1812ko Konstituzioa: Espainiako Lehen Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

1812 KONSTITUZIOA

Aztergai dugun testu hau 1812ko konstituzioaren artikulu sorta bat da, beraz juridiko eta publikoa da, gorte konstituziogileak egindakoa. Cadizen egin zen eta 1812ko martxoaren 19an, independentzia gerra bete-betean, aldarrikatu zen. Martxoaren 19an san jose eguna denez, “la pepa” ezizenez ezagutzen da. Konstituzio hau, estatuko herritar guztiei eta amerikar koloniei zuzenduta dago. Antzinako erregimena deuseztatu ondoren herrialdean ezarri zen erregimen berriaren printzipio politikoak finkatzeko sortu zen, beraz, estatua zuzentzeko printzipio politikoak elarazten ditu.

Konstituzio honen artikulu sorta honetan ageri diren alderdiak honako hau dira:

Konstituzio hau independentzia gerran egin zen. Independentziako gerra 1808an hasi zen eta Fontainebleuko Itunaren ondorioz hasi zen. Itun hartan, lehen ministro Godoyk baimena eman zio Napoleoni bere tropak Espainian sartzeko, ondoren Portugal konkistatzeko eta bien artean banatzeko. Baina Napoleonek ez zuen bere hitza bete eta ia Iberiar Penintsula osoa konkistatu zuen.

Frantses tropei aurre egiteko herritarren altxamenduak egon ziren eta hauek Batzordeetan elkartzen ziren. Beraz, altxatuak batzorde lokaletan eta probintzialetan antolatzen hasi ziren, haien kabuz, eta hauek ziren frantses armadaren aurkako arma erresistentzia. Armadako ofizialek, goi kleroak, nobleak funtzionarioak etab. zeuden batzordeetan. 1808ko irailean Batzorde zentral Gorena eratu zen, probintzia batzorde guztietako ordezkariekin.

Azken honek, batzorde zentral gorenak, 1810ean Gorteetan biltzeko deialdia egin zuen, erregean kanpoan zela herrialdea nola gidatu erabakitzeko. Honetarako Cadizen bildu ziren, Cadiz hiri liberala zelako eta britainiako itsas armadak babesten zuelako. Konstituzio hau 1812ko martxoaren 19an aldarrikatu zen.

Gizarte talde guztiek ez zuten lortu Cadizko gorteetan ordezkatuta egotea. Ondorioz, erdi mailako klaseak eta intelektualak ziren gehienak eta kleroen eta nobleen ordezkari batzuk ere bazeuden. Nekazariek eta herri xeheak aldiz ez zuen ordezkaririk izan. Zeuden gizarte taldeen ondorioz, ideologia absolutista, erreformista eta liberalak zeuden eta azken hauek gailendu ziren baina Espainiako hiritarren ideologia ez zuen ordezkatzen, herritar gehienak absolutismoaren alde baitzeuden. Gerra zela eta ez ziren lurralde guzietako ordezkariak etorri eta Cadizko hiritarrekin osatu eta Cadiz hiri liberala zenez, ideologia liberala gailendu zen.

Espainiako konstituzioan printzipio liberalak dira nagusi, subiranotasuna nazioari dagokiolako, aginteak banaturik zeudelako, monarkia konstituzionala zelako eta eskubideen eta betebeharren aitorpena zegoelako. Hala ere, baditu alderdi absolutistak: espainia estatu konfesionala izatea, adibidez.

Konstituzio honek bospasei urte iraun zituen, jarraiak izan ez baziren ere. Indarrean lehenengo aldiz independentzia gerran jarri zen, 1812tik 1814ra, hau da, gerra amaitu eta Fernando VII.ena itzuli arte. Tarte horretan, ez zen eraginkortasunez bete, gerra zela eta. 1820tik 1823ra bitartean ere jarri zen indarrean, Fernando VII.aren erregealdia eta hirurteko liberalean.

Konstituzioak ez zuen euskal foruen aipamenik egiten, baina hau indarrean jartzean, hasieran ez zien eraginik egin, baina hirurteko liberalean, aldaketak ekarri zituen eta foruak ia desagertu egin ziren. Probintziako aldundiek ez zuten botererik, gobernuaren esanetara baitzeuden.

Konstituzio honek garrantzia handia dauka Espainiako lehen konstituzioa delako. Ondoren eragina izan zuen ez bakarrik Espainiak baizik eta Europa eta Hego Ameriketako konstituzio batzuetan ere. 1812ko konstituzio hau eredutzat hartzen dutelako. Aipatzekoa da, espainian konstituzio honek izugarrizko aldaketak ekarri zituela, alde batetik Erregimen Zaharra deuseztatu zuen eta bestetik, erregimen liberala ezarri zen. Baina erregimen liberala ez zen finkatu Isabel II.aren erregealdira arte.

Azkenik, adituek kalitate handiko konstituzio bezala hartzen dute eta AEBkoekin alderatzen dute.

Entradas relacionadas: