1855eko Burdinbidei buruzko lege orokorra
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB
Sailkapena: Iruzkindu beharreko idatzia 1855eko Burdinbidei buruzko lege orokorra
Sailkapena:Iruzkindu beharreko idatzia 1855eko Burdinbidei buruzko lege orokorra da, Francisco Luxan, sustapeneko ministroak, eta Isabel II.a, erreginak, sinaturiko legea. 1855eko ekainaren 6an Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zen, beraz testu publikoa da. Gainera testu juridiko, historiko, politiko eta ekonomikoa da, arlo guzti horiei buruz hitz egiten duelako. Beste alde batetik historikoa ere bada, idatzi zenetik ez delako aldaketarik egin idatzian.
Analisia: Gorteek erabaki zuten trenbideen eraikuntzan naiz gobernuak naiz partikularrek parte hartu zezaketela (4.artikulua), baina partikularrek trenbideak eraikitzeko baimena eskatu behar zuten (6.). Zerbitzu publikoen laguntza jasoko zuten trenbideak eraikitzen zituzten enpersak(8) eta gobernuak erabili beharreko lurrak eta material batzuk emango zizkieten, arantzelarik gabe inportatzea baimenduko zieten eta enpresek 10 urtez ustiatzeko aukera izango zuten, gero estatuaren eskuetan geldituko baitzen (20.artik). Beste alde batetik, trenbidearen zabalera zehazten zuen legea egin zuten, segurtasuna bermatzeko (30.artikulua), geroago arazoak ekarri zituena mugetan trenez aldatu behar zelako. Gainera, 19.artikuluan Espainan aldaketaren bat egotekotan estatuaren babespean geldituko liratekeela trenbideei buruzko legeak, hau da, edozein arazo baldin balego lege hauek mantenduko lirateKke.
Iruzkina:Isabel II.aren erreinaldian, biurteko demokratikoan, 1855eko ekainaren 3an egindako testua da. Biurteko demokratikoa O´Donellen pronuntsiamenduari eta gero Serranorekin batera egindako herri manifsetuari esker hasi zen. Espartero gobernuburua bihurtu zen eta printzipio aurrerakoiak zituen konstituzio bat proposatu zuten, baina ez zen indarrean jarri (“non nata”). Gainera joera politiko berriak agertu ziren (demokratak, errepublikanoak, federalismoa). Politikan egondako aldaketa hauek ekonomian garrantzi handia eduki zuten, 1855ko Mandozen desamortizazioaren ondorioz elizaren eta udalerrien lurretatik eskuraturiko diruarekin industria bultzatu nahi zuten, eta horretarako trenbideak hedatzean erabaki zuten.
Industrializazioa Espainan hasi zen:
Industrializazioa Espainan hasi zen: Katalunian ehungintza modernizatu zuten eta lurrin makinak eta fabrikak sartu zituzten, beste alde batetik industria sorberria burdinaratz eta altzairurantz bideratu zen labe garaiak garrantzia hartuz eta 1830tik 1850ra Andaluziako burdingintza nabarmendu zen eta Bessemer prozesuari esker 1880tik aurrera Bizkaia naguzitu zen. Espainako industralizazioaren hasiera zen baina industralizazioak ezin zuen aurrera egin Espainan hedatzea galarazten zuten ostopoak zeudelako: ortografía ezegokia, ezegonkortasun politikoa, atzerapen teknikoak, diru sarrera eza eta kapital pribaturik inbertitzeko prest ez zeuden. 1855an egindako trenbideen lege orokorraren aurretik soilik 1848 urtean eraiki zen Bartzelona- Mataró línea eta1851an eraiki zen Madrid-Aranjuez línea ziren burdinbide bakarrak. Ez ziren trenbide nahikoak industralizazioa garatu nahi duen herrialdearentzako.
Horregatik iruzkindu beharreko testua oso garrantzitsua da indsutralizazioaren garapena ahalbidetu zuelako. Atzerriko inbertsioak eta burgesia kapitalista berriaren inbertsioak erakarri zituen lege berriak proposatzen zituzten diru laguntzak. Gainera, testuan jartzen duen moduan, ezarritako arantzelak ezabatu zituzten, erabili beharreko lurrak desjabetzeko aukera eman zuten eta maileguak eta subentzioak eskaini zituzten. Horren ondorioz, Espainako trenenbideen eraikuntza oso erakargarria bihurtu zen. 40ko hamarkadatik aurrera, Frantzia eta Inglaterrako hainbat enpresa pribatuk proiektuak aurkeztu zituzten eta burgesia kapitalista berriak ere inbertsioak egin zituen. Espainako trenbidearen sarearen diseinua erradiala izan zen, estatua zentralizatzeko. 1865an 5000km eraiki ziren. Burdinbideen lege orokorraren ondorioz trenbideen garapena eman zen, eta honek industralizazioa bultzatu zuen Espainan.
Garrantzia ondorioak:
Iruzkindutako testua oso garrantzitzua izan zen Espaina artikulatu baizuen. Burdinen lege orokorrari esker lortutako trenbideen eraikuntzaren ondorioak, ekonomia, industria eta merkataritza ahalbidetzea eta Espainako siderurgia bultzatzea izan ziren.