1839ko urriaren 25eko legea iruzkina
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,15 KB
5.Testua:1939ko urriaren 25eko dekretua
Marotok Esparterorekin ezkutuan izandako elkarrizketen ondorioz, Bergarako Hitzarmena izenpetu zuten 1839ko abuztuan, gerra amaitzeko. Hitzarmenean, jeneral liberalak euskal foruak errespetatzeko konpromisoa hartu zuen. Marotoren aldekoek, berriz, Isabel II.A erreginatzat onartu zuten.Lege honen bidez, gobernu liberalak bi printzipio bateraezin batu nahi zituen: estatu liberal bateratua eta euskal foru-erregimena.Dakigun bezala, inork ez zuen foruen gaineko aldaketarik egiteko ahalmenik. Beraz, hemen badago liberalen garaipen garrantzitsuenetarikoa, foruak onartzen ziren monarkia konstituzional baten menpeko legeak bailira.Aurreikusitako aldaketak Esparteroren erregeordetzan heldu ziren. Honek programa bateratzaile eta zentralista aurrera eramaten saiatu zen eta foruen kontrako erasoak handitu ziren bere agintaldian.1841eko Nafarroako Foruen Aldaketarako Legea eman zen. Honen bitartez, Estatuaren barruan berezitasun legala mantentzen zuen baina aldi berean, foru berriak hainbat gaietan gainontzeko probintziekin parekatzen zuen.