1812ko Konstituzioa: La Pepa eta Haren Ondarea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Sorrera eta Aldarrikapena

1812ko abenduaren 23an, Konstituzioaren proiektua egiteko batzordea eratu zen. Konstituzioaren eta monarkiaren ereduari buruzko eztabaida bizia izan zen, eta atzerakoiek jartzen zituzten oztopoen aurrean liberalek kontzesioak egin zituzten. 1812ko martxoaren 19an konstituzio berria aldarrikatu zen, Fernando VII.a 1808an data horretan tronora igo zen eguna gogoratuz. Konstituzio horri La Pepa esaten zaio, egun hartan San Jose eguna zelako.

Printzipio Nagusiak

Hauek izan ziren 1812ko Konstituzioaren printzipioak:

  • Subiranotasun Nazionala

    Subiranotasun nazionala adierazi zen: boterea nazioari zegokion.

  • Botereen Banaketa

    Gorteek ganbera bakarra zuten eta hari zegokion botere legegilea. Ganbera zeharkako sufragio unibertsalaz hautatzen zen, nahiz eta hautagai izateko beharrezkoa zen errentak izatea. Probintziako juntek barrutiko ordezkariak aukeratzen zituzten, eta hauek diputatuak izendatzen zituzten, diputatu bat 70.000 biztanleko. Botere betearazlea erregearen eta hark izendatutako gobernuaren esku geratzen zen; eta botere judiziala independentea zen.

  • Eskubide eta Askatasunak

    Banakakoen eskubideak eta askatasunak onartu ziren, eta legearekiko berdintasuna ezarri zen. Zergak espainiar guztiek ordaintzen zituzten, nobleziak eta kleroak izan zuen zerga-gabeziari amaiera eman zitzaion.

  • Erlijio Katolikoa

    Erlijio katolikoa Espainiako nazioko erlijio bakarra zela ezartzen zen.

  • Milizia Nazionala

    Milizia Nazionala sortu zen: zibil armatuek osatutako taldea zen, sistema konstituzionala defendatzeko eratua.

  • Monarkia Parlamentarioa

    Monarkia parlamentarioa ezartzen zen: erregeak aldarrikatu zituen Gorteek egindako legeak eta beto-eskubide mugatua zuen.

  • Askatasun Ekonomikoa

    Gremioak deuseztatu ziren; industria- eta kontratazio-askatasuna ezarri zen; jabetza komunalak eta esku hilak desamortizatzeko programa onartu zen.

Ezartzeko Zailtasunak eta Ondarea

Baina gerra eta baliabideen eskasia zirela eta, oso zaila zen konstituzio hori praktikan jartzea, eta urtebete pasa ondoren Cádiz hirian ere ez zen aplikatu ahal izan. Gerra probintziek finantzatu zuten, lehendik zeuden zergak handiagotuz, berriak sortuz edo dirudunei diru-maileguak eskatuz. Hala ere, gastu handiena herriei eskatutako derrigorrezko horniketekin ordaindu zen. 1814an absolutismoa berrezarri zenean, bertan behera geratu zen Konstituzioa. Dena den, haren ezaugarriak eta programa erreferentzia garrantzitsua izan ziren Espainiako historia garaikidean. Gainera, mito bihurtu zen liberalismo unibertsalarentzat eta eredu iraultza liberalentzat.

Entradas relacionadas: