1855eko Burdinbideen Legea: Espainiaren Modernizazioaren Giltzarria

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

1855eko Burdinbideen Legea testu juridiko, ekonomiko eta publikoa da. Erreginak eta Espainiako Garapen Ministroak sinatu zuten, eta Madrilgo Gazetan argitaratu zen 1855eko ekainaren 6an. Batasun Liberalak eta Esparterok aurkeztu zuten legea Espainiako Gorteen aurrean, liberalismo ekonomikoa (kapitalismoa) bultzatzeko asmoz.

Desamortizazioa eta Industria Iraultza

Madozek egindako desamortizazioarekin batera, lege hau Iraultza Liberalaren goren unean kokatu behar dugu, lur azpiko meategien ondasunak pribatizatu zirenean. Une horretan, garapen ekonomikoa (modernizazioa) sustatzeko bidea eraikita zegoen. Espainia herrialde azpigaratua zen, eta trenbide sarea eraikitzeak aldaketa handiak ekarri zituen. Honen bidez, produktuak leku batetik bestera askoz azkarrago, erosoago eta merkeago mugitu ahal ziren, eta funtsezkoa izango zen industria Espainian bultzatzeko. Garai hartan, aspektu honetan, Erresuma Batua askoz aurreratuago zegoen.

Gobernu Aurrerakoiaren Helburuak eta Atzerriko Kapitala

Gobernu aurrerakoi liberalaren helburuak argi eta garbi dirua trenbidean inbertitzea eta beste herrialdeetako kapitala Espainian sartzea ziren. Horrez gain, enpresa pribatuek trenbideak egin ahal zituzten gobernuaren baimenarekin, eta gobernuak inbertitutako diru kopurua emango zien enpresei. Ekonomian, gobernuak tratua egiten zuen zenbait enpresarekin, burdinbideetan atzerriko enpresek inbertitzea nahi zuelako. Trenbide sarea eraikitzeko, ikatza Asturiasetik hartu zuten, baina beharrezko materiala atzerritik ekarri zuten, eta, ondorioz, Espainiako enpresa industrialak bertan behera geratu ziren.

Trenbide Sarearen Eraikuntzaren Ondorioak

Trenbideen sarea irekitzea aurrerapauso itzela izan zen. Estatuak egonkortasun puntu bat lortu zuen, eta ekonomiaren garapena bultzatzea zuen helburu. Momentu honetan, merkatu nazionala sortu zen, eta merkantziak eta langileak erraztasunez mugituko ziren lehen sektoreko eremuetatik bigarrenera igaroz.

Atzerriko Kapitalaren Garrantzia

Esan dugun moduan, trenbide sarea irekitzeko, kanpoko kapitalaren laguntza izan zuen, kanpoko kapitala erdia baino gehiago zelako. Aipatzekoa da, urteak igaro ahala, kilometro kopurua handiagotu egin zela.

Atzerriko Konpainiak

Hiru konpainia atzerritar zeuden, eta ez zen arraroa, frantziarrak baitziren:

  • Norte (iparraldean, mendebaldetik ekialderaino)
  • MZA (Madril, Portugal, Murtzia eta Frantziarekin lotzen zituen)
  • Ferrocarriles Andaluces

Krisi Kapitalistaren Eragina Trenbideetan

Krisi kapitalistaren bidean, trenbide sareak alde txarrak izan zituen, ez baitzegoen konexio onik bideen artean, eta, horregatik, enpresa batzuk arazoa konpontzen saiatu ziren. Bestela, produktuak motelago garraiatuko zirenez, kostua altuagoa izango zen, eta, azkenean, krisialdia gertatu zen enpresa hauek dirua galtzen zutelako; hau da, ez zen batere errentagarria haientzat. Orduan, banku gehienak desagertu ziren, boteretsuenak izan ezik, eta herritarrek aurreztutako dirua galdu egin zen.

Entradas relacionadas: