1855eko Burdinbide Legea: Liberalismo Ekonomikoa Espainian
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,88 KB
Sarrera eta Testuingurua
Testua erreginak eta Espainiako Garapen Ministroak sinatu zuten, eta Gobernu liberal aurrerakoiak Espainiako Gorteen aurrean aurkeztu zuen legea, liberalismo ekonomikoa bultzatzeko egin ziren lege gehienak bezala.
Lege honek ezaugarri hauek ditu:
- Izaera juridikoa: Lehen mailakoa, zuzena eta publikoa da, lege bat delako eta Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zutelako ekainaren 6an. Trenbidea arautzen du.
- Eduki ekonomikoa: Aurreko garapenak bultzatzen zituen.
- Eduki politikoa: Monarkia liberala egonkortzen laguntzen du.
Espainia iraultza burgesaren barnean zegoen, baina herrialde azpigaratua zen. Industria Iraultza aurrera eramateko, burgesek ezinbestekotzat ikusten zuten trenbide sarearen eraikuntza, pertsonak eta lehengaiak azkarrago, merkeago eta erregularrago mugitzeko. Gobernuak ahaleginak egin zituen trenbidean inbertitzea erakargarria izan zedin, atzerriko kapitala sar zedin. Horretarako, ekimen pribatuari (Europako herritarrak jasotzaile) eman zioten aukera, baldintza ekonomiko erakargarrien bidez.
Legearen Abantaila Ekonomikoak
Agerian dago Gobernuak eskainitako abantaila ekonomikoak, ekimen pribatua erakartzeko:
- Trenbide-lerroak egiteko eskumena enpresa pribatuei ematea.
- Trenbideak igaroko zituen lurrak desjabetzeko eskubidea, enpresen lana errazteko (adibidez, “jabari publikoko lursail guztiak” erabiltzeko aukera).
- Gobernuak enpresa pribatuak laguntzea diruaren zati bat emanez eta maileguak eskainiz (“kapitalaren zati bat emanez”).
- Enpresako langileek behar zituzten egur, ganadu eta antzeko gauzak eskuratzeko aukera, baita harrobi guztiak zabaltzeko aukera ere (“auzotasuneko egur, lanerako aprobetxamendurako”).
- Lehenengo 10 urteetan egiten zituzten inportazio guztietan aduanetan zergarik ez ordaintzeko aukera.
Ondorioak eta Krisialdia
Trenbideen sarea irekitzea Espainian XIX. mendeko merkataritzaren eta ekonomiaren garapena bultzatzeko ahaleginik handienetarikoa izan zen. Horrekin batera, merkatu nazionala sortu zen, eta merkatariek eta langileek erraztasunez mugitu ahal izan zuten landa-mundutik hirietara.
Trenbide sarea irekitzea atzerriko kapitalari esker izan zen posible. Geroago, 1905ean, sarea 11.309 km-ra pasatuko zen. 1894. urtean, atzerriko kapitala trenbidearen sektorearen %60koa zen.
Hala ere, gauzak ez ziren hain ondo atera:
- Trenbide askoren artean ez zegoen konexiorik.
- Konpainiek ez zuten kostuak ordaintzeko dirurik eta dirua galtzen zutenez, krisialdia agertu zen.
- Porrotak banketxe sistemaren desagerpena ekarri zuen, eta krisiak pertsona arrunten aurrezkiak desagerrarazi zituen. Hau izan zen Espainiako lehen krisialdi kapitalista.
Azkenik, trenbide konpainien kontzentrazio prozesu bat burutu zen.