaitz fisikoa, jatorria materian dago eta gaitz morala, gizakiaren bidegabeko portaeraren emaitza da. Gaitzaren existentzia azaltzeko gaiztoak daudela dio gure pazientzia frogatzeko eta gaitzaren sorrera ez dagoela jainko gaizkilearengan, manikeoek dioten bezala, baizik eta gizakiaren askatasunean (liber arbitrium). Manikeoek, bi printzipio nagusi daudela diote, ongia eta gaitza, guztiz dualistak. Gizakia gaiztoa da naturaz baina ona den espiritua ere badu. Agustinek ordea, printzipio bakarra jainkoa dela dio, hau baitda izaki betea, ongi absolutu eta aldaezina.
1.3 Tesiaren kontrako argudioa emanez hedonistak izango ditugu. Hedonismoa ongia plazerrarekin erlazionatzen duen mugimendua da. Bi plazer mota ezberdinduko dira, plazer materiala, beharrezkoa izango dena plazer espirituala lortzeko. Gizakia eguneroko bizitzan, plazerretara hurbildu eta sufrimendutik ihes egin behar zuen. Agustin ordea, mugimendu honen guztiz kontrakoa da. Plazerra bilatzean, guztiz asetzen gaituen zoriontasuna bilatu beharko eta ez da erratu behar plazer materialekin, hauek galkorrak baitdira. Honela, jainkoa ezaguzten duena izango da soilik zoriontsu. Hala ere, hedonismoari kritika egitean esan dezakegu doktrina berekoi eta konexio gabea dela. Berekoia da askotan plazerrak lortzea besteei min egin behar diegulako (emakume bortxaketa) eta konexio gabea askotan plazerrak min egin ahal digutelako konsekuentzia gisa.
1.2 Zoriontasuna jainkoa ezagutzean datza. Jainkoa ezagutzen duenak soilik izan daiteke zoriontsu, benetako zoriontasuna jainkoarengan aurkitzen delako, inoiz agortzen ez dena, betierekoa dena. Hala ere, eudomismo hori ezin da suntsi epikureoren erako plazer moderatuekin, hauek gizakia zeharo ase ezin duten zoriontasun galkorrak baitdira.Akademikoen kontra, zalantzan jarrtzen dute dena. Zalantza egiten badut, existentziaz ziur nago eta erratzen banaiz orduan banaiz.Hedonistek zioten plazerrak beharrezkoak zirela eta estoikoek, destino2.2 a esanda dagoela eta aurka ezin dugula ezer egin, agustin dio jainkoak aukeratzeko askatasuna eman digula (liber arbitrium).
Filosofia unibertsoaren eta errealitatearen azken funtsaz eta gizakiak bertan duen tokiaz diharduen jakintza da.Gogoetazko jarduera da filosofia, metodikoa eta sistematikoa, arrazoimenean oinarritua. Ez du bere alor espezifikorik, alderantziz, errealitatearen eta giza esperientziaren edozein alor da, berez, filosofiaren gai. Agustinen filosofian platon eta estoikoen eragina ikus dezakegu eta metodo berria hasiko du filosofian non abiapuntua ez da kosmologia ala ontologia izango, antropologia baizik. Agustinen filosofian hiru garai ezberdindu daitezke, hasieran manikeismo eskolarekin erlazionatuko da, gero Faustoren eskutik eszeptizismoa ezagutu zuen. Azkenean kristau bilakatu zen eta bere azken lanak teologiaren hurbil daude.Agustin manikeoa izan zen kristaua bihurtu aurretik.
2.2 Garai hartan erlijioa eta filosofiaren artean ez zegoen harreman onik baina agustinek frogatu zuen filosofia baliagarria zela erlijioa indartzeko eta bere lanetan batu egiten ditu erlijioa eta filosofia. Intellige ut credas batez ere gaztea zenean erabili zuen egiaren bila arrazoimena erabiltzen zuelako, hala ere honek eszeptizismora eraman zuen eta azkenean credas ut intellige, sinestu ulertzeko esaldira eraman zuen, bertan aurkitu baitzituen hainbat arazoetarako konponbideak.
2.3 Platonentzat dialektika ezagutzarako edo zientzietarako metodo eta zientzia bakarra da. Honen ustetan arimak dena daki baina jaiotzean ahaztu egiten dugu eta berriro gogoratu beharko dugu (anamnesia). Agustinek argitzapenaren teorian dio arimak ez dakiela dena, jainkoak ezagutza gure baitan sortzen duela eta ideiak jainkoak argiztatzen dituela. Nahiz eta hau ezberdina izan biak erabilzten dute dialektika egira hurbilzteko, platon kasun on gorena izango da, eta Agustinen kasuan jainkoa.