Bretton Woodseko Akordioak: Nazioarteko Finantza Erakundeen Sorrera
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,94 KB
1944. urtean, Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, Bretton Woodsen Nazioarteko Finantza Konferentzia ospatu zen. Garai hartako herrialdeak bildu ziren, Alemania eta bere aliatuak izan ezik. Bertan, bi plan nagusi aurkeztu ziren: bata J.M. Keynesek defendatutakoa eta bestea D. Whitek sustatutakoa. Azkenean, Estatu Batuen presioaren ondorioz, D. White-ren plana hautatu zen.
Bretton Woodsek etorkizunean garrantzi handia izango zuten bi erakunde finkatu zituen:
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): Nazioarteko ordainketak eta merkataritza harremanak errazteko sortutako tresna izan zen. Bere helburuak ziren nazioarteko diru sistemaren arauak ezartzea, mundu mailako diru lankidetza bultzatzea, moneten arteko aldaketa orekatzea, nazioarteko merkataritza sustatzea
español con un tamaño de 4,04 KB