Joanes etxeberri sarakoa(bukaube)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,65 KB

XVIII.Joanes Etxeberri Sarakoa. Medikuntza karrera burutu zuen Frantziako unibertsitateren batean. Saran ekin omen zion sendagile lanari baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen, Azkoitian ere aritu zen. Kultoa genuan Etxeberri eta oso euskalzalea. Irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak. Sarako erretorea buruzagi eta aintzindaritzat zeukan eta haren lanari jarrraipena eman nahi izan zion. Euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak. 1- Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna(1718): Ordurako gauzatuak zituen liburuak argitaratu ahal izateko, laguntasuna eskatu zion Lapurdiko Biltzarrari. Imprimaturiko liburuska honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten jaramon handirik egin eta horregatik, ezin izan zuen bere lanak plazaratu. Ondorengo hauek, alegia: 2.- Eskuararen hastapenak. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamena sutsua dugu eta Hegoaldeko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. 3.-Euskarazko hatsapenak latin ikasteko. Garai hartako kultus hizkuntza latina zen oraindik. Euskaldunak, gaztelerazko edo fratsezezko ikasbideetara jo behar izaten zuen latinaz jabetzeko. Zrgaitik ez ikasi latina euskararen bidez. Bizi izan artean, lehenego liburuska bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena lotan egon ziren 20.menderarte. 4.-Bazen laugarren obra bat ere: Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsezez eta gazteleraz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdua dela.

Entradas relacionadas: