Izaki bizidunen sailkapena

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

Eumetazoo-filum garrantzitsuenak: Diblastikoak: Knidiarioen filuma: Ehunak dituzte, batzuek organo sinpleak ere. Erasotzaileei likido toxikoa injektatzeko eztena duten zelula erresumingarriak dituzte. Morfologikoari erreparatuta, bi sailetan banatu: polipoak gainazalen batean bizi. Animali horiek guztiak uretan bizi.  Tribalstikoak: Azelomatuak: Platelmintoen filuma: Gorputz zapala, ehunak eta zenbait organo dituzte harrak. Batzuek biziera askea eta beste batzuk barne-bizkarroiak dira. Pseudozelomatuak: Nematodoen filuma: Gorputz luze eta zilindrikoa, ehunak eta organo sinpleak dituzten harrak. Batzuk biziera askekoak eta beste batzuk barne-bizkarroiak. Zelomatuak: Moluskuen filuma: Gorputz bigunean, burua (zentzumen-hartzaileak eta ahoa dituzte, eta batzuek erradula), lekualdatzeko muskuluzko oina eta errai-masa bereizten dira. Batzuetan kareharrizko maskorra jariatzen duen bildukin mamitsu batek, mantuak, inguratzen du errai-masa. Zelomatu ia guztiak urtarrak dira, baina lehortar batzuk ere badaude. Klaseak: -Gasteropodoak: Maskor txikia edo pieza bakarrekoa dute (barraskiloa). -Bibalboak: Giltzaturiko bi piezak osatzen dute animalia horien maskorra (txirlak). -Zefalopodoak: Maskorrik gabekoak edo barruko maskordunak (olagarroak). Anelidoen filuma: Antolaketarik konplexueneko harrak dira. Metameriako gorputza dute, hau da, eraztun edo metamerotan banaturikoa, baina segmentazio hori ez da azalekoa bakarrik, barruko antolaketa ere itxuratzen du eta. Eraztun bakoitzean, errepikaturiko hainbat barne-organo dituzte. Uretan eta lehorreko inguru hezeetan bizi dira, eta batzuk parasitoak dira. Klaseak:         -Poliketoak: Eraztunen alboetako luzakin edo parapodoetatik irteten diren kitinazko zuntz asko dituzte (nereisak). -Oligoketoak: Keta gutxi dituzte, eta parapodorik ez (lur-zizarea). -Hirudineoak: Ez dute ketarik, bai, ordea, euren gorputza finkatzeko bi bentosa (kanpo-parasitoak). Artropodoen filuma: Arrakasta biologikorik handienetako taldea, inguru guztiak kolonizatu. Gorputz segmentatua dute, metameria alegia, baina anelidoek ez bezala, metamero guztiak ez ditu berdinak, eta gorputzeko hiru aldetan banaturik daude: buruan, toraxean eta abdomenean. Alde horietako



batzuetan, metameroak soldaturik daude, eta kanpoko segmentazioa ez da ikusten. Era berean, talde batzuek bat eginik dituzte lehenengo bi aldeak, zefalotoraxa osatuz. Aipatutako alde horietako bakoitzetik, hainbat funtzio betetzeko espezializaturiko luzakin giltzatuak ireten dira. Animaliok kitinazko exoeskeleto zurrun edo malguagoak estalirik daude; zenbaitetan, exoeskeleto horretan, zurruntasuna areagotzen duten kaltzio-gatzak jalkitzen dira. Exoeskeletoak harraparietatik babesten du animalia, ura galtzea saihestu ez ezik. Izakiok, hazteko, galdu egiten dute exoeskeletoa aldian-aldian, muda deritzon prozesuaren bidez. Bi subfilumeta: -Kelizeratuak: Honako bi klase hauek hartzen ditu: merostomatuak eta araknidoak. -Mandibulatuak: Talde honetan miriapodoen klasea, krustazeoena eta intsektuena. Ekinodermatuen filuma: Epidermisaren azpian, batzuetan arantzak dituzten karpe-plakek osaturiko barne-eskeleto edo endoeskeletoa dute. Animalia horien gorputza ez dago segmentaturik, eta burua ez da gorputzaren gainerakotik bereizten. Helduek simetria erradiala hartzen dute, bigarren mailako ezaugarri gisa, aldebiko larbak garatu eta gero. Filum honen berezitasuna hainbat hodik osatutako sistema anbulakral deritzona da: ura presio handiz dabil hodion barruan, lokomozia eta janari-harrapaketa ahalbidetzeko. Filum horren barruan, itsas animalia sesil batzuk eta oso astiro mugitzen diren beste batzuk daude. Kordatuen filuma: Talde honetako organismo guztiek eusteko zeregina betetzen duen kartilagozko eskeleto-ardatz edo notokorda dute bizkarrean, euren bizi-zikloko fase batean edo bestean. Kasu batzuetan, bizkarrezurrak ordezten du notokorda, animalia heldua denean. Animaliok nerbio-kordoi tubular barru-hutsa eta likidoz betea ere badute, notokordaren gainetik. Aurreko muturra zabaldu egiten da eta, ornodunetan, entzefaloa eratzen du. Zakatz-arrailak ere badituzte, faringearean paretan. Animalia urtarrek bizitza osoan zehar dituzte arrailok, eta zakatzak daude bertan; lehorreko animaliek enbrioi-aldian baino ez dituzte arrail horiek. Horrez gain, isatsa izaten dute uzkiaren atzean, eta bihotza, posizio bentralean. Subfilumak: -Urokordatuak, -Zefalokordatuak, -Ornodunak.

Entradas relacionadas: