Lur eta ingurumen zientziak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,62 KB

1. Metal kritikoak
a) Definizioa: Metal kritikoak 50 urte baino gutxiagoko iraupena kalkulatzen zaien metalak dira
b) Adibideak: Cu, Hg, Zn, Pb, Sn
2. Mineral eta harrien ustiapenak sortarazten dituen inpaktuak.
a) Eragin edo inpaktu orokorrak
Meatzaritzak lau eraldaketa eragiten ditu:
1. Morfologikoak: erliebea eraldatzean.
2. Ikustekoak: paisaia eraldatzean.
3. Zaratak: leherketa eta motorrengatik.
4. Hidrologikoak: azaleko drenai sarea eta lurpeko ubideak eraldatuta.
b) Alderaketa
1. Erliebeari dagokionez, zerupeko meatokiek eragin handiena dute, sarbideak eta egiten duten
sargunea kontutan hartuta, bigarrena harrobiek eta txikiena lurpeko meatokiek.
2. Ikus inpaktuari dagokionez, gehien eragiten duena harrobikoa da, landaretza eta mendia kendu
eta eraldatzeaz gain, jarrera bertikalagatik gehien ikusten dena delako. Bigarrena zerupekoa
izango litzateke, landaretza kentzen duelako eta espaziotik gehien ikusten dena delako eta
txikiena lurpeko meatokia da.
3. Zaratari dagokienez, leherketa eta garraioan erabilitako motorengatik, harrobiek eta zerupekoek
gehien eragiten dute.
4. Eragin hidrologikoari dagokionez, azaleko egiturek drenai sarea hausten dute, lurpeko ubideez
gain. Lurpeko meatokiak lurpeko ubideak bakarrik mozten ditu. Kasu guztietan, hondakinen
metaketa eta aska ditzaketen substantzia pozoitsuak direla eta drenai sareak aldatu eta uraren
kalitatea kaltetua izan daiteke. Hondakin gehien sortarazten dutenak azaleko egiturak dira:
harrobiak eta zerupeko meatokiak.

Entradas relacionadas: