1855eko Burdinbidearen Lege Orokorraren Azterketa

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Burdinbidearen Lege Orokor honek trenbidearen eraikuntza arautu nahi izan zuen. Aurrean ditugun artikuluetan trenbide-sarea eraikitzeko baldintzak zehazten dira.

Legearen Berrespena eta Eraikuntza Baldintzak

Sarreran, Gorteek agindutako lege hau Isabel II.ak, Espainiako erreginak, berresten duela adierazten da.

4. eta 6. artikuluetan, trenbideak gobernuak edo partikularrek, emakiden bidez, eraiki ditzaketela dio.

Laguntzak, Onurak eta Finantzaketa

8., 19. eta 20. artikuluetan, partikularrek izango dituzten laguntzak eta onurak argitzen dira, garrantzitsuenak hauek izanik:

  • Inbertitutako dirua babestua izango dute, bai eta %6ko gutxieneko interesa ziurtatuta ere.
  • Behar dituzten materialak eta teknologia berriak kanpotik ekartzeko aukera izango dute, muga-zergarik ordaindu gabe.

Horrela, hainbat konpainia sortu ziren trenbidea eraikitzeko eta ustiatzeko; batzuk kreditu-sozietate eta bankuen bidez antolatuak, gehienak kapital atzerritarrarekin.

Trenbidearen Zabalera eta Ondorioak

30. artikuluan, trenbidearen zabalera arautzen da: metro bat eta 80 zentimetrokoa. Agindu zuten neurria Europako beste estatuetakoa baino zabalagoa zen, arrazoi militarrak eta orografikoak argudiatuz. Hala ere, berehala jabetu ziren hartutako neurri horrek sortzen zituen eragozpenez: Europarekiko trukeak oztopatu zituen eta mugan merkantziak trenez aldatu behar ziren.

Testuinguru Historikoa eta Madozen Desamortizazioa

Hau da Espainian egin zen bigarren burdinbide-legea. 1844an egin zen lehen trenbide-legea, baina 28 km besterik ez ziren eraiki, inbertsoreek ez baitzioten etekinik ikusten. Herria modernizatzeko eta barne-merkatua antolatzeko trenbideek izan behar zuten garrantziaz oharturik, 1855eko lege hau aldarrikatu zuten.

Estatuak diru nahikorik ez zuenez lan hau aurrera eramateko, konpainia pribatuei eraikitzeko abantailak eskaini zizkien negozioan sartzeko. Estatuak subentzioak eta interesak ordaintzeko, Madozen desamortizazioaz baliatu zen, lur komunalen salmentan lortutako dirua erabiliz.

Ondorioa

Beste estatu batzuetan, trenbidea eraikitzea izan zen industria sortzeko lehen urratsa, baina Espainian galdu zen aukera hori, kapital gehiena atzerritik baitzetorren.

Entradas relacionadas: