Natur

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

1.HIGIDURA UNIFORMEA: bizkortasuna konstantea denean, higidura uniformea da. Higidura uniformearen morak: 1. Higidura zuzen uniformea (HZU). 2. Higidura zuzen uniformeki azelereatua (HZUA). 3. Ibilbidearen araberako higidura uniformea./ A.HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA (HZU): +Ezaugarriak: Ibilbidean zuzena da. Norabide aldaketarik ez dago; beraz, bizkortasuna eta abiadura konstanteak dira. (v eta v=kteak). Abiadura aldaketarik ez daogenez, azelerazioa nulua da. (a=0m/s).+Formulak: V=Samaiera-Shasiera /t S= So+v.t
+
Grafikoak:-Posizio-denbora (s-t) grafikoan ordenatu edo Y ardatzean posizioaeta abzisa edo X ardatzean ednbora adierazten dira. Parentesien artean magnitudeen unitateak adierazten dira. -Abiadura-denbora: (v-t) grafikoan ordenatu ardatzean abiadura eta abzisa ardatzean denbora adierazten dira. Unitateak parentesian./ B.HIGIDURA ZIRKULAR UNIFORMEA (HZRU): +Ezaugarriak: Ibilbidea zirkunferentzia da. Norabide aldaketa dagoenez, azalerazio normal edo zentripetua dago. Higidura zirkularrean magnitude angeluarrak erabiliko ditugu.Magnitude angeluarrak hurrengoak dira: O:Espazio angeluarra (angelua): erradioak biratzean sortutako angelua da. Radianetan (rad) neurtzen da. Erradioa eta arkua berdinak direnean, O=1rad da. Adib: 1bira=306º=2TTrad W: Abiadura angeluarra: denbora unitatean egindako espazio angeluarra da. Unitateak: rad/s (SI) eta bira/min. Abid: 1bira/min=2TTrad/60s 200bira/min=200.2TTrad/60s=20,94rad/s rad-tik bira/min pasatzeko .60s/2TT
Magnitude lineal eta angeluarraren artean dagoen erlazioa: Espazio lineala (s) eta angeluarraren (O) artean: O=S/R Abiadura lineala (v) eta angeluarraren (w) artean: W=V/R +
Formula: O=Oo+w.t Oo=0rad denean= O=w.t O: Amaierako espazio angeluarra (rad) Oo hasierako espazio angeluarra (rad) w: abiadura angeluarra (rad/s) t: denbora (s)/ 2.HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEKI AZELERATUA (HZUA) +Ezaugarriak: Ibilbidea zuzena da. Abiadura ez da konstante mantentzen, bere modulua handitu edo txikiagotzen baita (v¬= ktea). Abiadura uniformeki aldatzen da. Azelerazioa dago eta hau konstantea da (a¬=ktea). +Formulak: a=V-Vo/t = V=Vo+a.t S=So+Vo.t+ 1/2.a.t S: Amaierako posizioa (m) So: hasierako posizioa (m) Vo: hasierako abiadura (m/s) t: denbora (s) a:azelerazioa(m/sª)./ Erreferentzia-sistema higidura edskribatzeko erabiltzen den koordenatuen sistema da./ Zinematika: kausei erreparatu gabe, higidurak aztertzen dituen Fisikaren adarra. Galileok sortu zuen./ Magnitude bektorial bat guztiz definitzeko, haren unitateaz gainera, aplikazio-puntua, modulua, norabidea eta noranzkoa ere ezagutu behar ditugu. Bektore batez adierazten dugu. Magnitude bektorialak dira, esaterako hiri batetik pasatzen den trenaren abiadura, v; abiatzen den auto baten azelerazioa, a; mahai bat higitzeko erabiltzen den indarra, F./ Higikari baten posizioa (s&) magnitude bektoriala da, eta objektu batek erreferentzia-sistemaren jatorriarekiko duen kokapen zehatza adierazten du./ Higikari baten ibilbidea higikariak denboran zehar hartzen dituen posizioen seguda da./ Posizioa ibilbidean zehar (s) erreferentzia-sistemaren jatorriraino dagoen distantzia da, ibilbidean zehar neurtua. Ez da magnitude bektoriala, hain zuzen, ibilbidearen forma ezagutuz gero, nahikoa delako zenbaki bat higikariaren posizioa adierazteko.



Ibilitako espazioa (e) higikariak ibilbidean eginiko distantzia da. Metrotan neurtzen da./ Desplazamendua(d¬ ) amaierako posizioaren eta hasierako posizioaren arteko kendura da. Metrotan neurtzen den magnitude bektoriala da. / Abiadura (v¬ ) denbora-unitate bakoitzean eginiko desplazamendua da (amaierako posizioa ken hasierako posizioa). Magnitude bektoriala da, eta m/s-tan neurtzen da. / Bizkortasuna (v) denbora-unitate bakoitzean ibilitako espazioa da. Abiadura bezala, m/s-tan neurtzen da. / Eguneroko bizitzan, higikari baten abiadura adieratzen dugunean, haren batez besteko bizkortasunaz ari gara ia beti. Esaterako, aurreko ataleko 10000 m-ko lasterketako korrikalariaren abiadura kalkulatzeko, itzuli bat egiteko behar duen denbora kronometratu eta 80s-ko emaitza lortzen dugu. Pistari eginiko itzuli bakoitzak 400m dituela kontuan harturik, 400m (ibilitako espazioa) 80s-z (denbora) zatitu eta 5m/s-ko bizkortasuna lortzen dugu. Batez besteko bizkortasuna izango da. Horrek ez du esan nahi itzuli osoa 5m/s-ko abiadura konstantean egin duenik; beharbada bizkorrago irten eta motelago iritsi da, edo alderantziz ./ Ezinezkoa da higikari baten alduineko bizkortasuna ezagutzea, hau da, une jakin bati dagokion bizkortasuna zehaztea, hain zuzen, batez besteko balioak bakarrik neur daitezkeelako. Alduineko bizkortasuna neurtzeko, denbora-tarte labur-laburretan ibilitako espazioa neurtu beharko genuke, eta batez besteko bizkortasunaren balioa kalkulatzean, bien balioak oso antzekoak lirateke, nahiz eta berberak inoiz ez izan./ Azelerazioa (a¬) denbora-unitate bakoitzean gertatzen den abiadura-aldaketa da. m/sª-tan neurtzen den magnitude bektoriala da./ Azelerazioa ibilbidean zehar (a) denbora-unitate bakoitzean gertatzen den bizkortasun-aldaketa da. Hortaz, m/sª-tan neurtzen da.


Entradas relacionadas: