1876ko Konstituzioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,57 KB

1876ko Konstituzioa: Analisia eta Garrantzia

Testu honek 1876ko Konstituzioaren ezaugarriak eta testuingurua aztertzen ditu, Berrezarkuntzaren hasieran Espainiako sistema politiko berriari izaera emateko idatzitako dokumentu garrantzitsu bat izanik.

Sailkapena

  • Testu historikoa da, hainbat artikulu agertzen direlako.
  • Testu juridikoa da, betebeharreko konstituzio bat aurkezten delako.
  • Publikoa da, herritar guztientzako interesekoa den informazioa daukalako.

Egileak Gorteak dira, non kontserbadoreak ziren gehiengoak, hauteskundeak manipulatu baitzituzten haiek irabazteko. Testuaren kokapena Berrezarkuntzaren hasieran da. Sistema politiko berriari izaera emateko idatzi zuten konstituzio hau, lehen zegoena ezkertiarragoa zelako.

Analisia

Testuan 1876ko hainbat artikulu azaltzen zaizkigu:

  • Erlijioari dagokionez (11. artikulua):
    1. Konfesionaltasun katolikoa.
    2. Beste erlijioak errespetatu.
    3. Estatuak Eliza mantenduko du.
  • Askatasunak (13. artikulua):
    1. Adierazpen askatasuna.
    2. Partidu politikoak osatzeko askatasuna.
    3. Manifestazioak egiteko askatasuna.
  • Botere banaketa:
    • Legegilea Gorteek eta Erregeak (18. artikulua).
    • Betearazlea Erregeak duena (50. artikulua).

Gorteen osaera kontuan hartuta, bi ganbara zeuden: Senatua eta Diputatuen Kongresua. Senatuak hiru motatako kideak zituen:

  1. Dukatu karguagatik.
  2. Koroak izendatuta.
  3. Estatuko korporazioek eta zergapeko handiek hautatuak.

Monarkia osoan kode berberak aginduko du (75. artikulua).

Iruzkina

Seiurtekoan estatu demokratikoa sortzeko ahaleginek porrot egin zuten, eta Pavíaren estatu kolpeak behin betiko amaiera eman zion. Cánovas Isabel II.aren seme Alfontsoren buelta prestatzen ari zen, baina Martínez Campos aurreratu zitzaion. Alfontsok onartu zuen eskaintza.

Cánovasek diseinatutako sistema politikoa Ingalaterrako eredu bipartidistan oinarritu zen, bi alderdi liberalekin. Pronuntziamenduak baztertuz, iruzurra orokortu zen jauntxokeriarekin batera. Konstituzio berria behar zuen, bestea ezkertiarregia zelako.

Hiru premisa nagusi zituen:

  1. Monarkia alderdi politikoaren gainetik.
  2. Monarkiaren balio eta ahalmena ez izatea eztabaidagarriak.
  3. Bi oinarrizko erakundeak egotea.

Premisa horiek hartuta, oso arin joan zen guztia, erlijioaren gaia izan ezik.

Puntu Garrantzitsuak

  • Subiranotasun banatua Gorteen eta Erregearen artean.
  • Botere banaketa ez erabatekoa, erregeari baita ere ematen baitzitzaion senatarien multzo baten izendapena, Gorteak disolbatzeko ahalmena eta beto eskubidea.

Esan beharra dago 1845eko Konstituzioarekin antza duela, askatasun eta eskubideei dagokienez 1869koa aurrerakoiagoa zen arren. Erlijioan, kultu askatasuna eutsi nahi zuten batzuk eta beste batzuk ez; azkenean, formula eklektikora iritsi zen.

Konstituzio motza da (89 artikulu), anbigua eta malgua. Bi alderdi desberdin zeudenez, xehetasunak soberan zeuden.

Garrantzia

Iraupen luzeena izan zuen (1876-1931). Sistemaren egonkortasuna bermatu zuen garai luze horren lehen zatian, horrekin gobernatu baitzuten bi alderdiek, eta horrek Cánovasek egin zituen aldaketak ahalbidetu zituen. Prezio altua izan zuen, batetik, kazikismoa eta ustelkeria orokortzea, eta bestetik, sistema oligarkikoa nagusitzea.

Euskaldun Batzokija eta Sabino Aranaren Nazionalismoa

Dokumentu honek Euskaldun Batzokijaren estatutuak eta Sabino Aranaren pentsamendu nazionalistaren oinarriak aztertzen ditu, euskal nazionalismoaren sorrera eta bilakaera ulertzeko funtsezkoak direnak.

Sailkapena

  • Testu historikoa da, Euskaldun Batzokijaren Estatutuen hainbat artikulu direlako.
  • Testu politikoa da, 4. artikulutik aurrera euskal nazionalismoaren oinarri ideologiko-politikoak azaltzen dituelako.
  • Publikoa da, Bizkaitarra aldizkarian argitaratuta dagoelako.

Testuaren egilea Sabino Arana izan zen, euskal nazionalismoaren sortzailea eta mugimendu karlistaren kidea. Kartzelan egon zen planteamendu nazionalisten ondorioz. Katolikoa zen eta euskara bultzatu zuen, Ikurrina sortu zuen. 38 urterekin hil zen. Berrezarkuntzaren lehen fasearen azken urteetan idatzi zen hau.

Analisia

Euskaldun Batzokiari buruzko informazioa

  • Batzokia zer den eta hori egitearen helburuak edo arrazoiak eta zergatiak azaltzen dira (1. artikulua).

Bizkaia independentea izatekotan izango lituzkeen ezaugarriak

  • Erlijioari buruz:
    • Konfesionaltasun katolikoa (3. artikulua).
    • Jaungoikoa eta Lege Zaharraren arteko bereizketa (6. artikulua), ordena erlijiosoaren eta politikaren arteko harmonia datza (5. artikulua).
  • Gainontzeko ezaugarriak: Bizkaia askatasunez sortuko da, foruak, euskara eta arraza berretsiz.

Euskal Herria izeneko konfederazioaren osaera

  • Zazpi probintzia euskaldunek osatuko dute.
  • Bizkaiak ez du bere autonomia galduko.

Iruzkina

XIX. mendean nazionalismoak zabaldu ziren Europa osoan, baita Espainian ere, non bi mugimendu nazionalista nabarmendu ziren: Kataluniakoa eta euskal nazionalismoa.

Aranaren planteamenduak ez ziren hutsetik sortu, kontuan izan behar dira:

  • Literatur aurrekariak:
    • Larramendiren literatura mitikoa.
    • Literatura foruzale erromantikoa.
  • Aurrekari ideologikoak:
    • Foruzaletasun erradikala.
    • Tradizionalismoa.

Bereziki bi gertaera historikora jo behar da euskal nazionalismoaren sorrera ulertzeko:

  • Gerra Karlistak eta foruetan egindako aldaketak.
  • Industria Iraultza:
    • Kontzertuen sistema onartzen duen burgesia.
    • Immigrazioa: erdaldunak eta ateoak.

Aranaren formulazio nazionalista

Aurrekoa kontuan hartuta, Aranaren formulazio nazionalista honako hau izan zen:

  • Idazkiak:
    • Bizkaia por su independencia.
    • Larrazabalgo diskurtsoa.
  • Euzkeldun Batzokija (1894).
  • EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea) 1895ean.
  • Bere nazionalismoaren oinarriak:
    • Erlijioa.
    • Foruak.
    • Arraza.
    • Euskara.
  • Bizkaitarrismoa / Eredu konfederala.
  • Aranaren diskurtsoaren bilakaera: independentismotik autonomismora.

EAJren bilakaera Sabino Arana hil eta gero

  • Ortodoxia sabindarra eta moderatu eta autonomiazaleen arteko gatazka.
  • 1917 arte / CNV (Comunión Nacionalista Vasca).
  • 1919ko hauteskundeak.
  • 1921eko banaketa.
  • 1930eko batura eta banaketa.

Garrantzia

Komentatutako testuaren garrantziari buruz hitz egiterakoan, esan beharra dago bertan jaso zuela Sabino Aranak Bizkaia independente baterako nahi zuen antolakuntza politiko-soziala. Oso nabariak dira bi ideia: batetik, erlijioari ematen zaion estatuaren gainetiko garrantzia, eta bestetik, Bizkaia euskal arrazako biztanleek osatuko luketela, euskara hizkuntza ofiziala izanik. Bestalde, azpimarratzekoa da ere Euskalerria izeneko konfederakundea proposatzen duela zazpi herrialde euskaldunen artean. Beraz, Aranak argi uzten du testu honetan bere lehen formulazio nazionalista.

Euskal Nazionalismoaren Aurrekariak eta Bilakaera

Atal honek euskal nazionalismoaren sorrera eta bilakaera historikoa aztertzen ditu, bere aurrekari literario eta ideologikoetatik hasi eta Sabino Aranaren formulazio nazionalistaren eta EAJren ondorengo garapenera arte.

Aurrekariak

Literatur Aurrekariak

  • Larramendiren literatura mitikoa: Euskal Herriaren jatorriaren berreraikitze historiko-mitiko bat aurkeztu zen (tubalismoa).
  • Literatura foruzale erromantikoa: Foruak berriz berrezarri eta tradizionalismoa, erlijioa oso inportantea bilakatuz.

Nazionalismoa hedatzeko faktoreak

Bi faktore nagusi egon ziren nazionalismoa hedatzeko:

  1. Gerra Karlistak eta foruen alorrean eginiko aldaketak: Foruak aldatu nahi zituzten edozein akordioren aurkako korronte foruzale erradikala sortu zen. Aipatu behar ditugu Asociación Euskera de Navarra (Campionek zuzenduta) eta Euskalerria elkartea (Sagarminagak zuzenduta).
  2. Industria Iraultza: Nazionalismoa erreakzio antikapitalista izan zen, aurreko gizarte tradizional idealizatuaren babeslea. Kontzertuen sistemak bere horretan irautea nahi zuen. Aldi berean, eskulanaren eskariak populazioaren emigrazioa bultzatu zuen, eta lan arazoak handitzen joan ziren.

Aranaren Nazionalismoa eta Formulazioa

Aranaren nazionalismoa erreakzio antikapitalista izan zen, emigrazioaren aurkakoa eta nekazaritza-giroko gizarte tradizional idealizatu baten aldekoa.

Aranaren formulazio nazionalista kontuan hartuz:

  • Idazkiak:
    • Bizkaia por su independencia.
    • Larrazabalgo diskurtsoa (biak 90eko hamarkadan).
  • Euskaldun Batzokija sortu zuen lehenengoz, eta gero EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea) 1895ean.
  • Bere nazionalismoaren oinarriak: Jaungoikoa eta Lege Zaharra izan ziren; inportantea erlijioa izanik, baita ere foruak berrezartzea, arraza garbiko euskaldunak izatea eta euskara hizkuntza ofiziala izatea.
  • Bizkaitarrismoa eredu konfederala bezala, eta Aranaren diskurtsoaren bilakaera, hau da, independentismotik autonomismora.

EAJren Bilakaera Sabino Arana hil eta gero

Sabino Arana hil eta gero, EAJren bilakaera honela geratu zen:

  • Bi joera bereizi ziren Aranaren oinordekotza interpretatzean: alde batetik, lehen garaiko ortodoxia sabindarra zeuden, eta bestetik, Euskalerriakoak (moderatuak eta autonomiazaleak).
  • 1916an CNV (Comunión Nacionalista Vasca) sortu zen, eta 1917ra arte Aranaren kontrola izan zuen. Baina hauteskundeetan izandako garaipenek, De La Sotak jarritako diruari esker, alderdiaren kontrola emango diote.
  • 1921ean bitan banatuko da: alde batetik CNV, eta beste aldetik EAJ.
  • Diktadura amaitu ondoren, alderdi bakar batera (PNV) bildu ziren. Bestetik, Eusko Abertzale Ekintza sortu zen, nazionalisten sektore akonfesional liberal batzuek zuzenduta.

Entradas relacionadas: