Materialismo historikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,73 KB
6.- Materialismo historikoa da Marxek sortu zuen teoria garrantzitsuena. Historia da bizitzarako beharrezkoak diren baliabide materialen produkzioaren historia. Gizakiaren oinarrizko ezaugarri praxia (gizakia aktiboa eta eraldatzailea) da. Giza lanek eta produkzio materialek determinatzen dituzte bizitza sozialaren aspektu guztiak. Materialismoak ez ditu ukatzen kontzientzia, adimena eta horrelako giza errealitateak.Gizarte egitura: bi maila desberdintzen dira. 1-AZPIEGITURA: Marxisten adieran, produkzio harremanez eta indar produktiboez eraturik dago, beraz, azpiegitura ekonomikoan datza produkzio prozesu guztia, eta produkzio ideologikoa edo gainegitura ere beronek baldintzatzen du. 2-GAINEGITURA: Azpiegituraren gainean eraikitzen den egitura juridiko-politiko eta ideologikoak, eta hauek badute bere autonomia erlatiboa. Gainegituraren zeregin nagusia da bere adar eta aparatu guztiak batzea eta kontrolatzea. Errepresentazioen eta ideien sistemak osatzen du produkzio-modu batetako gainegitura ideologikoa. Gizarte bateko gizaki guztiek ez dute kontzientzia berdina, produkzio sisteman betetzen duten lekuaren arabera diferentea da.