1855eko Burdinbideen Lege Orokorra
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB
Aurrean dugun testua, 1855eko ekainaren 6an Gorteek eta Isabel II.ak Espainiar herritarrei idatzitako Burdinbideen Lege Orokorra da, Isabel II.a adin nagusitasunaren erregealdian. Honen asmoa trenbidearen eraikuntza herritarrei zabaltzea da. Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri bat dela esan dezakegu. Forma juridikoa dauka eta edukiaren aldetik ekonomikoa dela nabarmendu dezakegu.
Hitz gakoak
- Gorteak: Espainiako probintzia desberdinetako, 3 estamentuetako ordezkarien batzarra.
Ideia nagusiak
Testuan azaltzen diren ideia nagusiak honela laburbildu daitezke:
- Sarrera: Isabel II.ak Gorteek agindutakoa berresten du eta herritarrei jakinarazten die.
- 4. artikulua: Zerbitzu orokorreko trenbidearen eraikuntzaren kontrola partikularrek, gobernuak eta konpainiek egin ahal izango dute.
- 6. artikulua: Trenbidea eraikitzeko, partikularrek eta konpainiek baimena lortu behar dute.
- 8. artikulua: Trenbidearen eraikuntzarako diru publikoa erabili ahal izango da, bai interes moduan, bai ipinitako kapital zati bat bezala, edo hainbat obra egiteko.
- 19. artikulua: Trenbidea eraikitzeko erabilitako atzerriko kapitala seguru egongo da, gobernuak babestuko baitu.
- 20. artikulua: Trenbidea eraikiko duten enpresei honako hauek emango zaizkie:
- Trenbidea pasatuko den lur eremuak.
- Auzotasuneko onura langileentzako (animaliak mantentzeko...).
- Beharrezkoak diren inguruko sailetan, baita trenbidearen aldamenetan harrobiak esplotatzeko baimena ere.
- Bidesariak kobratzeko eskubidea, eraikuntzak irauten duen denboran eta hurrengo hamar urteetan.
- Kanpotik ekarritako materialagatik ordaindutako dirua.
- Azken artikulua: Trenbideak baldintza batzuetara eraikiko dira, trenbidearen zabalera 1,80 m izan behar duelarik.
Balorazioa
Burdinbideen legea aplikatu zen, eta trenbide kilometro gehiago eraiki ziren. Honen ondorioz, Espainiako merkataritza eta komunikabideak hobetu baziren ere, ez ziren Europara asko zabaldu, Espainiako trenbidearen neurriak eta Europakoak ezberdinak zirelako. Trenbidearen beste ondorio txar bat, krisi handia ekarri zuela Isabel II.aren azken etapan da.