1812ko Cadizko Gorteak eta Konstituzioa: 'La Pepa'

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Frantsesen aurkako erresistentzia antolatzeko batzordeak sortuko dira, eta frantsesen nagusitasunaren aurrean Cadizera ihes egingo dute, lurralde hau britainiar ontzidiak babesten baitzuen eta lurralde horretan frantsesek ez baitzuten lortu sartzerik.

Cadizko Gorteen deialdia eta izaera liberala

Frantziako gerra bete-betean, Gorteak biltzeko deia egin zuen Batzorde Zentral Gorenak, herrialdea nola gidatu erabakitzeko erregea kanpoan zegoen bitartean. Cadiz hiri liberala zen, bertan bildu baitzen burgesia merkataria, atzerriko merkatariak, erreformista ilustratuak...

Espainiako Lehen Iraultza Burgesa

Hau da, Espainiako lehenengo iraultza burgesa.

Cadizko Gorteen helburu nagusiak

Gorte hauen helburu nagusiak bi ziren:

  • Egitura politiko, ekonomiko eta judiziala erreformatzea.
  • Konstituzio bat idaztea.

Cadizko Gorteen osaketa eta erabakiak

Cadizen erdi-mailako klaseak, intelektualak, nobleziaren eta kleroaren ordezkari batzuk, diputatu absolutistak, erreformistak, liberalak... zeuden, baina liberalen ideiak nagusitu ziren. Honela, Erregimen Zaharra eraisteko oinarriak ezarri zituzten, besteak beste, legearen aurreko berdintasun juridikoa, Inkisizioa desegitea, zentsura indargabetzea... Hala ere, nobleek eta kleroak lortu zuten gauza batzuk berdin jarraitzea: estatu berriak konfesionala izaten jarraitu zuen, erlijio katolikoa bakartzat hartuta, eta talde pribilegiatuen jabetza pribatuak aitortu zituzten. Ez da ahaztu behar herritar gehienek monarkiko izaten jarraitzen zutela eta katolikotasuna sutsuki defendatzen zutela, Frantziako antiklerikalismoa baztertuz.

1812ko Konstituzioa: 'La Pepa'

Konstituzioa idazteko parte hartu zuten diputatuak hainbat gizarte-taldekoak ziren, agerian utziz gizartearen egoera konplexua. "La Pepa" deitutako konstituzio honen oinarriak honako hauek izan ziren:

  • Nazioaren burujabetasuna, Gorteetan ordezkatuta.
  • Aginte banaketa (erregeak betearazlea, Gorteek legegilea, justizia-epaitegiek judiziala).
  • Batasun territoriala.
  • Zentralizazio politikoa.
  • Foruak ez ziren aipatzen, baina praktikan errotiko aldaketa ekarri zuen, ideia liberalak eta Foru sistema aurrez aurre baitzeuden.
  • Fernando VII.a Espainiako errege da, baina ez absolutua, konstituzionala baizik.

Entradas relacionadas: