Mitos eta logos

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,54 KB

mythos eta logos: mendebaldeko filosofia grezian sortu zen, K.A VI.mendean. eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu egin zen, eta aldaketa horrekin lotu ohi da filosofiaren hasiera: mitotik logosera igaro izanarekin. hitz grekoak dira, eta hitza esan nahi dute.bada bien arteko zenbait ezberdintasun. hitzak, mythos gisa ulertuta, alegiazko kontakizunekin du zerikusia. kosmosaren sorrera eta erregulartasuna azaltzeko gizakiaz gaindiko indarrez baliatzen dira. hitza, logos gisa ulertuta, egia bilakatzeko tresna bilakatu zen, bai eta eztabaida eta deliberamendu publikoa eta irekia egiteko tresna ere. unibertsoa osatzen duten izakiak arrunt desberdinak izan arren, bada bakarra eta aldaezina den errealitate bat, natura, horretan aritu zen jarduera mitikoa ere, baina jarduera filosofikoak beste modu batera ekin zion bilaketa horri: kosmosaren sorrera eta erregulartasuna azaldu nahi zituen baia horretarako logosaz baliatzen zen.
zalantza da filosofiaren beste motorra, ezjakintasunaz ohartzea eta jakiteko beharra izatea. ez da huts egiteko beldur denaren zalantza ere. ez gara konformatuko bidean aurkitzen dgun lehenengo irtenbidearekin, baizik eta unibertsoko eta bizitzako misterio amaigabeetarako erantzun berrien bila jarraituko dugu.

Entradas relacionadas: