Frankismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

 
Sistema politiko frankistaren oinarriak: Diktadura 
Franco izan zen gobernu buru eta Estatu buru eta bere botere ahalguztidunean oinarritu zen sistema frankista. Berak zuen arau juridikoak aldarrikatzeko botere gorena eta hiru armadetako aginte nagusia ere berea zen.
Espainia berria eraikitzen hasteko erabili ziren
oinarriak:Diktadore bat, Franco “Caudillo”.*Ideologia totalitario bat, nazionalsindikalismoa.*Alderdi bakarra, FET eta JONS.
Falangistek, monarkikoek, katolikoek eta militarrek, “erregimeneko familiek” hain zuzen ere, eta oligarkia ekonomikoko jauntxoek beren partaidetza-maila izan zuten gobernu organo eta erakundeetan. Askok, mugimenduaren oinarri ideologikoei leialtasuna eskaintzearen truke, aberastu eta gizarte mailan gora egiteko aukera izan zuten. Aurreko funtzionarioen garbiketa egin ondoren, funtzionario berriak behar ziren, erregimenaren arauak betearaziko zituztenak eta neurri errepresiboak bideratuko zituzten funtzionario leialak. --Erregimenaren egituratze juridikoa: Erreinuko Oinarrizko Legeak (1938-1967) *Gerra zibilean, jada, alderdi bakarra (FET) eratu zuen (1937), Lanaren Forua aldarrikatu zen (1938) eta prentsa zentsura ezarri zen (1939). FET (Falange Española Tradicionalista) barnean falangistak, karlistak eta Renovación Española alderdiko monarkiazaleak bildu ziren hasieratik. Ideologia totalitarioari jarraituz, estatua eta alderdiaren erabateko identifikazioa zuen helburu, baina ez zen guztiz bete. *1940 ? Sindikatuen Batasunerako Legea. Horrela sortzen da Organización Sindical Española, alderdi bakarraren gidaritzapean eta menpean. Sindikatu ofizial honetara bildu behar izan zuten, derrigorrez, langileek eta enpresariek eta horrela sortu zen sindikalismo bertikala. Teorian Lanaren Foruan jasotako printzipioetan oinarritu ziren sindikatu honen orientabideak, baina praktikan Lan Ministerioak zehazten zituen politika sindikalerako eta lan harremanetako ardatz nagusiak. *Bide beretsuari jarraitu zioten Espainiako gazteria antolatzerakoan. FET alderdiaren menpeko erakunde batzuk arduratu ziren gazteen doktrinamendu ideologikoaz: Frente de Juventudes, Sindicato Español Universitario eta Sección Femenina. *1939 ? Erantzukizun Politikoen Legea. Honekin bizitza publikoa “saneatu” egin zuten, hau da, lanik gabe utzi zituzten erregimenarekin bat ez zetozen langileak. *1940 ? Mazoneriaren eta Komunismoaren aurkako Errepresiorako Legea aldarrikatu zen “mugaz barneko etsaiari” aurre egiteko, eta berriro ere indarrean jarri zen Justizia Kode Militarra. *1941 ? Estatuaren Segurtasunerako Legea aldarrikatu zen eta hurrengo urtean grebak eta horrelako adierazpenak debekatu egin ziren. *1942 ? Diktaduraren instituzionalizazio prozesuari jarraia emanez, Espainiako Gorteak sortu ziren. Diktaduraren legitimizazioa “Demokrazia Organikoan” oinarritu zen; ordezkaritzan oinarritutako demokrazia molde politikoetatik zeharo urruntzen zen sistema politikoa hau eta gizabanakoaren eta kolektibitatearen eskubideak ezagutzearen aurka zegoen erabat. Erakunde frankista guztiak bezala, Gorteak eztabaidak eta kontsultak egiteko baizik ez zuten balio eta Francoren kontrolpean egon ziren beti. *1945 ? Espainiarren Forua. Erregimenaren oinarrizko printzipioak eta espainiarren betebehar eta eskubide teorikoak aldarrikatu ziren Foruan. *1947 ? Ondorengotzarako Legea: Erreferendumean onartu zen. Espainia erresuma bezala definitu zen eta Francoren esku utzi zen etorkizuneko erregea izendatzeko ahalmena. -- Eliza eta armada Bi erakunde hauek funtsezko papera izan zuten diktadura finkatu eta bere iraupena ziurtatzeko unean. Eliza katolikoak legitimatu egin zituen estatu-kolpea eta gerra zibila. Erlijio katolikoaren etsaien aurkako gurutzada bihurtu zuten gerra eta, ondorengo urteetan, eliz hierarkiak batez ere, erregimenaren alde jokatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioartea diktaduraren aurka agertu zenean, elizaren babesak asko lagundu zion Francori.Laguntza honen ordainetan, Francok sari handi bat eman zion elizari. Erlijio katolikoa estatuko erlijio ofizial bihurtu zen eta elizak diru publiko kopuru handiak jaso zituen estatuko aurrekontu orokorretatik eta Hezkuntzaren esparruan hedatzea lortu zuen. Ofizialki ezagutu zituzten elizaren eskolak eta hezkuntza erakundeak. Nahitaezko bihurtu zen erlijioaren irakaskuntza eta elizaren esku geratu zen morala eta ohiturak zainduko zituen zentsura. Bestalde, armadak garaipenean izan zuen zuzeneko partaidetza eskertzeko, goi mailako kargu militarrak txertatu ziren politika, administrazio eta ekonomia erakundeetan (Francok zituen ministroen laurdena armadakoa zen). Izan ere, armada frankista izan zen lurralde batasunaren bermea eta haren barneko nazio txikietako nazionalismoen aurrean espainiartasuna berretsi zuen tresna.

Entradas relacionadas: