1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Berrespena

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Testuaren Sailkapena

Sailkapena: 1839ko urriaren 25ean Maria Kristinak emandako legearen zatia da. Honen bidez, foruak batasun konstituzionalaren menpe jartzen dira. Testu historiko-juridikoa da, garaiko legea delako, eta eduki politikoa du. Egilea Maria Kristina da, Isabel II.aren erregeordetzan. 1839ko urriaren 25ean, Lehen Gerra Karlistaren amaieran idatzitako dokumentu publikoa da.

Azterketa: Eduki Nagusiak

Azterketa: Ideia nagusia foruen berrespena da, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egiten ez dion bitartean.

  • 1. artikulua: Maria Kristinak foruak berresten ditu, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe.
  • 2. artikulua: Gorteei foruak berrikusteko eskubidea ematen die. Hauen esku geratzen dira aldaketa eta birmoldaketa lanak.

Zehaztapen Terminoak

  • Foruak: Euskal Herriko lurraldeek zuten antolaketa politiko-administratiboa eta honi eusten dion ordenamendu juridikoa.
  • Batasun Konstituzionala: Berdintasun juridiko eta fiskala.

Testuinguru Historikoa

Lehen Karlistaldia eta Bergarako Besarkada

Fernando VII.a 1833an hiltzean, Isabeli utzi zion tronua, baina adingabetasuna zela eta, ama (Maria Kristina) jarri zen erregeorde. Orduan, Lehen Gerra Karlista hasi zen (1833-1839), non liberalak (kristinoak) eta absolutistak (karlistak) borrokatu ziren. 1839an Bergarako Itunarekin amaitu zen gerra, Esparterok eta Marotok bakea sinatu zutenean.

Foruen Ezaugarriak eta Aldaketak

Euskal Herrian foruak zeuden, eta hiru ezaugarri nagusi zituzten:

  1. Foru lurraldeen eta koroaren arteko harremanak arautzen zituzten.
  2. Euskal Herriko bertako klase-harremanak eta botereen banaketa arautzen zituzten.
  3. Euskal lurraldeetako ohiko ekonomia arautu eta bermatu egiten zuten.

Maria Kristinaren lehen birmoldaketa lege honekin etorri zen: foruak Gorteen menpe egongo ziren (1. art.) eta gobernuak foruetan egin beharreko aldaketa proposamenak egingo zizkien Gorteei (2. art.). Geroago, Maria Kristina erbesteratu eta Esparterok hartu zuen boterea (1840-1843).

Ondorioak eta Foruen Bilakaera

Legearen ondorioz, Euskal Herriko lau lurraldeek Madrilekin negoziatu zuten foruak batasun konstituzionalean sartzeko. Interes politikoak banandu egin ziren:

  • Nafarroa: Bere kabuz negoziatu zuen eta 1841eko "Lege Hitzartua" zela eta, foruak galdu zituen.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: 1841ean Esparterok dekretu baten bidez aduanak kostaldera mugitu zituen, baina salbuespen militar eta fiskalak gorde zituzten.

Birmoldaketa 1842an amaitu zen. Esparterok sostengua galdu eta erbesteratu egin zen; Isabel II.ak tronua hartu zuen 1843an. Foruak azkenean 1876ko uztailaren 21eko Legearekin galduko ziren.

Ondorioa

Ondorioa: Lehen Gerra Karlista amaitzean foruak berretsi ziren, baina aldaketa batzuk egin ziren Gorteen menpe geratzeko. Lege hau Isabelinoen eta karlisten arteko paktua da, Bergarako Hitzarmenaren ondorioz sortua. Geroago, 1876an, foruak abolituko ziren.

Entradas relacionadas: